Lau urratsetan dauzkagu dantza (ia) guztiak

2012/10/22

Deialdiak izan duen erantzunak frogatzen digu kezkatzen gaituen gai bat planteatzen zutela Iruretagoiena aita-semeek ikastaro honekin . Berrogeita hamar lagun elkartu ginen Donostian, Loiola auzoko Dantzagunean , eta batzuk kanpoan geratu ziren, kabitu ezinda. Dantza irakaskuntzan duen e...

Deialdiak izan duen erantzunak frogatzen digu kezkatzen gaituen gai bat planteatzen zutela Iruretagoiena aita-semeek ikastaro honekin. Berrogeita hamar lagun elkartu ginen Donostian, Loiola auzoko Dantzagunean, eta batzuk kanpoan geratu ziren, kabitu ezinda.

2012-09-29_Dantzan-Ikasi-Lau-urrats-eta-kitto_OA_1631

Dantza irakaskuntzan duen eskarmentuan oinarrituta, sintesi lan honetara iristeko egindako ibilbidea laburtu zigun Claude Iruretagoienak, eta segidan, Jon Iruretagoienarekin batera, ariketa-urrats-aldaira sorta zabal bat lantzeko aukera izan genuen.

2012-09-29_Dantzan-Ikasi-Lau-urrats-eta-kitto_OA_1644

Oinekin mugimenduaren oinarrizko aukerak azaldu ondoren (bi oinetatik bi oinetara, bietatik batera, batetik bietara, batetik bakarrera,...) arruntenarekin hasi ginen, oinezko urrats arruntarekin, eta horrekin espazioan mugitzeko dauden aukerak ikusita, konbinazio desberdinekin sortzen diren ariketak eta horietako bakoitzarekin landu daitekeen urrats eta dantzak jorratzen joan ginen.

2012-09-29_Dantzan-Ikasi-Lau-urrats-eta-kitto_OA_1647

Claude Iruretagoienaren proposamenak eta Jon Iruretagoienaren oinak gure burmuinak baino azkarrago korritzen dutela antzeman genuen zenbaitek, baina hala ere, urrats-ariketa desberdinekin urrats-dantza ugari lantzeko era sinple eta eraginkorrak ezagutu genituen.

2012-09-29_Dantzan-Ikasi-Lau-urrats-eta-kitto_OA_1653

2012-09-29_Dantzan-Ikasi-Lau-urrats-eta-kitto_OA_1690

Metodologia pedagogiko honetan oinarrituta eraiki dute Maritzuli konpainiako dantza-maisuek Ixtorio Mixtorio umeentzako dantza ikuskizuna, eta horren inguruko xehetasunak eskaini zizkigun Claude Iruretagoienak. Umeek, umeen neurriko dantza eta jolasak eginez, dantzan ikasi eta aldi berean ikuskizun bat eskaintzeko duten gaitasuna frogatzen dute horren bidez.

2012-09-29_Dantzan-Ikasi-Lau-urrats-eta-kitto_OA_1675

2012-09-29_Dantzan-Ikasi-Lau-urrats-eta-kitto_OA_1654

Orain 16 urte estreinatu zuten Ixtorio Mixtorio, eta 2012an berriz ere taula gainean jarri dute ikuskizuna. Azaroaren 10ean Eibarren, Coliseo antzokian izango da ikusgai.