Baigorri: Libertimendua 2023
Libertimendua plazaratu dute baigorriarrek martxoaren 5ean; Arrola dantza taldeko bolantak dantzan, zirtzilak kritika mingainean ikuslea irriarazten eta Maddi Sarasua eta Ramuntxo Christy bertsolariak Baigorriko Gaineko plazan gertatua kontatzen. Bolant-dantzari guztiak berdin jantzita plazaratu dira, zapurrak, makilariak, banderariek eta andereek irekitako bidetik. Ordu eta erdi pasako emanaldian, bertsoa eta antzerkiarekin tartekatuta eta taldeko musikarien doinuekin, martxak eta bolant-dantza, hainbat jauzi (alemanak, xoxuarena, gabota, euskaldunak, sorginak), sorkuntza propioak eta dantza-korda plazaratu dituzte bolant-dantzariek. Libertimendua, Baigorri, 2023-03-05.
https://dantzan.eus/bideoak/baigorri-libertimendua-2023
https://dantzan.eus/bideoak/baigorri-libertimendua-2023/@@images/image-1200-19d90ed0e9e3d0958a6f13170f3962f5.png
Baigorri: Libertimendua 2023
Libertimendua plazaratu dute baigorriarrek martxoaren 5ean; Arrola dantza taldeko bolantak dantzan, zirtzilak kritika mingainean ikuslea irriarazten eta Maddi Sarasua eta Ramuntxo Christy bertsolariak Baigorriko Gaineko plazan gertatua kontatzen. Bolant-dantzari guztiak berdin jantzita plazaratu dira, zapurrak, makilariak, banderariek eta andereek irekitako bidetik. Ordu eta erdi pasako emanaldian, bertsoa eta antzerkiarekin tartekatuta eta taldeko musikarien doinuekin, martxak eta bolant-dantza, hainbat jauzi (alemanak, xoxuarena, gabota, euskaldunak, sorginak), sorkuntza propioak eta dantza-korda plazaratu dituzte bolant-dantzariek. Libertimendua, Baigorri, 2023-03-05.
Itsatsi bideo hau zure webgunean