Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Sistema, apaindurak, oinarria eta gakoak

Dokumentuaren akzioak

Sistema, apaindurak, oinarria eta gakoak

2010/01/11 15:58
Dantzaren irakaskuntzan dihardutenentzat lagungarri izan daitezkeen hainbat ekarpen, gako eta gogoetak eskaini ditu Aiko taldeak abenduaren 28an, 29an eta 30ean, Donostian, Victoria Eugenia Antzokiko dantza-gelan eskainitako ikastaroan. "Dantzaren mugimendua eta erritmoaren pedagogia" izenburua zuen ikastaroak, baina Sabin Bikandi, Larraitz Artetxe eta Patxi Labordak maisuek dantzaren mugimenduaren analisi eta erritmoaren oinarri batzuek azaltzeaz gain, dantza eskoletarako hainbat gomendio, estrategia eta aukera desberdin aurkeztu zituzten, eta dantzaren mundua ulertu, bizi eta gozatzeko beste hainbat gogoeta eskaini dituzte.



Dantza klasean erritmoak lantzeko eta mugimenduak modu samurrean transmititzeko sistemak landu dira ikastaroan. Dantza mugimenduetan oinarrizko sistema eta beren ezaugarri erritmikoak identifikatzen ikasteko tresnak eskaini dituzte, eta apaindurak eta oinarriak bereizitako, horiekin jolasteko estrategiak aurkeztu dituzte. Bikoteko dantzak (pasodoble, bals, mazurka edo jotak), soka-dantzak edo jauziak erabili dituzte sistemak ulertu eta tresna pedagogikoak garatu ahal izateko.



Dantza irakaslearen jarduerarako musikaren ezagutzak duen garrantziaz ohartarazteaz gain, dantzarako jotzen duen musikariak dantza ezagutzeak duen garrantziaz ere aritu dira.



Etengabeko formazio eta ikasketa batean aritu beharra, eta errepertorioaz haratago, dantzaren oinarriak eta prestakuntza teorikoak sendotu beharra trasnmititu dute Aiko taldeko irakasleek.



Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com



Hurrengo saioak
2018
 

Mikel Alberdi: Iztuetatik Mañé y Flaquereraino, XIX. mendeko euskal aisiari begirada // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauterien lehena eta oraina, kontserbazioa eta modernizazioa // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika

 

Egindakoak
2017
 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Makilaria // Kronika 
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015

Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan.com elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa