Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Oñatikoak Gipuzkoako dantzak al dira?

Dokumentuaren akzioak

Oñatikoak Gipuzkoako dantzak al dira?

2026/07/02 07:50
Oñatikoak Gipuzkoako dantzak al dira?

Oñatiko dantza-sistema Gipuzkoakoaren testuinguruan, Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Oñati, 2026-06-10. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Gipuzkoako dantza-maisuen inguruan azken urteotan egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu Mikel Sarriegik Oñatin. Mendeetan zehar Gipuzkoako dantza-maisuek osatutako transmisio-sistema azaldu du lehenik, eta ondoren Oñatiko korpusetako dantzak eta herrian gordetako berezitasunak jarri ditu fokuan. Bere esanetan, Gipuzkoako herri askotan transmisioak aldaketa handiak izan dituen arren, Oñatik “material bat, nahiko garbia, kakotxen artean behintzat”, mantentzea lortu du.

Mikel Sarriegi Oñati
Oñatiko dantza-sistema Gipuzkoakoaren testuinguruan, Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Oñati, 2026-06-10. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Azalpen teorikoak adibide praktikoekin uztartu ditu etengabe. Horretarako, hainbat unetan Arkaitz Bengoa egungo dantza-maisua altxarazi du Oñatin egiten diren puntu, urrats eta mugimendu zehatzak erakusteko.

Hau da Gipuzkoakoa, eta hau da Oñatikoa

Hitzaldiaren muinean egon den ideia nagusietako bat izan da Oñatik berezko dantza-sistema mantendu duela. Sarriegik azaldu du Gipuzkoako herri askotan jaso duela bereizketa bat: alde batetik, "Gipuzkoako dantzak" deitzen direnak, eta bestetik herri bakoitzaren egiteko modua. Horren adibiderik argiena Jesus Irizar "Txutxin" dantza-maisu oñatiarraren testigantzetan aurkitu du. “Txutxinek oso garbi bereizten zuen zer zen Gipuzkoakoa eta zer zen Oñatikoa”, azaldu du. Sarriegiren esanetan, gauza bera entzun du Bergaran, Elgoibarren edo Antzuolan ere, baina Oñatin bereziki sendo mantendu da kontzientzia hori.

Ikerketaren ondorioetako bat da Oñati Gipuzkoako dantza-sistemaren barruan berezko azpisistema gisa uler daitekeela. “Oñatik jarraitzen du hor bere irla edo azpisistema daukala”, esan du. Horren arrazoia transmisioaren jarraikortasunean ikusten du. Beste herri batzuetan hainbat maisu, talde eta joera gurutzatu diren bitartean, Oñatin lerroa askoz zuzenagoa izan dela uste du: “Honi esker pentsatu dezakegu dantza egiteko modua eta dantzak nahiko fidel iritsi zaizkigula”.

Eskuak, kastainetak eta puntuak

Oñatin mantendu diren xehetasun askok erakarri dute ikerlariaren arreta. Horietako bat aurreskuetan erabiltzen den jarrera da. Sarriegik azaldu du Jose Lorenzo Pujanak ez zuela gustuko eskuak gerrian eramateko ohitura, eta hainbat herritan galdu egin zela. Oñatin, ordea, oraindik mantentzen da.

Transmisio zorrotzak ez du esan nahi dena berdin mantentzen denik, halere. Beste adibide bat kaskainetena da. Txutxin Irizarrek kontatu zionez, lehen kaskainetak gaur egun baino askoz beherago jotzen ziren. Denborarekin besoaren altuera igo egin da, baina aldaketa horrek erakusten du dantza-tradizioa ez dela erabat estatikoa.

Mikel Sarriegi Oñati
Oñatiko dantza-sistema Gipuzkoakoaren testuinguruan, Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Oñati, 2026-06-10. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Hizkeran ere aurkitu ditu arrasto zaharrak. Gaur egun "urrats" hitza erabiltzea arrunta bada ere, dantza-maisu zaharren terminologian "puntuak" ziren oinarrizko mugimendu-unitateak, “Txutxinek puntuk esaten zizkien”.

Horiek azaltzeko, gainera, hainbat argazki historiko erakutsi ditu. Irudietan ikus daiteke gaur egun normaltzat jotzen diren hainbat jarrera eta mugimendu ez zirela berdinak duela hamarkada batzuk. Argazki horiek baliatu ditu kastaineten altuera, besoen kokapena edo dantzarien hasierako jarrerak nola aldatu diren azaltzeko.

