Ikastaroa: Aragoiko jota
Jotaren eta fandangoaren oinarrietara joango gara Aragoiko jotaren bitartez. Dantzan Ikasira etorriko dira Jesus Rubio eta Olga Leon dantzari aragoitarrak. Euren jotaren egoera eta bilakaera azalduko dizkigute eta jota dantzatzen jarriko gaituzte. Gure jota eta fandangoarekin alderatu eta nondik gatozen kokatzeko aukera izango da.
Euskal Herrian igaroko dute martxoko azken asteburua Leonek eta Rubiok. Martxoaren 24an Bilbao Musikan tailerra eskainiko dute, 25ean Dantzan Ikasi barruan ikastaroa emango dute Eibarren eta 26an Herrixa Dantzan dantzaldia emango dute Elgetako Espaloia kafe-antzokian.
Ikastaroa: Aragoiko jota
Irakaslea: Jesus Rubio eta Olga Leon
Datak: 2023ko martxoaren 25a, larunbata
Ordutegia: 10:00 - 13:00
Lekua: Eibar, Ipurua kiroldegiko dantza gela
Matrikula: 15€
Izen ematea: Izena emateko egin klik hemen
Olga Leon eta Jesus Rubio
Dantza tradizionalen sustapenean dihardute Olga Leonek eta Jesus Rubiok; ikerketan, sorkuntzan zein irakaskuntzan. Hainbat dantzen berreskuratze eta birsortze lanetan ibili dira eta plazako dantzaldiak gidatzen dituzte. Pirinioetako, Aragoiko eta Barroko garaiko dantza tradizionalen tailerrak eskaini izan dituzte batik bat, baina beste hainbat dantzatara zabaldu dute beren ezagutza eta jarduna.
Leon Gizarte Lanean diplomaduna da eta dantza irakaslea da. Aragoiko eta Espainiako beste Erkidego batzuetako dantza tradizionaletan, Latinoamerikako dantza tradizionaletan, Tangoan, Flamenkoan, munduko dantzetan, dantza garaikidean eta Afrikako dantzetan formatu izan da. Haur hezkuntzako lehen mailatik lehen hezkuntzako seigarren mailara bitarteko ikasleen dantza irakaslea da Zaragozako Andrés Manjón ikastetxean. Herri dantzak eta munduko dantzak irakasten ere aritzen da Zaragozako beste hainbat ikastetxetan, baita bestelako beste hainbat espazio eta zentroetan ere. Laqtspera Elkartearen sortzailea, herri-dantza dinamizatzeaz, hedatzeaz eta praktikatzeaz arduratzen den erakundea.