Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Tradizionala Bizkaia

Dokumentuaren akzioak

Bizkaia

Bilbo: San Inazio 1932 Ezpata-dantzari alardea

1932ko uztailaren 31n Bilbon ospatutako ezpata-dantzari alardearen irudiak ikusi daitezke honako filme honetan. San Inazio eguneko ospakizunak Bilbo eta inguruetan izan ziren; ezpata-dantzarien alardea, esaterako, Areetako Ibaiondo futbolzelaian. Irudiak Kaliforniako Hearts korporazioak UCLAri (Kaliforniako Unibertsitatea) egindako donazio bat dira, Jose Antonio Sotori esker ezagutu duguna.

Filmean 3000 dantzari aritu zirela azaltzen den arren, Euzkadi egunkariko abuztuak 2ko zenbakian, 247 taldek dantzatu zutela adierazten da, horrela 1976 ezpata-dantzari batu ziren.

 

Egun horretan plazaratutako dantzak agintariarena, zortzinangoa, banangoa, launangoa, makil-jokoa eta txankarrankoa izan ziren. Bilboko Euzko Gaztediren ekimenez antolatzen ziren ezpata-dantzari alardeak arrakasta handia izan zuten XX. mendearen lehen herenean eta bereziki 30eko hamarkadak San Inazio eguneko alardeak masa-ekitaldiak bihurtu ziren irudietan antzeman daitekeenez.

2020an ezpata-dantzari alarde honen filmazioaren beste kopia bat argitaratu genuen, Sotok pasatako lotura honi esker, irudiak datatzea lortu dugu, 1934an kokatu baikenuen bere momentuan, baina 1932an izan zela argitu dugu orain.

Dokumentuaren akzioak