Baigorri: Arrolak 80 urte

2023/04/26

Baigorriko Arrola dantza taldeak 80 urte bete ditu eta hainbat belaunaldik parte hartu duten dantza emanaldiarekin ospatu dute urteurrena. Azaroaren 26an egin dute ospakizun ekitaldia. Talde guztien desfilearekin abiatu dira eta plazara iristean hainbat dantza aurkeztu dituzte. Euskaldunak, Sorginak, exkotixa, makilarien erakustaldiak, fandangoa, arin-arina, dantza-luze... ageri dira irudietan. Irudiak: Mikel Erramouspe. Arrola 80 urte, Baigorri, 2022-11-26.


Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu