Dokumentuaren akzioak
Gernika-Lumo 1961 Aurresku txapelketa

1961ean Gernik-Lumon eginiko aurresku txapelketako irudiak ditugu honakoak, Teodoro Aranak grabatuak. Gernika-Lumoko Santa Luzia auzoan San Lorenzo jaiak ari direla irakur dezakegu 1961eko abuztuaren 11ko La Gaceta del Norten. Igandean, Bizkaiko aurresku txapelketa ospatuko dela dio, “campeonato de aurreskularis de Vizcaya”. Urte hartako egutegia begiratu dugu eta igandea abuztuaren 13 izango litzateke; jaien errepetiziotako igandea. Santa Luzia ermitan egingo den mezaren ondoren, sari ederrak egongo diren dantza solteko txapelketa ere egingo dela esaten du, “concurso de jotas vascas por parejas con buenos premios y trofeos. Se celebrará después el campeonato de Vizcaya de aurresku de Villa”. Arkaitz Paskuas-i esker izan dugu irudi hauen berri. Duela 64 urteko dantza irudi hauek Gernika Kanalean daude argitaratuta. Irudiekin batera baita jaia eta txapelketa testuinguruan kokatzeko informazioa ere. Irudiak: Teodoro Arana. Artxiboa: Gernikazarra. Aurresku txapelketa, Gernika-Lumo, 1961-08-13.
Etiketak
- irudi-zaharrak
- teodoro-arana
- aurreskua
- aurresku-txapelketa
- xxmendea
- 1961
- gernika
- txapelketa
- gernika-lumo
- tradizionala
- bizkaia
Dokumentuaren akzioak