Hemen zaude: Hasiera Bideoak Tradizionala Nafarroa Beherea

Dokumentuaren akzioak

Nafarroa Beherea

Jean Michel Guilcherri esker onez

Jean Michel Guilcher dantza ikertzaile bretoia hil da 102 urterekin 2017ko martxoaren 27an. Dantza tradizionalaren ikertzaile handiak euskal dantzak ere ikertu zituen, eta Ipar Euskal Herriko dantzen ezagutza sakona utzi digu ondare. Filmazioak ere egin zituen 1967-1972 bitartean Lapurdi, Nafarroa Beherean, Baztanen eta Zuberoan, eta euskaldunoi oparitu dizkigu irudi horiek, gure dantzaren historiaren lekuko. Gure esker ona agertu nahi diogu bideo honen bitartez. Ez adiorik Jean Michel Guilcher!