Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan

Dokumentuaren akzioak

Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan

2020/10/31 17:35
Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan

Saragi-dantza Aratuste igandean Zerutxu dantza taldearen eskutik, Markina-Xemein, 2020-02-23. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC by-sa

Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan (I eta II)

  • Hizlaria: Oier Araolaza
  • Datak:
    • 2020ko azaroak 12, osteguna
    • 2020ko abenduak 17, osteguna
  • Ordutegia: 19:00 – 21.00 
  • Lekua: Dantzan Biharrian (Ubitxa 16, Eibar)
  • Sarrera librea tokiak bete arte. Streaming bidez jarraitzeko aukera (gomendatua)
  • Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen

Mutilen dantzak batetik eta nesken dantzak bestetik. Horrela bereizita jaso ditugu euskal dantza gehienak. Baina noiztik bereizten dira dantzan nesken eta mutilen dantza bezala? Nola eragin dio banaketa horrek emakumeen dantza egiteko aukerari? Emakumeek aurreskua dantzatzen bazuten garai batean nola gertatu da gizonen dantza bezala transmititzea?

Luzaroan itxita ezagutu dituzten ateak irekitzen joan dira emakumeak azken hamarkadetanDantzariak gizon ala emakume diren begiratu gabe, bereizketarik gabe dantzatzeko nahiak bidea egin du eta milurtekoaren hirugarren hamarkadaren atarian han-hemenka errotzen hasi dira genero markarik gabeko dantzariek osatutako taldeak. Nolanahi ere zalantzaz betetako bidea izan da eta izaten ari da oraindik ere. Baina nondik datoz zalantza eta zailtasun horiek guztiak elikatzen dituzten aurreiritziak? Galdera horiei erantzuna eman nahian gure artean izango dugu Oier Araolaza dantzaria eta ikertzailea. Hain zuzen ere, emakumeak euskal dantzetan izan duen lekuaren inguruko tesian jasotako emaitzak izango ditu hizpide hitzaldia banatuko den bi saioetan.

Oier Araolaza (Elgoibar, 1972) Oier Araolaza Arrieta_San Telmo_2018-12-15_JG

Dantzaria da. Dantzan.com elkartearen sortzaileetakoa eta dantzan.eus webgunearen editorea. Kezka eta Argia dantzari taldeetan aritzen da dantzari. Gizarte Komunikazioan doktorea da (UPV/EHU, 2020), Mikel Laboa Katedraren babesean egindako generoa eta euskal dantzaren inguruko tesiarekin. Gizarte eta Kulturazko Antropologian eta Informazio Zientzietan lizentziatua, Musikologian eta Artearen Historian egin zituen doktorego ikasketak. Gipuzkoako Diputazioaren babesean Dantzan Ikasi formazio programa martxan jarri zuen, UPV/EHUn euskal dantzari buruzko ikasketetan aritu zen irakasle, eta Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatikoa eta Dantzaren Goi Mailako Eskolan ere euskal dantzaren irakasle aritu da. Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea izan da (2010-2020). Gregorio Santa Cruz dantza-maisua (Eibarko Udala, 1998) eta Euskal dantza (Etxepare, 2012) liburuak argitaratu ditu, eta Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan (UEU, 2020) argitaratu du.
Lesaka: San Fermin 2019 Ezpata-dantza
San Fermin eguneko dantzak, Lesaka, 2019-07-07. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan (I eta II)

  • Hizlaria: Oier Araolaza
  • Datak:
    • 2020ko azaroak 12, osteguna
    • 2020ko abenduak 17, osteguna
  • Ordutegia: 19:00 – 21.00 
  • Lekua: Dantzan Biharrian (Ubitxa 16, Eibar)
  • Sarrera librea tokiak bete arte. Streaming bidez jarraitzeko aukera (gomendatua)
  • Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen

 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

 

Hurrengo saioak
2020
Jardunaldia: Dantzaren transmisiorako lanketa eta proposamena // Kronika
Hitzaldi dantzatua: Pamperruque // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak zahartzaroan // Kronika
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzaren eraikuntzan // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
-

 

Egindakoak
2020
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin Soka erakusketan// Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza, koreografia politikoa. Gipuzkoako alkatetzen protokolo koreografikoa // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa aztergai Bizkai Euskal Folklor Elkartearen eskutik // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Dantza tradizionala ballet akademikoan. Euskaldunak, errusiarrak eta beste zenbait mito // Kronika
Dantza-luzeak, soka-dantzen aurrekariak Carles Mas-en eskutik // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauterien lehena eta oraina, kontserbazioa eta modernizazioa // Kronika
Mikel Alberdi: Iztuetatik Mañé y Flaquereraino, XIX. mendeko euskal aisiari begirada  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan.com elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa