Hitzaldi-dantzatua: Nondik nora? Dantzaren, maskaraden eta dantza-maisuen historia

2013/10/13
Hitzaldi-dantzatua: Nondik nora? Dantzaren, maskaraden eta dantza-maisuen historia

Nondik nora? Dantzaren, maskaraden eta dantza-maisuen historia
Jon Iruretagoiena
Maritzuli konpainia

Data: 2013ko azaroak 16, larunbata
Ordutegia: 10:00 – 13.00 
Lekua: Dantzagunea (Arteleku - Kristobaldegi, 14, 20014 Donostia)
Prezioa: 15 €
Izena emateko epea: Azaroak 12
Ikastaroan izena emateko egin klik hemen

Dantzaren, maskaraden eta dantza-maisuen historia

Hitzaldia dantzatua eskainiko du Jon Iruretagoienak "Nondik nora?" saio honetan. Hitzez emango ditu Zuberoako dantzaren, maskaraden eta dantza-maisuen inguruko kontuak, eta dantzaz irudikatu eta ilustratuko ditu hitzez azaldutakoak. 
Zuberoako dantza teknika luzaro lantzen jardun ondoren, Jon Iruretagoiena dantza errepertorio horren sustraietan sakontzen joan da. Euskal kulturaren altxor ederrenetako batean barruan ikerketzen hasi zen, zuberoako dantza tradizioa.
Borobilean irudikatzen ditugun aitzineko lehen dantza moldeetatik abiatuta, Erret Dantza Akademiaren sorreratik pasa, Operako lehen bakarkako dantzarien ekarpenak eta kontra-dantzen eskutik Europan barrena dantzak ezagutu duen bihurgune handienetakoaren azterketa egingo ditu Jon Iruretagoienak. XIX. mendea bukaeran, armadan trebatutako dantza-maisuak sorterrira itzultzean egindako ekarpenak, eta horiek Zuberoako maskaradetan izandako eragina jorratuko du. 
Maskarada zaharretatik gaur egun zer geratzen den ikusteko aukera eskainiko digu Maritzuli konpainiak proposatutako bidaiak, hitz eta dantzaz, gaur egun ezagutzen dugunarekin lehen izandakoa irudikatzen saiatuz. Hizlari eta dantzari arituko da Jon Iruretagoiena, eta zenbait dantza irudikatzeko zenbait dantzari izango dira berarekin: Antoine Rivierre, Oihan Delavigne, Oihan Indart, Jon Olazcuaga Garbial, Perrine Feriol Eguiazabal, Oneka Jauregi Mikelarena, Marga Forestier, Halima Elduayen eta Iraia Lascano.
Jon Iruretagoiena (Baiona, 1985)
2010-05-30_Jon-Iruretagoiena_FL_0694
Maritzuli konpainiako dantzaria, dantza-maisua eta lehendakaria da gaur egun Jon Iruretagoiena. Beskoitzeko Oinak Arin eta Ahurtiko Ortzadar taldeetan aritu zen dantzan ume zelarik, eta 1996tik gerora Ixtorio Mixtorio taldean hasi eta horren ondorengo den Maritzuli konpainian dihardu. Donostiako Argia dantzari taldean ere aritzen da. Claude Iruretagoyena, Bruno Delavigne eta Iñaki Arregi izan ditu dantza-maisu. Hainbat dantza ikusgarritan aritu da bere ibilbidean. Maritzulirekin Ixtorio Mixtorio, Ingura-Mingura, Côté cours... Côté Jardin, Dantzama, Kutx ala pil edoAurrez aurre ikuskizunetan dantzari aritu da besteak beste, eta Argiarekin Axeri Boda, Axuri Beltza eta Aunitz Urtez-en. 2012ean Maritzulik estreinatu duenIxtorio Mixtorio (II) ikusgarrian koreografia eta dantza-maisu lanak egin ditu. Zuberoako dantzaren historia ikertu du eta horren inguruko zenbait hitzaldi eskaini ditu. Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko dantza irakaslea da gaur egun.