Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Anarru Egune (2026) Trailerra

Dokumentuaren akzioak

Anarru Egune (2026) Trailerra

2024an bueltatu ziren, hamarkada askoren ostean, anarruak Bakiora. Anarru Eguna berreskuratu (eta eguneratu) genuenetik urte bi pasatu dira, eta berrasmatze prozesu hori jasotzen duen dokumentala ekoitzi du Maule Productionsek, Bakioko Udalak eta Itxas-Alde dantza taldeak bultzatuta. Umetan anarrua ezagutu izan zuten pertsona adindunen testigantzak jasotzen ditu filmak, prestaketa eta berreskurapen prozesua, bai eta zenbait adituekin izandako elkarrizketak ere. Benetan lan polita, Bakioko herrian egindako lanaren erakusle, baina guztiz auzi unibertsalari buruz ari zaiguna. Honekin batera beronen trailerra partekatzen dugu, aurrerapen moduan. Herriarentzako otsailaren 6an izango da estreinaldia Bakioko Probalekuan 19:00etan; ondoren edonorentzat sarean ikusgai izango da.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.