Dokumentuaren akzioak
Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak
 Dantzan Ikasi
      
      Dantzan Ikasi
    
  "Euskal Herriko plazetarako dantza berriak" proiektuan eginiko lana aurkeztuko du Patxi Monterok azaroaren 26an eta 27an. Gipuzkoako Dantzagunearen Sortutakoak tradizionala 8 deialdian aurkeztu zuen egitasmoa, eta hautatua izan zen, Iruinkokoarekin batera. Lan honetan, plazako dantzarako hogeita bost dantza-proposamen 'berri' prestatu ditu, Euskal Herriko dantza eta musika tradizioaren oinarrian, eta gaur egungo paradigmarako egokiak izan daitezkeelako ustean.
Egitasmo honen helburu nagusia, dantzaldietarako ere sormenaren bidea aldarrikatzea da, hala nola sormen hori zentzuz egin dadila. Eta horixe, adibideekin edo 'ejenplua emanez' erakustea.
Bigarren helburu edo aldarrikapena ere badu egitasmoak: indarra ematea euskal tradizioko hainbat dantza-molderi, gaur egun plazan gutxi edo oso gutxi erabili ohi direnak, dantza sozialerako oso egokiak izanik ere. Hala nola, sokak, irradakak edo dantza-kantatuak, korruak, ingurutxoak, kontradantzak eta joko-dantzak. Dantza-molde hauetan osatu du egitasmoko dantza-bilduma.
Aurkezpen/ikastaro honetan egitasmoko emaitzak eta hausnarketak aurkeztuko ditu hiru zatitan:
- Azaroak 26, larunbata, 10:00-13:30, Elgeta
Erakustaldi praktikoa egingo du bigarren partean: egitasmo honetarako landutako 25 dantza-proposamenak aurkeztuko dira; horien nondik-norakoak azaldu eta dantzan probatzeko asmoa du Monterok.
Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen
- Azaroak 27, igandea, 19:00etan, Elgeta
Bigarren egunean jendaurreko aurkezpen-dantzaldia egingo da Elgetako Espaloia kafe-antzokian. Aurkezpen labur baten ondoren, dantzaldi bezala proposatuko da, egitasmoan bildutako hainbat dantza-proposamen zuzenean dantzatuta. Zuzeneko musikaz izango da: alde batetik Alboka taldea, talde honek sortu edo grabatutako hainbat doinu erabili baitira egitasmorako, eta bestetik, Iker Allur soinujolea ere bertan izango da, Monterok proiekturako propio moldatutako doinuak jotzen.
  
Patxi Montero (Irun, 1966)
Plazako dantza tradizionalean espezializatu da Patxi Montero, bai horien irakaskuntzan eta baita plazetan dantza gidari lanetan arituz ere. Herrixa Dantzan dantzaldien sortzaile eta gidaria. Dantza irakasle aritzen da helduekin, tradiziozko moldeetan dantzan erakusten, eta plazako euskal dantzen eskolak ematen. Europa mendebaldean zabalduta dagoen bal-folk mugimendua ezagutu, eta bertatik ere edan du, dantza-jaialdi eta ikastarotan. Horrek euskal dantzarako zuen ikuspegia aberastu dio.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
 
                  Dantzan Ikasi
Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com
__ __ __
Hurrengo saioak
Egindakoak
2025
Mintegia: Gipuzkoako eta Errenteriako dantza moldeak // Kronika
Ikastaroa: Bourreea 2 eta 3 denboratan Bernard Cocletekin // Kronika
2024
Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan // Kronika
Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera // Kronika
Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak
Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika
2023
Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika
Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika
Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera
2022
Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika
Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika
Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika
Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa
2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika 
 2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
 2016 
 Kontra-dantzen sistema // Kronika
 Dantza lotua aberasten  // Kronika 
 Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika 
 Gipuzkoako dantzak IV // Kronika 
 Gipuzkoako dantzak III // Kronika 
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
 Gipuzkoako dantzak I // Kronika
 Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
 Dantzan irakasteko baliabideak  // Kronika
Jean Michel Guilcherri esker ona // Kronika 
 Zuberoako dantzak // Kronika
 Zuberoako dantzak // Kronika
 2014
 Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
 Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
 Arabako dantzak // Kronika
 Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
 Erromerien bidaiak // Kronika
 Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
 Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
 Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita 
 2013
Nondik nora // Kronika
 Luzaideko dantzak // Kronika 
 Nafarroa Behereko dantzak // Kronika 
Emakumea euskal dantzan // Kronika 
 2012
 Lizartzako dantzak // Kronika
 Lau urrats eta kitto // Kronika
 Lapurdiko inauteriak // Kronika
 Axeri-dantza // Kronika
 2011
 Ingurutxoak // Kronika 
 Musika eta dantza // Kronika 
 Haur folklorea // Kronika 
 Rapper dantzak // Kronika
 2010
 Zarauzko folklorea // Kronika
 Dantza kantatuak borobilean// Kronika
 Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
 Araba Errioxako dantzak // Kronika
 Gorputz prestaketa // Kronika
 Dantza-jauziak // Kronika
 2009
  Zuberoako dantzak // Kronika
 Argiaren inguruan //  Kronika
 Pedagogia // Kronika 
 Goierriko dantzak //  Kronika
 Mutil-dantzak  // Kronika
 Jotak  // Kronika
 Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
 Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
 Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
 Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010
 
 Dokumentazioa
 Dantza curriculuma(pdf) - 2010
 Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010
 
 Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.
 Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40 
 www.dantzanikasi.com
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Ba al datoz gazteak euskal dantzara?
- Amaia Irastorza Otamendi on Euskal dantzaren ikasketak aldarri
- Patxi Montero on Plazako dantzen errepertorioa berritzen eta aberasten
- Patxi Montero on Biribilketa: jakina da edo lantzea komeni da?
- Patxi Montero on Genero identitatea euskal dantzan I
- Oier Araolaza on Genero identitatea euskal dantzan I
- Lide Azkue on Genero identitatea euskal dantzan I
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- Patxi Montero on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
 
     
 
   
                 
        
         
         
        
         
        
        
 
 
