Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza landuko da aurtengo Gaztemundu programan

Dokumentuaren akzioak

Dantza landuko da aurtengo Gaztemundu programan

2018/05/09 10:10
Dantza landuko da aurtengo Gaztemundu programan

Gaztemundu 2014, diasporako gazteak Zerutxu dantza taldeko Felipe Amutxastegirekin, Markina-Xemein, 2014-07-12. Argazkia: Oier Araolaza-Dantzan CC-BY-SA

2002an eta 2014an bezala, Gaztemundu 2018 programan euskal dantza tradizionala landuko da. Munduko euskal etxeetako gazteek formakuntza egonaldia egingo dute Euskal Herrian. 18 eta 35 urte bitarteko 15 gazte irailaren 1etik 16ra euskal dantzen ikastaro trinkoa jasoko dute Euskal Herrian Gaztemundu programari esker.

2014-07-18_Gaztemundu-Erriberako-dantzak_8954_r.JPG
Gaztemundu 2014, Erriberako dantzak ikasten. Argazkia: Oier Araolaza-Dantzan CC-BY-SA

Egoitza nagusia Gasteizen izango dute ikasleek eta bertan Gasteizko Folklore Eskolako irakasle eta dantzan.com elkarteak kudeatzen duen Dantzan Ikasiko programaren koordinatzaileen artean prestatzen ari diren formakuntza programa jarraituko dute. Hamabost egunetan zehar dantzak ikasteaz gain beste ekintzarik ere izango dute, tokiko dantzarik bertik bertara ezagutzea esate baterako. Dantzako formazioarekin batera, diasporako herrialdeetako gazteen artean lotura eta harremanak sustatu nahi dira.

Gaztemundu 2014
Gaztemundu 2014, iparraldeko dantzak ikasten. Argazkia: Oier Araolaza-Dantzan CC-BY-SA

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak maiatzaren 2an onartu zuen deialdia, EHAA buletin ofizialean argitaratzen denean izango du izaera ofiziala, izena emateko hilabeteko epea data horren biharamunetik hasiko da. Gaztemundu programa, egungo formatuan, 1996an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak. Urtero alor batean inguruko prestakuntza espezifikoa egiten da Gaztemundun, kultur sustapena, kirolak, musika, dantza...