Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Gaztemundu dantzan 06: Xemeingo Arretxinagatik Bilboko Arriagara

Dokumentuaren akzioak

Gaztemundu dantzan 06: Xemeingo Arretxinagatik Bilboko Arriagara

2014/07/17 07:00
Gaztemundu dantzan 06: Xemeingo Arretxinagatik Bilboko Arriagara

Xemeingo ezpata-dantza, Markina-Xemein, 2014-07-20. Arg. Oier Araolaza

Karmen festetan nahikoa lan ez, eta bezperetan dantzan jarri ditugu Markina-Xemeingo Zerutxu taldeko dantzariak Gaztemundutarren bisita dela eta. Felipe Amutxastegik, Zerutxu taldeko bultzatzaile nekaezina zain geneukan Xemeingo parrokiaren atarian. Elizaren eta handik abiatzen zen San Migel eguneko prozesioaren nundik norakoak kontatu dizkigu. Prozesio bat Xemeingo parrokiatik eta bestea Arretxinagatik abiatzen zela, eta zubian, biak elkartzen zirenean gurutzeak elkar-kolpatu ondoren, segitzen zutela dantzariak aurretik zituztela Arretxinagako San Migelen baselizara. Esandako bidea egin dugu berarekin oinez, eta bi prozesioak elkartzen ziren tokian egin dugu argazkia.

Gaztemundu 2014 Xemein 01

Arretxinagako San Migelen baselizak sortzen duen harridura eta lilura atarian bertan hasi da, ezpata-dantzariek egindako arkutik sartu baitira Gaztemunduko parte hartzaileak barrura. 

Gaztemundukoak Markina-Xemeinen, Zerutxu dantza taldekoekin. Argazkia: Oier Araolaza. 2014-07-12.

San Migel egunean dantzatzen duten tokian bertan dantzatu dute Zerutxuko dantzariek ezpata-dantza. Argentina aldeko dantzari askorentzat ezaguna da ezpata-dantza hau, baina batez ere Olaetak egindako aldaera ezagutzen duten hainbat taldetan. Felipe Amutxastegik, Xemeingo ezpata-dantzaren bilakaera, galerak eta berreskuraketen berri eman digu, eta baita Segundo Olaetak dantzaren zati bat ikasi eta bestea berak nola sortu zuen azalpena ere. Zerutxukoek gerra-aurrean berreskuratu zen ezpata-dantzaren erara dantzatzen dute gaur egun ere eta halaxe eskaini zieten Gaztemunduko partaideei.

Gaztemundukoak Markina-Xemeinen, Zerutxu dantza taldekoekin. Argazkia: Oier Araolaza. 2014-07-12.

Ondoren, Mahai-gainekoaren berri eman zuen Felipe Amutxastegik, Xemeingo nagusiek gogoratzen zutela baina galduta zegoela, eta Mendexa eta Gizaburuagako nagusien laguntzarekin berreskuratu zutela, eta San Migel bigarrenean, irailaren 30ean, gauez dantzatzen dutela. Talde osoa mahaiaren bueltan jarri eta mahai-gainekoa dantzatu zuten Zerutxuko dantzariek.

Gaztemundukoak Markina-Xemeinen, Zerutxu dantza taldekoekin, 2014-07-12. Argazkia: Oier Araolaza.  CC-BY-SA

Gaztemundukoak Markina-Xemeinen, Zerutxu dantza taldekoekin. Argazkia: Oier Araolaza. 2014-07-12.

Bilbon, Kafe Antzokian izan zuten hurrengo geltokia Gaztemunduko partaideek. Bertan, Joseba Altube, Euskal Dantzarien Biltzarreko lehendakariak aurkezpen bat egin zien, EDBren ezaugarriak eta funtzionamendua ezagutzera emanez, elkarlanerako eskuak zabalduz eta zenbait argitalpen eskainiz. 

Gaztemundu 2014 Bilbo Kafe Antzokia
Argazkia: Ekin dantzari taldea

Bilbon bisita turistikoa egin ondoren, Arriaga plazara hurbildu eta Beti Jai Alaiko Jon Pertika zuzendaria eta Alberto Gutierrez agurtuta, Beti Jai Alai dantza taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak eta Bilboko Udalak antolatutako programaren baitan.

Gaztemundu 2014 Bilbo Beti Jai Alai
Argazkia: Ekin dantzari taldea. Bilbo, 2014-07-12

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa