Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Lehen deialdia beteta, dantzan irakasteko baliabideen ikastaroaren beste bi txanda antolatu ditugu

Dokumentuaren akzioak

Lehen deialdia beteta, dantzan irakasteko baliabideen ikastaroaren beste bi txanda antolatu ditugu

2015/10/13 09:30
Patxi Labordak emango duen ikastaroaren lehenengo deialdiaren arrakastak bultzatuta txanda berriak antolatu ditugu: Elgoibarren bigarren bat eta Besainen berriz hirugarrena. Dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta transmisioan dihardutenei zenbait leiho irekitzen laguntzea da ikastaro honen xed...

Patxi Labordak emango duen ikastaroaren lehenengo deialdiaren arrakastak bultzatuta txanda berriak antolatu ditugu: Elgoibarren bigarren bat eta Besainen berriz hirugarrena.

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta transmisioan dihardutenei zenbait leiho irekitzen laguntzea da ikastaro honen xedea. Metodologia bakarra baino, haurrekin lantzeko baliabide sorta bat mahai gainean jartzea izango du helburu. Aiko Taldeko dantza-maisuak berak dioenez irakasleari pistak eskaintzea da asmoa, norberak bere bidea marraz dezan proposamen sorta. Bi saiotan, zer irakatsi behar dugunetik hasi eta oinarrizko kontzeptuak eta dantza tradizionalaren oinarrizko erritmoak errepasatuko dira, horretarako ikasketa sistema orokorrak eta era desberdinetako ariketak landuz.

Ikastaroa: dantzan irakasteko baliabideak

Irakaslea: Patxi Laborda - Aiko Taldea
Datak: urriak 24 eta 31, larunbatak
Ordutegia: 15:30-18:30
Lekua: Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskola (Aita Agirreren Plaza 4)
Matrikula: 25€

Izen-ematea: izena emateko egin klik hemen

Irakaslea: Patxi Laborda - Aiko Taldea
Datak: urriak 31 eta azaroak 7, larunbatak
Ordutegia: 10:00-13:00
Lekua: Besaingo Antzizar Kiroldegia (Igartza Oleta,3)
Matrikula: 25€

Izen-ematea: izena emateko egin klik hemen


Patxi Laborda (Iruñea, 1967)Patxi Laborda 2014-07-18. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC BY-SA

Dantzari, dantza-maisu eta dantza sustatzaile urteak daramatza Bilbao Musikan helduendako tradiziozko dantzaren irakasle lanetan. Aiko taldean erromeria dinamizatzaile moduan ere aritzen da eta hauekin dantzarako zenbait diska eta DVDren prestaketan eta grabaketan parte hartu du. Dantza tradizionalaren inguruko hamaika ikastaro eman ditu bai gurean eta baita gure mugetatik kanpo ere, hango eta hemengo dantza-maisuekin etengabeko hartu emana mantenduz. Neguko folklorean berezitua, hainbat lan egin ditu euskal dantzaz, neguko solstizioaz eta inauterien inguruan. Zenbait aldizkaritarako dantzaren inguruko artikuluak idatzi izan ditu, besteak beste 2007ko neguan EDBko Dantzariak aldizkariaren 54. alean argitaratutako "Dantzan irakasten" izenburukoa, edota Euskonews-en jasotako "Euskal plaza dantzen akademizazioaren inguruan" gogoeta.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa