Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Ikastaroa: Dantza-luzeak, soka-dantzen aurrekariak Carles Mas-en eskutik

Dokumentuaren akzioak

Ikastaroa: Dantza-luzeak, soka-dantzen aurrekariak Carles Mas-en eskutik

2019/01/11 09:35
Ikastaroa: Dantza-luzeak, soka-dantzen aurrekariak Carles Mas-en eskutik

Azken judizioa. Irudia: Fran Angelico

Soka-dantzen aurrekariak izan daitezkeen XIV. eta XV. mendeetako dantza-luzeak eta prozesioetako dantzak jorratuko dira ikastaro honetan Carles Mas eta Guillermo Perez-en eskutik. Antzinako musikan eta dantzan aditua den Carles Mas gonbidatu dugu lan honetarako eta Guillermo Perezek lagunduko dio garaiko tekladun instrumentu bereizgarri izan zen organettoarekin.

Ikastaroa: Prozesioetako dantzak eta dantza-luzeak XIV. eta XV. mendeetan

  • Irakasleak: Carles Mas Garcia (dantza) eta Guillermo Perez (musika, organettoa)
  • Data: otsailak 9, larunbata
  • Ordutegia: 10:00-13:00 eta 14:30-17:30
  • Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
  • Matrikula: 25€

Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen

Prozesioetako dantzak, dantza baxua eta dantza-luzeak XIV. eta XV. mendeetan

XV. mendeko dantza tratatu eta eskuizkribu koreografikoek zehaztasun handiz jasotzen dituzte Europako nobleziaren dantzak. Pentsatu ohi da gorteetan ematen ziren haien dantza molde nagusiak, dantza baxua edo ballettoa kasu, XV. mendeko dantza-maisu italiarrek zabalduak izan zirela. Baina dantza behe-dantza edo prozesioetako beste zenbait dantza molde antzinagoko diren testuetan ugari agertzeak ―europar mendebalde osoan― besterik pentsa arazten dio Carles Masi, eta nahigo du ustezko italiar jatorria neurrian hartu. Prozesioko dantzaren hastapena aspaldikoa da beraz, eta dantza baxua mendeetan zehar haren formetariko bat baino ez da izan, funtzioari moldatutako aldaera... Izan ere, XV. mendean "dantza-maisu" izena eta figura agertzen direnerako, "dantzako trobadoreak" dagoeneko aipatzen dira XIII. eta XIV. mendeetako kronika eta dokumentazioan.

Goiz eta arratsaldez luzatuko zaigun ikastaroan behe-dantzaren formarik zaharrenak aztertuko ditugu Carlesekin Guillermoren doinuez lagunduta. Bide berean, Eiximenis idazle frantziskotarrak 1388an aipatutako dantza-luzearen egitura eta aukera formalak ere ekarriko dira dantza-gelara, prozesioko dantzaren inguruan antolatutako forma gisa.

Dantzan Ikasi, organettoa. Dantza baxua eta dantza prozesionala.

Carles Mas Garcia (Bartzelona, 1961)

Carles Mas Garcia

Dantzaria, musikaria eta koreologoa, tradiziozko dantzan eta aintzinako dantzan aditua. Dantzaren historiari aplikatutako etnomusikologian ikertzailea eta pedagogoa da. Espaniako Dantza Sari Nazionala eman zioten (1985) “Aproximació a la tècnica coreogràfica del contrapàs” lanarengatik. 

Frantzian aritua luzaroan, tradiziozko musikak irakasteko Gaitasun Ziurtagiriaren titularra da (Frantziako Kultura Saila, 1992). École Nationale de Musique Départementale de l'Aveyron (1995-1998) eskolan herri musikako departamentuko irakasle-zuzendaria izan zen. Azken bi hamarkadak Bar le Duc-en aritu da bertako Musika Kontserbatorioan, Centre d’Initiation Musicale, CRI (1998-2018) izenekoan ikasketa artistikoen irakasle titular moduan (musika, tradiziozko eta aitzinako dantza eta formazio musikala).

Tradiziozko musikan Masterra (ESMUC, Barcelona, 2011) du eta heziketa somatiko eta gorputz jarreraren FeldenkraisTM metodoaren irakasle diplomaduna (2015-2019) ere bada. Guzti honetaz gain hamaika ikerketa artikulu eta diska argitaratu ditu, eta Europako aintzinako dantza eta musika konpainia entzutetsuenekin egin du lan.

Guillermo Perez (Bartzelona 1980)  
Guillermo Perez

Organettoaren zuzendari, ikertzaile eta interprete entzutetsua da, XIV. eta XV. mendeetako europar musika kulturaren tekladun instrumentu ikonikoa. Bartzelonako eta Sevillako kontserbatorioetan diplomatua, Milanen, Erroma eta Tolosan jarraitu ditu ikasketak gerora. Azken 15 urtetan teknika propioa garatu du, instrumentu honek dituen espezilaista bakarrenetakoa izatera iritsiz, estilo pertsonal, birtuoso eta poetikoaz. Tasto Solo taldearekin programa berritzaileak aurkezten ditu Europako jaialdi eta areto garrantzitsuenetan. Mala Punica, J. Savall & Hespèrion XXI, Micrologus, The Unicorn Ensemble, Diabolus in Musica eta Club Mediéval moduko nazioarteko talde entzutesuekin elkarlanean aritzen da. Hogei bat diska grabatu ditu Alia-Vox, Musica Ficta, Naïve, Passacaille, Pneuma, Raum-Klang, Ricercar eta Zig-Zag Territoires etxeekin.  

Ikastaroa: Prozesioetako dantzak eta dantza-luzeak XIV. eta XV. mendeetan Carles Mas-ekin

  • Irakasleak: Carles Mas Garcia (dantza) eta Guillermo Perez (musika, organettoa)
  • Data: otsailak 9
  • Ordutegia: 10:00-13:00 eta 14:30-17:30
  • Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
  • Matrikula: 25€

Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa