Ikastaroa: Gipuzkoako dantzak I. Sarrera historikoa eta Gipuzkoako taula gimnastiko koreografikoa

2015/10/28
Ikastaroa: Gipuzkoako dantzak I. Sarrera historikoa eta Gipuzkoako taula gimnastiko koreografikoa

Gipuzkoako dantzei jatorriari buruzko hipotesien testuingurua azaltzen saiatuko Gipuzkoako dantzei buruz egingo ditugun lau saioetako lehenean. Gipuzkoako dantzetan ageri zaigun sistema koreologiko eta pedagogiko horren aurrekariak Berpizkundeko dantza-maisuetan kokatzeko dauden arrazoiak aurkeztuko ditugu, eta dantza sistema horren bilakaera eta Gipuzkoako dantzekin harremana nola gertatu ote zen irudikatzen saiatuko gara. 

Ondoren, Iñaki Arregi, Jexux Larrea eta Fernando Aristizabal, Argia taldeko dantza-maisuek Gipuzkoako dantzen oinarrizko egitura koreologikoa osatzen duen Taula-gimnastiko koreografikoaren azalpen praktikoa egingo dute, Goizaldi eta Argia dantzari taldeetan gorde eta landu den ereduaren berri emanez, Pujanatarren testigua jaso eta segida eman zion Iñaki Gordejuelaren formulazioan. 

Ikastaroa: Sarrera historikoa eta Gipuzkoako taula gimnastiko koreografikoa
Data: 2015eko azaroak 21, larunbata
10:00–11.30 Oier Araolaza (Mikel Laboa katedra, EHU): Gipuzkoako dantzen sistemaren jatorriaz (teorikoa)
11:30–13.00 Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal eta Jexux Larrea (Ikerfolk): Gipuzkoako taula-gimnastiko koreografikoa (teoriko-praktikoa)
Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
Prezioa: 15 €

Izen-ematea eta informazioa

Izena emateko epea: tokiak bete arte (preferentzia izango dute ikastaro osora matrikulatutakoek)