Desafioko mugimenduak eta San Migelen urratsak

Saioan zehar hainbatetan eskatu dio Arkaitz Bengoari hitzez azaltzen ari zen hori gorputzez erakusteko. Horrela azaldu ditu desafioan mantentzen diren bira jakin batzuk, puntu batzuen loturak eta gaur egun Gipuzkoako eredu estandarizatuan nekez aurki daitezkeen mugimenduak. Oñatiko eta Antzuolako adibideak alderatuz, bi herrietan antzeko egiturak gorde direla erakutsi du.

Mikel Sarriegi Oñati
Oñatiko dantza-sistema Gipuzkoakoaren testuinguruan, Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Oñati, 2026-06-10. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Halaber, agurreko hainbat pasarte ere aztertu ditu, eta irudi zaharretan ageri diren mugimenduak gaur egun egiten direnekin alderatu ditu. Haren arabera, xehetasun horietan antzematen dira argien dantza-maisuen transmisioaren arrastoak.

Oñatin eta Antzuolan egiten da zerbait oso antzekoa”, azaldu du, lau arin-jirako moduko egitura bati buruz ari da. Horrek iradokitzen du bi herriek sistema zaharrago baten arrastoak gorde dituztela, gaur egun beste toki askotan galdu direnak. Eta leku bat baino gehiagotan agertzeak erakusten du ez dela momentuko dantza-maisuaren joera, sistemaren parte diren mugimenduak direla.

Mikel Sarriegi Oñati
Oñatiko dantza-sistema Gipuzkoakoaren testuinguruan, Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Oñati, 2026-06-10. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

San Migelen figurari ere arreta berezia eskaini dio. Oñatiko korpusetan ikus daitekeen ibiltzeko modu berezi hori ez dela apaingarri hutsa defendatu du. Gipuzkoako beste zenbait herritan, hala nola Seguran, aurkitutako adibideekin alderatu du, eta prozesioetako tradizio zaharrekin lotu. Bere ustez, San Migelen "dantza" hori ere herriak mendeetan zehar gorde duen ondare koreografikoaren parte da.

Korpusetan bizirik dagoen ondare bat

Sarriegik gogorarazi du Oñatiko dantzarien lehen aipamenak XVI. mendeko dokumentuetan agertzen direla. Korpus jaietako dantzak behin eta berriz azaltzen dira agirietan. Haren iritziz, gaur egun Korpusetan ikusten diren dantzak ezin dira koreografia isolatu gisa ulertu. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako sistema baten parte dira. Horregatik eman dio hainbesteko garrantzia Oñatiko kasuari.

Mikel Sarriegi Oñati
Oñatiko dantza-sistema Gipuzkoakoaren testuinguruan, Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Oñati, 2026-06-10. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Ikerketaren ondorio nagusia argia da: herriak ez ditu dantzak bakarrik gorde. Dantzatzeko modu bat, gorputzaren erabilera jakin bat, puntuak ulertzeko sistema bat, dantza-maisuen hainbat irizpide eta jai oso bat mantendu ditu. Horregatik, Oñatiko Korpusetako dantzak “oinordetza ezkutu” horren lekuko biziak direla defendatu du Sarriegik. Beraz, titularreko galderari erantzunez, Gipuzkoako dantza-sistemaren barruan kokatzen du Sarriegik Oñatiko dantzakera, berezko ezaugarriak dituen azpisistema bat moduan, hain zuzen.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

Topaketak 2026

 

 

 

Egindakoak

2026 

Mintegia: Gipuzkoako dantza-maisuen sistema Deban // Kronika

Mintegia: Oñatiko dantza-sistema Gipuzkoakoaren testuinguruan // Kronika

Mintegia: Ordiziako dantza-maisuen oinordetza ezkutua // Kronika

Oteiza: Apostoluak dantzan // Kronika

Hitzaldia: Ihauteri. Ilunpetik argira // Kronika

Mintegia: Gipuzkoako dantza-maisuen sistema Urola Erdian // Kronika

Mintegia: Zer dakigu Eibarko dantzaera zaharrari buruz // Kronika

Thierry Truffaut: Ihauteri.Ilunpetik argira: Putz egitea ez da jolastea // Kronika

Formakuntza: Haurren eta nerabeen babesa-genero indarkeria // Kronika

2025

Topaketak 2025 // Kronika

Mintegia: Gipuzkoako eta Errenteriako dantza moldeak // Kronika

Ikastaroa: Bourreea 2 eta 3 denboratan Bernard Cocletekin // Kronika

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan // Kronika

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera // Kronika

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak // Kronika

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa