Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Markiña-Xemein: Mahai-gainekoa nola dantzatu

Dokumentuaren akzioak

Markiña-Xemein: Mahai-gainekoa nola dantzatu

2025/10/08 09:29

San Migel iluntzean dantzatzen dute Zerutxu dantza taldekoek mahai-gainekoa. Aaron Arriolak eman dizkigu dantzaren inguruko azalpenak eta urratsak ere dantzatu dizkigu. Dantzaria mahai gainera igotzen da, "alkatearengana" hurbiltzen da eta hark ardo kopa eskaintzen dio. Dantzariak kopa altxa, erakutsi eta edan egiten du eta jarraian hasten da dantzan. Aurrerantz eta atzerantz eta koplaren bukaeran hurrengo dantzaria dantzatzen da. Elkarri begira aurrez aurre dantzatu eta gurpilarekin lekuz trukatzen dira, batak besteari lekua utziz. Aurrez dantzatu duena mahaitik jaitsi eta hurrengoak errepikatu egiten du. Markina-Xemeinen San Migel iluntzean dantzatzen dutenean sei kopla kantatzen dituzte, eta beraz, sei dantzari igotzen dira bata bestearen ondotik mahai gainera. Irudiak: Amaiur Aristi. Mahai-gainekoa, tutoriala, Markina, 2025-09-29.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.