Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Ikastaroa eta dantzaldia: Gaskoiniako herri-dantzak

Dokumentuaren akzioak

Ikastaroa eta dantzaldia: Gaskoiniako herri-dantzak

2019/03/13 09:10
Ikastaroa eta dantzaldia: Gaskoiniako herri-dantzak

Laruns, 2016-08-16.

Ipar Euskal Herria inguratzen duen Gaskoinako herri-dantzak ezagutzeko aukera izango dugu Joan Frances Tisner eta Domenja Lekuonaren eskutik. Iruñeko Ortzadar elkarteak antolatuta eta Herrixa Dantzan ekimenarekin elkarlanean antolatu dira ikastaroak eta dantzaldiak, martxoaren 30ean Iruñean eta 31n Elgetan.

Zaletasun handia dago Gaskoinian herri-dantzarako. Euskal Herriko dantza-plazen edo mutxikoen ereduen parekoak. Bearnoko herri-dantzaldietan ohikoak dira dantza jauziak (Bearnoko eran) eta branleak, sokan zein bikoteka. Gaskoiniako beste eskualde batzuetan aldiz, rondeau delako soka-dantzak topatuko ditugu (sokan bakarka zein bikoteka), eta kontra-dantza sisteman beste batzuek. Lotuan egiteko balsak, polkak, eskotixak eta mazurkak ere ohikoak dira. 

Iruñean nahiz Elgetan Gaskoiniako herri-dantzen oinarriak ikasteko aukera izango da: Bearnoko jauziak (bertako berezitasunak: estiloa, urratsen izendegia, urratsak kantatzeko manera...), Bearnoko branleak (sokan) edota Gaskoiniako rondeau-a (sokan). Ondoren, ikastaroetan landutakoak praktikan jarriko dira dantzaldietan. Ikastaroan ikasitakoez gain, ohiko balts, polkak, mazurkak eta eskotixak... dantzatzeko aukera ere izango da. 

Joan Frances Tisner (Saliese, Bearno, 1954)

Joan Frances TisnerBearnoko abeslari-musikaria, musika egilea eta ikuskizun sortzailea. Ibilbide luze eta oparoa du Gaskoinia - Okzitaniako kantagintza eta musikagintzan. Tradiziozko musikan dihardu 1974tik, sarritan dantzarako musikaren inguruan. Dantza beti darama bere baitan. Bere inspirazio iturria da. Berak dioenez, "azkenean, kantua-dantza, kantaria-dantzaria, bat dira". 1987tik Verd e Blu taldean dihardu (dantzarako tradiziozko musika gaskoina).

Iruñea, Ikastaroa eta dantzaldia: Gaskoiniako herri-dantzak

  • Irakaslea: Joan Frances Tisner
  • Data: 2019ko martxoak 30, larunbata
  • Egitaraua: 11:00-14:00 ikastaroa (10€)  / 14:30 Bazkaria (10€) / 18:00 Bal folk de Gasconha
  • Lekua: Iruñean: Ikastaroa: Arga ibaia zeharkalea, 1. / Bazkaria: Descalzos kalea, 65.

 

Elgeta, Ikastaroa eta dantzaldia: Gaskoiniako herri-dantzak

  • Irakaslea: Joan Frances Tisner
  • Data: 2019ko martxoak 31, igandea
  • Egitaraua: 17:00 Ikastaroa: Gaskoiniako herri-dantza errazak / 19:00 Dantzaldia: 'bal gascon' Joan Frances Tisner-ekin
  • Lekua: Elgetako Espaloia kafe-antzokian (Maala Kalea, 4
  • Izen-ematea: Elgetako ikastaroan izena emateko klik hemen

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

 

Hurrengo saioak
2019
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin Soka erakusketan
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka

 

Egindakoak
2019
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza, koreografia politikoa. Gipuzkoako alkatetzen protokolo koreografikoa // Kronika
Lantzeko zortzikoa aztergai Bizkai Euskal Folklor Elkartearen eskutik // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Dantza tradizionala ballet akademikoan. Euskaldunak, errusiarrak eta beste zenbait mito // Kronika
Dantza-luzeak, soka-dantzen aurrekariak Carles Mas-en eskutik // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauterien lehena eta oraina, kontserbazioa eta modernizazioa // Kronika
Mikel Alberdi: Iztuetatik Mañé y Flaquereraino, XIX. mendeko euskal aisiari begirada  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan.com elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa