Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Bidarrai: Besta Berri 1969

Dokumentuaren akzioak

Bidarrai: Besta Berri 1969

2019/06/18 13:30

Bidarraiko 1969ko Besta Berri eguneko irudiak ditugu honakoak, Jaime Albillosek grabatuak. Goizeko eta arratsaldeko irudiak jaso zituen Super 8 formatuan. Bidarraiko Besta Berriko "beztituen" irudi ederrak jaso zituen Albillosek: makilaria, zapurrak, soldaduak, banderariak... Horien artean, Bidarraiko Besta Berriko bereizgarriak direnak; alde batetik "galtza haundi" edo suaboak eta bestetik soldadu lantzierrak. Musikarien atzetik desfilatzen ikus daitezke lantzadun soldaduak, lantza handiak eskuan eta bolanten-arropa bertsuekin. Horien atzetik, berriz, suaboak doaz, turko erako prakak daramatzatenak. Zouaves pontificaux delakoak irudikatzen dituzte, izen hori hartu zuten armada frantseseko infanteriako erregimentu batzuek, Argeliako jatorria zutenak.

Goizeko irudietan, Bidarrai herriko irudiekin batera, musikarien, haurren eta dantzarien prestaketak ikus daitezke hasieran, denak elkartu eta jarraian desfileari ekiten diote. Eliza barruko irudiak ere ageri dira, mezako zenbait momenturekin batera makilarien eta banderen eliza barruko erakustaldiak ditugu. Dantzari dagokionez, Besta Berriko osagai nagusia martxa da. Lau zapurrak elizara horrelaxe sartzen dira, atzera eta aurrerakako pausoak txandakatuz, pauso batzuk aurrera eta beste batzuk atzera. Garbi jaso zuen Albillosek lehenengo bi zapurren dantzakera eta nabarmena da ez dutela berdin berdin dantzatzen, Martxako pausoetan ñabardura lokalak edota familiarrak izaten baitira.

Arratsaldeko prozesioko irudiak ere ageri zaizkigu. Aldarera nola iristen diren eta bedeinkazioen unea, ondoren, trinketetik elizara itzultzen dira. Ate kanpoan arku modukoa egiten dute soldaduek, ezpata eta lantzak gora altxatuta. Herritarrak arkua azpitik zeharkatuta sartzen dira mezetara. Azkenik, eliza kanpoko irudiak ageri dira. Albillosek, Bidarraiko irudi hauek bezalaxe, 1960-1970eko hamarkadetan Euskal Herriko beste zenbait txokotako festak eta dantzak ere jaso zituen. Hemen orain arte argitaratu ditugun grabazioak:

Irudiak: Jaime Albillos. Besta Berri, Bidarrai, 1969-06-16.

Orain arte argitaratu ditugun Jaime Albillosen grabazioak:

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.