Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Euskal dantza balletean, apaingarri exotikoa?

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantza balletean, apaingarri exotikoa?

2019/03/28 09:45
Euskal dantza balletean, apaingarri exotikoa?

Ibis Albizu, Donostia, 2019-03-09. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Ibis Albizu dantza ikerlariaren hitzaldiaz gozatzeko aukera izan genuen pasa den martxoaren 9an Donostian, San Telmo museoan. Santurtziarra, filosofian doktorea, ballet akademikoaren oinarri filosofikoen edota dantzaren teoriaren inguruko ikerketan dabil buru-belarri. Balletaren sorrera garaiaz eta haren testuinguru teoriko-kontzeptualaz, baita Parisen ere bildutako dokumentuak eta ondorioak ordenatu eta Dantzan Ikasik antolatutako hitzaldian gurekin elkarbanatu ditu. Sarri gertatzen den moduan, motz gelditu zaio eta zaigu saioa, asko baitu kontatzeko Albizuk.

Ibis Albizu
Ibis Albizuren hitzaldia, Donostia, 2019-03-09. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Albisuk hasieran azpimarratu zuen moduan, hitzaldiaren abiapuntua mito bat da, ballet klasikoaren sorreran euskal dantzak izan zuen eraginaren inguruko ustea. Izan ere askotan esan ohi da, 1661ean, Louis XIV erregearen balletean hainbat euskal dantzari zirela, garai hura hartzen da ballet akademikoaren hasieratzat eta beraz euskaldunek zeresana izan zuten balletaren teknikaren oinarrietan. Mito hori sostengatzen duten oinarri ahulak agerian jarri ondoren, zalantzan jartzen bukatu du Ibis Albizuk. Balleta dela dantzaren oinarria ere esan ohi dute askok. Orduan, balletak ez al du nazionalitaterik? Balletaren teknika unibertsala al da? Ez ote dator Frantziako edo Italiako dantza herrikoietatik? Ze harreman dago balletaren eta dantza herrikoien artean?

Galdera horiei argia topatu nahian ordenatu ditu ideiak Albizuk eta horretarako honako lau bloketan banatu du mintzaldia: Euskaldunak lehenengo dantza teorikoen liburuetan; Euskal dantzaren teknika balletean; Exotismoa eta kanona: Dantza herrikoiak balleteko errepertorioetan eta Folklore errusiarra Diaghilev ballet errusiarrean. Balletaren ikuspuntutik eta modu kritikoan azaldu nahi izan du euskaldunen trataera balletaren dorrerako dokumentuetan eta azkenik ondorio orokor batzuk planteatu ditu.

Euskaldunak lehenengo dantza teorikoen liburuetan

Albizuk ikusi du, euskaldunen aipamenak aurkitu dituen liburuak dantzaren teknika deskribatzen dutenak baino, dantzaren historiari, testuinguruari edo jatorri herrikoiari garrantzia ematen diotenak direla eta hiru aipatu dizkigu.

Tanborileroa
Irudia: Alamy stock photo

Jean Jorge Noverre
Jean Jorge Noverre, 1764. Irudia: Perronneau
Thoinot Arbeau-ren Orquesografia (1588). Dantza-maisuak bere ikasleari moralki ze dantza diren egokiak erakusten dio edo emakume bat nola seduzitu behar den, tartean euskaldunen aipamen hau: Les Basques & Bearnois usent d'ung aultre tabourin qu'ils tiennent surpendu à la main gauche & le touchent avec les doigts de la main droicte. Jean Françoise Menestrier jesuita Des ballets anciens et modernes selon les règles du théâtre (1632) lanean, dantzaren gehiegizko mekanizazioarekiko kritikoa agertzen da eta mugimendu batzuren jatorri herrikoia azpimarratzen du. Jean Gorge Noverreek, ballet modernoaren sortzailetzat jotzen denak, Cartas sobre las danzas y los ballets (1760) argitaratu zuen eta Andrés Levinsonek 1927 idatzi zuen prologoan Thoinot Arbeauren estiloko erreferentzia egiten du, baina Albizuk gero inongo gutunetan ez du topatu horrelakorik.

Adibide hauek bakarrik topatuta Albizu ohartu da dantzaren teoriko handien lanetan ez dagoela euskal dantzarien presentzia handirik, hala ere frogatu nahi den mitoa euskal dantzek ballet akademikoaren teknikan izan duten eraginean oinarritzen da. Beraz, teknikari begiratu dio.

 

Musikariak
Irudia: Alamy stock photo

Euskal dantzaren teknika balletean

Rosa Muriel eta Elene Bravok idatzitako La influencia de la euskal dantza en el ballet clasico (2008) artikuluan Ninnette de Valoisi, egun Royal balleta denaren sortzaileari, egiten diote erreferentzia. Parisen dantzaren lehenengo hiztegiarekin egin zuen topo Valois-ek eta ondorioztatu zuen dantzaren teknikako 28 urratsek jatorri euskalduna zutela. Albizuk urrats horietako batzuk hartu eta euskal jatorria duten edo ez kontrastatu du, baina ezin izan du egiaztatu. Euskaldunak ez diren beste zenbait jatorrirekin ere lotu daitezke urrats horiek, Pas de basque bera barne. Izena euskalduna duela garbi ikusten da, baina jatorria ez. Albizuren iritziz, ezin da jakin euskal dantzatik etorritako mugimendua den ala ez. Ez du topatu balletaren jatorri euskalduna ziurtatzen duen froga argirik. Garbi ikusten du, ordea, euskal dantzak Europako ondare koreografikoaren parte direla. Unibertso horretan guztiz integratzen dira euskal dantzak. Beste herrialdetako dantzen eragina nabarmen da, kultura batean eta bestean antzeko urratsak agertzen baitzaizkigu.

Ninette Valoism 1959. Argazkia: Dermot Barry

Bestalde, Louis XIV erregearen ballet akademiaren sorreraren garrantzia azpimarratu nahi izan du, dantzako lehenengo kontserbatorioa izan zen. Albizuk azaltzen du, ordura arte dantza-maisuak zeudela eta balletaren sorreratik aurrera dantza akademikoak. Parisen profesional gisa aritu nahi zuen edonork zentro horretatik pasa behar zuen eta azterketak egiten ziren, horrela eduki jakin bat zehaztu zen denentzat. Eskola publikoa zen, horrekin dantza demokratizatzeko pausoa eman zela esatera ausartu da Albizu.

Hala ere, badira dantzaren akademizismo horren aurka azaldu zirenak ere, hori horrela, Juan Antonio Zamakola Bizkaiko idazlearen esanak ekarri nahi izan dizkigu Ibis Abizuk. Elementos de la ciencia contradanzaria para que los currutacos, pirracas y madamitas de nuevo cuño aprendan por principios a bailar las contradanzas por sí solos o con las sillas de su casa (1796) lana argitaratu zuen Zamakolak. Dantzaren moda berriak barneratuz frantsesen estiloa imitatzen saiatzen ziren ergelei burla egiten die lan horretan. Ilustrazioaren nagusitasunaren aurrean tokian tokiko tradizioen alde egiten du eta akademiaren kontra, aldaera lokalak gutxiesteagatik. 

Exotismoa eta kanona: Dantza herrikoiak balleteko errepertorioetan

Ibis Albizuk erreparatu nahi izan du ea euskaldunak nola agertzen diren gorteko balletetan eta aurkitu ditu euskaldunak agertzen diren erreferentziak. Albizuk honakoak aipatu ditu: Nafarroako Enrike III eta  Valoisko Margaritaren ezkontza, Volleurs balleteko sei kortsario euskaldunak, Monsieur Pourcegnasonen boureé bat dantzatu zuten sei bizkaitarrak eta Luis XIV eta Maria Teresaren arteko ezkontza.

Ballet horietan euskaldunak talde etniko bezala erakusten direla ikusi du; Albizuk dio hori badela zerbait, ballet akademikoaren munduko jendearentzat gainerako herrialdeak ez baitira existitzen. Balletetan dantza tradizionalak agertu izan dira, baina oinarrizko dramatik kanpo. Historia nagusia gelditu egiten da eta tartean agertzen dira dantza tradizionalak, ballet nagusi horretan txertatutako zati txiki modura. Albizuri oso bereizgarria iruditzen zaio dantza herrikoiak nola tratatzen diren Errusiako ballet inperialean; drama gelditu eta dantza herrikoiak ikusteko esertzen diren adibidea ematen du.

Folklore errusiarra Diaghilev ballet errusiarrean

Sergei Diaghilev
Sergei Diaghilev, 1909. Irudia: Valentin Serov
Balletaren kanona aldatu zuen Sergei Diaghilevek, errepertorio handietatik modernitatearen inklusiorako saltoa egin zuen. Dantza, garaiko arte diziplinekin nahastu zuen; koreografiak, musika, moda, pintura... uztartu zituen oholtzan. Dantza tradizionalei prestigioa eman nahi izan zion, balletaren ezagutza handiarekin eta formazioa izugarriko dantzarien bidez.

Diagheliv balleta
Diagheliv balleta, 1928. Argazkia: Victoria eta Albert museoa

Ondorioak

  • Balletak dantza tradizionalak "bestea" bezala tratatzen du: Balleta da araua eta gainerako dantzak funtsezko edukia apaintzeko desbideraketak dira.
  • Ballet akademikoaren historian euskaldunak herrialde autonomo gisa aurkezten dira.
  • Lehenengo balletetan euskaldunak modu exotikoan erakusten dira.
  • Balletean dantza herrikoiak onartzen dira, horiek dantzatzeko teknika estandar akademikoetara egokitzen bada.
  • Euskal dantzaren teknikaren lengoaia Europako dantza tradizioaren parte da.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

Mintegia: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Egindakoak

2024

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

2023

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa