Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Ikastaroa: Aitzineko puntüak eta Zuberoako dantzaera

Dokumentuaren akzioak

Ikastaroa: Aitzineko puntüak eta Zuberoako dantzaera

2009/10/14 11:53
Zuberoako dantzak
Jean Mixel Bedaxagar, Jexux Larrea eta Fernando Aristizabal

Datak: Azaroak 3, 5 eta 7
Azaroak 3, asteartea
20:00 – 21:30 Aitzineko puntüak  – Jexux Larrea eta Fernando Aristizabal
Azaroak 5, osteguna
20:00 – 21:30 Aitzineko puntüak  – Jexux Larrea eta Fernando Aristizabal
Azaroak 7, larunbata
10:30 – 13:30 Zuberoako dantzak eta zuberotar dantzakera  – Jean Mixel Bedaxagar

Lekua: Dantzagune (Arteleku) Kristobaldegi, 14. Txomin Enea, Donostia
Ikastaroaren prezioa: 25 €
Izena emateko epea: Urriak  25

Zuberoako dantzak
Asko dira Zuberoako dantzak egiten dituzten manexak (zuberotarrek zuberotar ez direnak izendatzeko erabiltzen duten izena). 2009-03-14_Zuberoako-dantzak-Barkoxeko-maskaradak-Maulen_OA 024 Ikastaro honetan dagoeneko zuberoako dantzak ezagutu eta dantzatzen dituzten dantzari eta dantza irakasleek ezagutza hori zorroztu eta zehazteko aukera izango dute.
Lehen bi saioetan, Argia taldeko Jexux Larrea eta Fernando Aristizabal-ek Zuberoako dantzetan erabiltzen diren oinarrizko urratsak eta aldairak, Aitzineko Puntüak, errepasatu, zehaztu eta bakoitzari dagokion izenarekin landuko dituzte.
Hirugarren saioan, Jean Mixel Bedaxagar urdiñarbetarrak xiberuko dantzaerari buruzko argibideak emango ditu, eta Jautziak eta Aitzineko puntüak xiberuko maneran dantzatzeko aholkuak eskainiko ditu.
Ikastaro honetan parte hartzeko Zuberoako dantzen oinarrizko ezagutza izatea gomendatzen da.
 
Jean Mixel Bedaxagar
Urdiñarben jaioa, aita, osaba eta aitona dantzariak zituen dantzari familia batean hazi zen Jean Mixel Bedaxagar eta dantzan eman zituen lehen urratsak, maskaradetan parte hartuz. Ondoren, 18 urterekin heldu zion xirulari, eta 23 urterekin kantuari. 2008-11-15_Jean-Mixel-Bedaxagar_IZ 651 Besteak beste Garat Arhan eta Pierre Bordazaharre “Etxahun Iruri” izan zituen maisu. Hainbat pastoraletan parte hartu du eta Agosti Xaho (1988) izenekoa berak idatzi zuen. 1976an kantatu zuen jende aurrean lehen aldiz. 1983an Xiberoa diskoa argitaratu zuen eta ondoren etorri dira Otea lili denean (1995) eta Bedaxagar (1996). Oraintsu Auñamendi izeneko lan berri grabatu berri du eta laster izango da kalean. Kantagintzak ezagutarazi du Bedaxagar, baina berak dioenez “Ni lehenik dantzaria naiz, txirula-jotzailea ondoren eta kantaria gero.“

Fernando Aristizabal
Argia dantzari taldean egin du bere dantzari eta dantza-maisu ibilbidea. 2009-05-27_fernando-aristizabal_OA 001 1967an hasi zen dantzan Argian eta talde horrekin parte hartu du tokian-tokiko ikerketa, ikasketa eta bilketa lanetan, eta emanaldi eta irakaskuntza jardueretan ere. Besteak beste Argiak prestatutako Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoako dantzen inguruko ikuskizun monografikoetan parte hartu zuen, eta 1988tik aurrera Zortziko, Alakiketan, Kondharian, Pas de Basque eta Axeri-Boda ikuskizunetan dantzari eta dantza-maisu lanak egin ditu. Euskal herriko dantzez gain Berpizkundeko dantzetan eta Europako ekialdeko dantzetan prestakuntza du, eta dantza-maisu lanetan eskarmentu zabala. 2002an, Zuberoako dantza urratsak lantzeko Aitzineko Puntiak metodoa argitaratu zuen (Jira Galdua 3. zkia - Ikerfolk) Jexux Larrearekin elkarlanean.

Jexux Larrea
Donostiako antigua auzoko Jakintza ikastolaren dantzari taldean hasi zen dantza munduan Jexux Larrea. 2005-03-19_Jexux-Larrea_078 Hamazazpi urte zituela taldeko ardura bere gain hartu zuen eta handik gutxira Argia taldean sartu zen. Harrezkero, Argiako lan-taldean jardun du tokian-tokiko informanteekin ikerketa, bilketa eta ikasketa lanak eginez, eta Argiak prestatutako ikuuskizun guztietan parte hartu du dantzari eta dantza-maisu lanetan: Zortziko, Alakiketan, Kondharian, Pas de Basque eta Axeri-boda hurrenez hurren. Euskal herriko dantzez gain Berpizkundeko dantzetan probentzako karaktere dantzetan, Eskoziako kontra-dantzetan eta Europako ekialdeko dantzetan prestakuntza du. Hainbat ikastola, talde eta elkartetan aritu da dantza irakaslelanetan, biata Renoko Unibertsitateko taldean ere. Zuberoako dantza urratsak lantzeko Aitzineko Puntiak metodoa argitaratu zuen (Jira Galdua 3. zkia - Ikerfolk) 2002an Fernando Aristizabalekin elkarlanean.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2023

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa