Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin Soka erakusketan

Dokumentuaren akzioak

Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin Soka erakusketan

2019/11/06 09:50
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin Soka erakusketan

Soka erakusketa, Eibar, 2019-11-04. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Soka erakusketan barrena dantzaren mundura eta dantza eginez bisita-dantzatua eskainiko du Patxi Labordak azaroaren 21ean. Euskal dantzari begirada intimoa, soziala, historiko eta sortzailea eskaintzen dio Soka erakusketak eta bertan ageri diren dantza errepertorio, erritmo eta gorpuzkera desberdinetan barrena ibilbidea gidatuko du Aiko taldeko eta Bilbao Musikako dantza-maisuak.

Hitzez eta gorputzez, ahotsez eta dantzaz erakusketan dauden filme eta irudi ederrenatako batzuengan begirada jarri, eta horietatik zer nabarmentzen duen, zertan jartzen duen fokua kontatuko du Labordak. Ez da dantzaldi bat izango, baina ezta hitz bidezko hitzaldi soila ere. Gidariak hitzez emandako azalpenak bere oinak dantzan jarriz osatuko ditu, eta akaso entzuleek ere belarrietatik jasotakoa gorputzera jaisteko Labordaren keinuak imitatu beharko dituzte beren oinekin. Bisita-dantzatua beraz, dantzaren munduari bisita egiteko.

Bisita-dantzatua

  • Data: 2019ko, azaroak 21, osteguna
  • Ordua: 19:30
  • Lekua: Dantzan Biharrian (Ubitxa 16, Eibar)
  • Izen-ematea: Plaza mugatuak dira, izena emateko egin klik hemen.

 

Patxi Laborda (Iruñea, 1967)

Patxi Laborda-AikoIruñean jaiotako, baina Sestaon bizi den dantzari, dantza maisu, koreografo eta txuntxuneroa. Ikuskizun ezberdinen gidoilari eta zuzendaria, dantzen berreskuratze edo birsortze prozesuetan aditua da. Bilbao Musikan egiten du lan, helduentzako tradiziozko dantzaren irakasle gisa. Aiko taldean erromeria dinamizatzaile moduan ere aritzen da. Dantza tradizionalaren inguruko hamaika ikastaro eman ditu bai gurean eta baita gure mugetatik kanpo ere, hango eta hemengo dantza-maisuekin etengabeko hartu emana mantenduz.


Labordarena Dantzan-Biharrian egoitzako Soka erakusketako bigarren bisita gidatua izango da. Astelehen honetan Oier Araolazak, erakusketako lau ardatz nagusiak eta topa daitezkeen altxorrak aurreratu dizkie bisitariei. Abenduaren 12an, berriz, Argia dantza taldeko Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregik Euskal dantza, tradizioa eta sorkuntzaren inguruko gogoeta saioa egingo dute erakusketako irudi eta bideoez baliatuta.

----------------------------------------------------------------------------------

Dantzan Ikasi (dantzanikasi.com), dantza tradizionalaren irakaskuntzan dihardutenen formaziorako Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako ekimena da. Ikastaro hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Gipuzkoako Dantzagunearen babesean, eta dantzan.com-ek kudeatuta antolatu da.

 

Gipuzkoako Foru Aldundia

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

 

Hurrengo saioak
2019
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin Soka erakusketan
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka

 

Egindakoak
2019
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza, koreografia politikoa. Gipuzkoako alkatetzen protokolo koreografikoa // Kronika
Lantzeko zortzikoa aztergai Bizkai Euskal Folklor Elkartearen eskutik // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Dantza tradizionala ballet akademikoan. Euskaldunak, errusiarrak eta beste zenbait mito // Kronika
Dantza-luzeak, soka-dantzen aurrekariak Carles Mas-en eskutik // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauterien lehena eta oraina, kontserbazioa eta modernizazioa // Kronika
Mikel Alberdi: Iztuetatik Mañé y Flaquereraino, XIX. mendeko euskal aisiari begirada  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan.com elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa