Kontrapas 006 Izaskun Beraza
2025 honetan urteurren bikoitza ospatzen ari da Andoaingo axeri-dantza. Berreskuratu zutela 50 urte dira aurten. Emakumeak ere parte hartzen hasi zirenetik, aldiz, 25 urte. Axerien buru da Izaskun Beraza Ormazabal (Andoain, 1984) eta berak azaldu dizkigu herriaren ondaretzat duen dantza honen zoko-mokoak.
Izan ere, Axeri-dantza babestu beharreko kultur ondare izendatzeko lanean ari dira herrian; baina bestelako hizpideak ere izan ditugu Izaskunekin, dantza tradizio handiko herria baita Andoain: Axerien puska biltzea, Santa Kruz eguneko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak, agintarien soka-dantza, Urki dantza taldeak herriari egiten dion ekarpena... ia guztietan mutturra sartu duen axeria dugu Izaskun Beraza.
Hasierako doinua: Molinatxo. Txertubi taldea (2015)