Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin?

Dokumentuaren akzioak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin?

2024/05/24 09:20
Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin?

Antzuolako dantzariak, makil txikiena, Mairuaren alardea, Antziola, 2023-07-15. Argazkia: Amaiur Aristi - CC-BY-SA

Nondik dator Antzuolako dantzaera? Zergatik dantzatzen dute antzuolarrek horrela? Galdera horiei erantzuten saiatuko da Mikel Sarriegi ekainaren 15ean Antzuolan Dantzan Ikasiren barruan antolatutako mintegian.

Lehendabizi, Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gorde duten eta hain ezaguna ez den Iztuetaren oinordetza horren ezaugarri nagusienak aurkeztuko ditugu. Ondoren, joan den mendean Antzuolan 1970eko hamarkadatik aurrera ezagutu den dantza-sistema, ahal den neurrian, aurreko horren testuinguruan nola kokatzen den azalduko dugu. Eta jarraian, modu praktikoan erakutsiko ditugu azaldutako egikera horiek, antzuolar dantzarien laguntzarekin.

  • Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin?

Antzuolarrak dantzan
Antzuolako dantza-tradizioa da Gipuzkoa mailan ongien dokumentatua dagoenetako bat. XVII. mendean agertzen dira dantzarien lehen aipamenak eta gerora ere ugariak dira bertako dantzen bilakaeraren berri ematen duten datuak.

Gaur egun Oinarin dantza taldearen eskutik plazaratzen diren San Joanetako dantza-sokak, inauterietako Sorgin-dantzak eta Alardearen eguneko trokeo-dantzek (Makila-txikiena, Arku-dantza, Makila-handiena eta Zinta-dantza) oso eite zaharra adierazten dute. Bestelako tradizioetan galbidean dauden ezaugarri berezi ugari agertzen dira bertako dantzetan: simetriaren araua, buruzagiaren funtzioa, Paseoaren aldairaren baliabideak, Iztuetaren Lasterka zaharra, mugimenduen arteko loturen estrategia koreografikoa, etab.
Dantzari eta maisu segida luzea ezagutu da gerra aurretik (Nikomedes Lete) eta ondoren, tradizio dantzatuaren katebegi: Bitor Eztenaga, Inozentzio Jauregi, Felix Larrea, Gerbasio Legorburu, Bitoriano Etxaniz... Izan dira kanpoko eraginak txikiak ere, Gregorio Santa Kruz Eibartik eta Goizaldi Donostiatik esate baterako, baina Gipuzkoako beste herri askotan gertatu denaren aurka, ongi eutsi zaio herrian ezagutzen zen sistema zaharrari.

Orain arte, jarraitu beharreko itsasargi izan ditugu Juan Inazio Iztuetak orain 200 urte idatzi zuen liburuan jasotako arauak eta eginbideak, baina haiek ez dira, ordea, uste genuena bezain argiak. 25 urtez mamitutako ikerketa baten ondoren, Iztuetaren oinordetza izendatu dugun ezagutzak eskaintzen digu erdi-ezkutuan gorde den oinordetza horren oinarriak eta gakoak azaleratzeko aukera.

 

Antzuola uztai-dantza 1927
Uztai-dantza, Antzuola.1927-08-29.

Antzuola Mairuen alardea 2008_0593
Makil txikiena, Mairuaren alardea, ANtzuola, 2008-07-19. Argazkia: Arantza Uriguen - Dantzan CC-BY-SA

  • Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin?

Egitaraua

10:00 Saioaren hasiera

  • Gipuzkoako dantzakeraren testuingurua
  • Antzuolako maisuak eta sistemaren ezaugarriak

 
11:30 Kafea eta pastak

12:00

  • Antzuolako dantzakeraren garrantzia
  • Antzuolako aldaerak
  • Nola dantzatu antzuolarrez

 

Mikel Sarriegi (Beasain, 1965)

Mikel Sarriegi
Mikel Sarriegi, 2019. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA
Beasaingo Aurtzaka dantza taldeko dantzari, zuzendari eta ikertzailea. Raimundo Gamayo, Martin Iraola eta Jesus Mari Garate dantza-maisuekin ikasia da. Dantzari gisa ibilbide zabala du: Argia, Jakintza eta Ostadar taldeekin aritua; Arrateko Amaren eta Andoaingo Santakruz Kofradietako Ohorezko kidea. Zazpi urtez Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelduna (1984-1991). Dantza-maisu bezala bultzatu ditu azken urte hauetan, besteak beste: Igartzako dantzarien Kofradia, Beasaingo Sanjoan esku-dantza edot Goierriko Agintarien soka-dantza. Duela 20 urtetik Gipuzkoako dantza-sistemaren bilakaera ikertzen dihardu. Eta lan horren emaitza da Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua lana. liburua.

 

 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa