Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza
Dantzan Ikasiren bidez Gaztemundu programarako antolatutako hainbat ikastarotan parte hartzeko aukera izango da uztailean. Euskal diasporako 25 dantza irakasle Euskal Herrira etorriko dira uztailean hamabost egunez euskal dantza tradizionalean ikastaro trinko bat jasotzera. Eusko Jaurlaritzaren Gaz...
Dantzan Ikasiren bidez Gaztemundu programarako antolatutako hainbat ikastarotan parte hartzeko aukera izango da uztailean. Euskal diasporako 25 dantza irakasle Euskal Herrira etorriko dira uztailean hamabost egunez euskal dantza tradizionalean ikastaro trinko bat jasotzera. Eusko Jaurlaritzaren Gaztemundu programako ikasle horientzat antolatutako ikastaro eta mintegietako batzuetan parte hartzeko aukera eskaintzen dugu Dantzan Ikasi egitarauaren bidez. Horrela, bi helburu bete nahi ditugu. Batetik, ikastaro eskaintza hori Euskal Herriko dantza irakasleei zabaltzea, eta bestetik, diasporako eta Euskal Herriko dantza irakasleak harremanetan jartzea.
25 diasporatik, 10 Euskal Herritik
Ameriketako 25 euskal dantza irakaslek parte hartuko dute 2014ko Gaztemundu programan. Uruguai, Txile, Argentina eta Ameriketako Estatu Batuetakoak dira, eta beraien hirietako Euskal Etxeetan euskal dantza taldeetan irakasle eta zuzendari aritzen dira. Diasporako 25 dantza irakasleekin batera, Euskal Herriko dantza irakasleek izango dute aukera ikastaro hauetan parte hartzeko. Ikastaro bakoitzean Euskal Herriko 10 ikasle onartuko dira. Diasporako eta Euskal Herriko dantza irakasleen artean harremanak sortzeko aukera eskaini nahi da modu horretan. Dantzan Ikasin eskainiko diren ikastaroez gain, Gaztemundukoek beste zenbait saio, mintegi eta hitzaldi beraientzat propio prestatutakoak izango dituzte, tokian-tokiko dantzak ikustera joango dira (Lesaka, Markina-Xemein, Añorga,...).
Ikastaro eskaintza
Hauek dira Dantzan Ikasiren bidez egin ahal izango diren ikastaroak. Batzuk Donostian, Olarain egoitzan eta besteak Errenterian, Dantzagunean egingo dira. Ikastaro bakarrera zein gehiagotara izen-emateko aukera dago eta saio bakoitzean 10 ikasle bakarrik onartuko dira, beste 25 ikasle Gaztemundu programakoak izango baitira.
Lesakako San Fermin eguneko dantzak

Ikastaroa: Lesakako San Fermin eguneko dantzak
Irakasleak: Amaia Telletxea, Ander Abuin - Tantirumairu dantza taldea
Data: 2014ko uztailak 6, igandea
Ordutegia: 11:00–13.00
Lekua: Olarain egoitza. Ondarreta paseoa, 24 - 20018 Donostia
Prezioa: 10 €
Izena emateko epea: Uztailak 2
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara

Ikastaroa: Dantza jauzietatik aitzineko püntüetara
Irakasleak: Claude eta Jon Iruretagoiena - Maritzuli
Data: 2014ko uztailak 8, asteartea
Ordutegia: 10:00–13.00 eta 15:00-17:00
Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
Urratsak, aldairak eta dantzak Gipuzkoako tradizioan

Ikastaroa: Urratsak, aldairak eta dantzak Gipuzkoako tradizioan
Irakasleak: Iñaki Arregi, Jexux Larrea, Fernando Aristizabal, Jokin Otamendi - Argia / Ikerfolk
Data: 2014ko uztailak 10, osteguna eta 11 ostirala
Ordutegia: 10:00–13.00 eta 15:00-17:00 ostegunean, eta 10:00–13.00 ostiralean.
Lekua: Olarain egoitza. Ondarreta paseoa, 24 - 20018 Donostia
Arabako dantzak

Ikastaroa: Arabako Errioxako dantzak
Irakasleak: Jon Fernandez, Amagoia Egiluz - Gasteizko Udalaren Folklore Akademia, Indarra dantza taldea.
Data: 2014ko uztailak 15, asteartea
Ordutegia: 10:00–13.00 eta 15:00-17:00.
Lekua: Olarain egoitza. Ondarreta paseoa, 24 - 20018 Donostia
Durangaldeko dantzari-dantza

Ikastaroa: Durangaldeko dantzari-dantza
Irakasleak: Mikel Goitia, Kepa Artetxe - Andra Mari dantzari taldea
Data: 2014ko uztailak 17, osteguna
Ordutegia: 10:00–13.00 eta 15:00-17:00.
Lekua: Olarain egoitza. Ondarreta paseoa, 24 - 20018 Donostia
Erromerien bidaiak

Ikastaroa: Erromerien bidaiak
Irakasleak: Patxi Laborda - Aiko taldea
Data: 2014ko uztailak 18, ostirala
Ordutegia: 10:00–13.00
Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
Nafarroako Erriberako Palotedoak

Ikastaroa: Nafarroako Erriberako paloteauak
Irakasleak: Iñigo Castellano, Patxi Laborda - Laya
Data: 2014ko uztailak 18, ostirala
Ordutegia: 15:00–17.00
Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
Izen-ematea eta informazioa
Prezioa: 10 € ikastaro bakoitza
Izena emateko epea: Uztailak 2