Aintzane Marini, Unanuko inauterietan mamuxarro

2016/02/16
Aintzane Marini, Unanuko inauterietan mamuxarro

Unanuko inauterietan emakume batek muttu edo mamuxarroa jokatu du lehen aldiz aurten. Iker Tubiak egin dio elkarrizketa Berria egunkarian maskararen atzean ezkutatu den Aintzane Marini.

Gaztetatik enbidia eta zirraraz bizi izan ditu inauteriak. Berak ere, kuadrilako mutilek bezala irten nahi zuen inauterietan aktiboki parte hartzera. Aurtengo inauterietako igandean, ordea, koadrilakoak hurbildu zitzaizkion, asteartean mamuxarro irteteko esanaz eta horrela egin zuen.

Argazkia: Juanan Ruiz, Argazki Press. Berria, 2016-02-10

Informazioa: "Herriko inauterien parte izanen naiz aktiboki, eta ez pasiboki" (Berria, Iker Tubia, 2016-02-10)