Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Goierriko dantza-maisuen sistema aztergai

Dokumentuaren akzioak

Goierriko dantza-maisuen sistema aztergai

2016/10/31 08:35
Goierriko dantza-maisuen sistema aztergai

Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, 2016. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan.eus CC BY-SA

Mikel Sarriegi Goierriko dantza-maisuen sistemaren inguruan egiten ari den ikerketaren azalpenekin osatu zen Dantzan Ikasiren programan lau saiotan antolatutako Gipuzkoako dantzei buruzko ikastaro edo desikastaroa. Hirugarren saioaren ildotik, bere Gipuzkoako dantzen sistema zaharra ezagutzeko lanean dihardu Beasaingo dantza-maisuak. Goierritik abiatuta eta Gipuzkoako beste eskualdetara hedatuz, hainbat dantza-maisuri elkarrizketak eta filmaketak egin dizkie Sarriegik eta, jasotako informazioari esker, gipuzkoar dantzakeraren sistema zaharraren ezagutza osatzen ari da.

Gipuzkoako dantzen ikastaroko 4. saioa 2016  Dantzan Ikasi 1893
Gipuzkoako dantzen ikastaroko 4. saioa, Dantzan Ikasi, 2016. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan.eus CC BY-SA

Goierritik Donostialdera eta buelta

Goierriko dantza-maisuek, Jose Lorenzo Pujana ordiziarra tarteko, Gipuzkoako hainbat eskualdetan irakatsi zuten dantza sistema hau XX. mende hasieran, eta Donostialdean, XX. mendearen bigarren erdian bilakaera propioa izan du. Hiriburuan eratorritako dantzaera Gipuzkoako dantzen estandar gisa gailendu da, baina zenbait herritan, moda berriaren eraginetik kanpo, molde-zaharrean jarraitu dute irakasten dantza sistema dantza-maisu batzuek. 

Indusketa arkeologikoa bailitzan dihardu Mikel Sarriegik, dantza-sistema zaharra osatzen zuten irizpide eta ezaugarriak, ondorengo "kutsaduratik" bereizten eta antolatzen. Goierrin bakarrik 34 testigantza bildu ditu, dantzaera sistema-zaharraren aztarnak erakutsi dizkiotenak. Bide horretan, Jose Lorenzo Pujanaz gain, dantza-sistema bera ikasi eta trasnmititu izan dituzten dantza-maisuen izenak agertzen hasi dira: Pasatxo, Mikel Arrese, Blas Arrieta, Eduardo Telleria, e. a. 

Mikel Sarriegi 2016 Dantzan Ikasi 1881
Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, 2016. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan.eus CC BY-SA

Euskarak XX. mendean izandako bilakaera baliatu zuen Sarriegik Gipuzkoako eta Goierriko dantzak bereizteko. Donostialdeko dantzaera estandartzat jo izan denez, euskara batuaren papera eman zion, eta Goierriko dantzei bertako euskalkiarena.

Berpizkundeko saloiak eta Aralarko saroiak

Berpizkundeko dantza-maisuen sisteman eta Goierriko dantza-maisuen sistemaren artean antzematen dituen antzekotasunak azpimarratu zituen Sarriegik. "Pasatxo" Esquivelen bekaduna ote? Dantza eskola boleroa eta aurreskua jatorri berekoak ote? Berpizkundeko saloietako dantzakerak segida izan ote du Aralarko saroietan?

Goierriko dantza sistema zaharraren arautegi nagusia bat dator Errenazimenduko dantza-maisuen sistemarekin. Esquivel-ek bezala, proportzioan, neurrian jartzen zuen garrantzia Eduardo Telleriak (Segura, 1932), Jose Lorenzo Pujanarekin ikasitakoak. 

Puntuz puntu

Goierriko dantza-sistema osatzen duten elementuak aletu zituen Sarriegik: estiloa, dantzariak landu beharreko memoria, aritzeko tokia, airea, keinua, e.a. Urratsik ez da ageri Goierriko dantza-maisuen sistema zaharrean. Puntuak dira unitatea. Progresioa egitekotan beraz, puntuak, aldairak eta dantzak beharko luke Sarriegin iritziz. Gurutze tankerako hasierako posizioa bera zalantzan jartzen dute dantza-maisuen testigantzek. Bi orpoak parez-pare, 10:10 posizioan zioen Pujanarekin ikasitako Blas Arrietak (1932). 

Gipuzkoako dantzen ikastaroko 4. saioa 2016  Dantzan Ikasi 1902
Gipuzkoako dantzen ikastaroko 4. saioa, Dantzan Ikasi, 2016. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan.eus CC BY-SA

Sarriegiren iritziz, Goizaldik hedatutako dantzakera ez zen Pujanatarrek zerabiltena. Candido Pujanak 1952an utzi zuen Donostiako dantza taldearen gidaritza, eta badirudi, besteak beste Oronoz, Gordejuela eta Montes-en garaian bilakaera berezia izan zuela Gipuzkoako dantzakerak Goizaldiren baitan. 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa