Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Puntapioak, hara-honakoak eta baltseua

Dokumentuaren akzioak

Puntapioak, hara-honakoak eta baltseua

2009/05/20 16:13
Bizkaiko jota zaharren inguruko lehen ikastaroa burutu da azken bi asteburuetan Dantzan Ikasi egitarauan. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko Kepa Artetxe eta Mikel Goitia izan ditugu dantza-maisu.

Matrikulazio altua izan da, ia 60 lagun, eta Zarauzko Udalak eskainitako aukerari esker, Gipuzkoako Diputazioaren laguntzarekin eta irakasleen izerdiarekin, bi txandatan burutu da ikastaroa. Maiatzaren 9an Donostian, Artelekun burutu zen lehen txanda eta Maiatzaren 16an Zarautzen. Handik eta hemendik bildutako ikasleak izan dira ikastaroan: Donostia, Zarautz, Irun, Tolosa, Villabona, Legazpi, Deba, Eibar, Elgoibar, Azpeitia, Iruñea, Barañain, Astigarraga, Urnieta, Errenteria eta Zumaiakoak hurren hurren.

Jota eta porruaren egitura

Jota eta porruaren egitura eta osatzen duten zatiak argitu zituzten Kepa Artetxek eta Mikel Goitiak, eta zati bakoitzerako egokitzen diren urratsak ikasi eta lantzen jardun genuen. Puntapioak lehenengo, harahonakoak gero, eta koplarekin batera baltseoa edo kantauak. Hiru koplako jota eta porru bana urrats desberdinekin osatzeko adina pauso ikasi genituen, ohikoena buelta guztietan urrats bera erabiltzea izaten zela jakinda ere.

Jota mota honen bilketa eta berreskuraketa

1970eko hamarkadan hasita, Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak, Arratia eta Gorbeialdean bereziki, adineko dantzari eta dantza-maisuekin egindako bilketa lana ezagutzek aukera izan dugu. Patxi Bilbao, Txilibrin, Katue edo Bartolo Lasa azalpenak ematen eta dantzan erakusten zuten bideoak aurkeztu zizkiguten Goitia eta Artetxek.

Dantza gelara itzulita jota eta porrua osatu, eta dantzatzeko oinarrizko aholkuak gogorarazi zizkiguten: bikotearekin ispilu eginda dantzatu, hiru zatiak errespetatu, orpoak lurrean dantzatu, lehenengo oinarrizko urratsak ikasi eta gerora adornoekin sartu...

Eta bukatzeko, Kepa Artetxe eta Mikel Goitia, biak ikusi genituen Jota dantzatzen, eta ikasitako eta ikasigabeko pauso, lotura eta apaingarriak maisutasunez egiten.


2009-05-09_Dantzan-Ikasi-Jotak-Arteleku_OA 011 2009-05-09_Dantzan-Ikasi-Jotak-Arteleku_OA 010 2009-05-09_Dantzan-Ikasi-Jotak-Arteleku_OA 025 2009-05-09_Dantzan-Ikasi-Jotak-Arteleku_OA 040 2009-05-16_Dantzan-Ikasi-Jotak-Zarautz-en_OA 018 2009-05-16_Dantzan-Ikasi-Jotak-Zarautz-en_OA 011

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa