Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Gaztemundu dantzan 01: Aurkezpena eta Lesakako dantzen ikastaroa

Dokumentuaren akzioak

Gaztemundu dantzan 01: Aurkezpena eta Lesakako dantzen ikastaroa

2014/07/07 11:35

Martxan da Gaztemundu 2014 programa. Diasporako 25 euskal dantzako irakasle Euskal Herrian dira euskal dantzen ikastaro trinkoa jasotzeko prest. Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanetako sailak antolatzen du Gaztemundu programa, eta mundu zabalean euskal etxeetan jarduerak sustatzen eta dinamizatzen dituzten kideak jarduera horietarako formatzen laguntzea du helburu.

Dantza lehen mailako jarduera da atzerriko euskal komunitateetan, eta aurten euskal etxe horietan dantza irakasle ari diren 25 lagun etorri dira dantza alorrean prestakuntza jasotzera. Prestakuntza programa hau Dantzan Ikasi egitarauarekin koordinatuta antolatu da, eta horri esker, Euskal Herriko hainbat dantza irakaslek diasporako irakasleekin saioak konpartitu eta harremanak egiteko aukera izango dute.

Gaztemundu 2014 Lesakako dantzen ikastaroa

Hauek dira Gaztemundu 2014 programan parte hartzen ari diren dantza irakasleak:

Aitor Alava Zurimendi Buenos Aires Eusko Kultur Etxea ARG
Ayelen Artuch Tres Arroyos Centro Vasco 'Hiru Erreka' ARG
Maite Azcárate La Plata Centro Basko 'Euzko Etxea' ARG
Natalia Bohé Aizpeolea Córdoba Gerora ARG
Ann Artadi Erreca Los Banos Los Banos Basque Club AEB
Mariel Fernández Montevideo Haize Hegoa URU
Teresa Franzoia S. San Francisco North American Basque Org. AEB
Josefina Galván Darrichón Paraná Urrundik ARG
Aranzazu Gil Irazusta Bahía Blanca Unión Vasca Socorros Mutuos ARG
G. Valentín Gortari Villa María Centro Vasco Euzko Etxea ARG
John Goyenetche Bakersfield Kern County Basque Club AEB
M. Eugenia Iribarren Rosario Centro Vasco Zazpirak Bat ARG
Jesse Kvarna S. San Francisco San Francisco Basque Cent. AEB
Cirbie Lee Sangroniz Salt Lake City Basque Club Of Utah AEB
Lucía S. Martínez Irazoqui Mar del Plata Centro Vasco Denak Bat  ARG
Elise Overgaard Boise Euzkaldunak Basque Center AEB
Sofía Palermo Azul Centro Basko Azuleño ARG
Alejandra Peralta Necochea Euzko Etxea ARG
Ramona Recio Pradillo Madrid Euskal Etxea ESP
Carlos Fed. Redin Chascomús Zingirako Euskaldunak ARG
M. Pilar Sarasa Buenos Aires Euskaltzaleak ARG
Paulina Andr. Soto Morales Viña del Mar Eusko Etxea de Valparaíso CHI
Mauro Uranga Buenos Aires Centro Laurak Bat ARG
Maitane A. Uribe Palacios Sant. de Chile Colectividad Vasca de Chile CHI
Agustín Eug. Zapata Concordia Colectividad Vasca de Concordia ARG

Bost hizkuntza

Uztailaren 6an, abiatu da Gaztemundu 2014 programa. Bezperan iritsi dira partaide guztiak Donostiara, batzuk gaueko ordu txikietan, eta bidaia eta ordu-aldaketen ondorioz gehienak lo gutxi eginda badaude ere, begiak zabal-zabalik dituzte denek. Asier Vallejok, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Jaurlaritzaren Zuzendariak eman die ongi-etorria, eta programaren asmo eta helburuen berri eman die. 

Asier Vallejo, Eusko Jaurlaritzako Kanpo diren euskal komunitateekin harremanetarako zuzendaria, Gaztemundu programa aurkezten parte hartzaileei. Donostia, 2014-07-06. Argazkia: Oier Araolaza.

Nork bere burua aurkeztu eta bakoitzaren hizkuntza gaitasunen berri eman diote denek elkarri. Euskaldunok, gure artean komunikatzeko darabiltzagun bost hizkuntzak agertu dira: euskara, gaztelera, frantsesa, ingelesa eta.... dantza. Dantza bai, horixe da partaide guzti-guztiek komunean daukatena. Batzuk euskara dakite, beste batzuk gazteleraz, beste batzuk ingelesez, beste zenbaitek frantsesez, baina denak dira gai dantzan bidez espresatzeko. Horixe izango da Gaztemundu honetan elkarrekin komunikatzeko erabiliko dugun lengoia: dantza.

Lesakako dantzak

Gaztemundu 2014 Ander Abuin Lesakako dantzak irakastenSan Fermin bezpera, eta biharamuneko plana kontuan hartuta, Lesakako dantzen ikastaroarekin abiatu da dantza-programa. Ander Abuin, dantzari eta dantza-irakasle lesakarra arduratu da Lesakako dantzen eskola emateaz. Ziharkoakoa, zubigainekoa eta mutil-dantza landu ondoren, ezpata-dantzariek kalez kale egiten dituzten makil-gurutzeak lantzeko txanda iritsi da.

Ipar-amerikara joandakoen artean Lesaka eta inguruetako artzainak asko izan ziren, eta gaur egun AEBtako dantza taldeetan nahiko ezagunak dira Lesakako dantzak. Ondorioz, horietako batzuk eroso ibili dira Lesakako dantzen saioan, xehetasunetan sakontzeko aukera izan dute. Beste zenbaitentzat errepertorio berria gertatu da, eta jakinminez jarraitu dituzte Ander Abuinen azalpen eta eskolak.

Hasi da Gaztemundu 2014. Hamabost egun dantzaz beteak ditugu aurretik. Ea ba!

Gaztemundu 2014 Lesakako dantzen ikastaroa 02

Dokumentuaren akzioak

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com



Hurrengo saioak
2017
 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Makilaria // Kronika 
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika 



Egindakoak
2016

Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015

Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan.com elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa