Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Tradizionala Bizkaia

Dokumentuaren akzioak

Bizkaia

Markina-Xemein: Mahaigainekoa 2015

Markina-Xemeingo Arretxinagan mahaigainekoa egin zuten atzo gauean Zerutxu dantza taldeko kideek. Dantzan eta abesten amaitu zuten horrela San Migel eguna. Honela dio abestiak:

Horra hor goiko arestitxu baten
kukuak umeak egin dozak aurten
Kukuak egin amilotxak jan
haxe bere kukuaren zoritxarra zan.

Amilotx horri kukuak dirautso
ez dauat itxiko gaur hazur bat oso
ume jaleak erantzunentzat
dino hire ardurarik etxaukat.

Aupa mutilak gogor dantza egin
mahai honen gainean izterrari eragin
bihotz alai beti geuria
zirkin eta zirkin arduratzen ez bada.

Kukua dabil zuhaitz artetik
amilotxa minaz-minaz beterik
amilotxak dio zuhaitz zulotik
ez haiz hi sartuko nire lepotik.

Ezin neikela hire lepotik
txital gaiztu horrek ondo dakik hik
baina irteten badet zulo honetatik
ez haiz aldenduko heriotzatik.

Oh! txori biok zomorrekua
ondo zamindu dok neurebarrua
baina eginda daukat juramentua
hiri emateko bien pagua.

Irudiak: Eire Vila. Markina-Xemein: Mahaigainekoa, 2015-09-29.

Dokumentuaren akzioak