DATA BERRIA! Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan II

2020/12/29
DATA BERRIA! Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan II

DATA BERRIA, urtarrilak 14!

Urte berriarekin, oporralditik bueltan, urtarrilaren 14an izango dugu "Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan" hitzaldiaren bigarren saioa jarraitzeko aukera. Joan den abendurako aurreikusitakoa zena bertan behera gelditu zen COVID-19aren eraginez, eta etorkizun hurbil aldakor honek besterik agintzen ez digun bitartean urtarrilaren 14an, ostegunez, arratsaldeko 19:00etan jarraitu ahal izango dugu streaming bidez Oier Araolazaren hitzaldia.

 

Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan (I eta II)

  • Hizlaria: Oier Araolaza
  • Datak:
    • 1. saioa: 2020ko azaroak 12, osteguna
    • 2. saioa: 2021eko urtarrilak 14, osteguna

 

 

Mutilen dantzak batetik eta nesken dantzak bestetik. Horrela bereizita jaso ditugu euskal dantza gehienak. Baina noiztik bereizten dira dantzan nesken eta mutilen dantza bezala? Nola eragin dio banaketa horrek emakumeen dantza egiteko aukerari? Emakumeek aurreskua dantzatzen bazuten garai batean nola gertatu da gizonen dantza bezala transmititzea?

Luzaroan itxita ezagutu dituzten ateak irekitzen joan dira emakumeak azken hamarkadetanDantzariak gizon ala emakume diren begiratu gabe, bereizketarik gabe dantzatzeko nahiak bidea egin du eta milurtekoaren hirugarren hamarkadaren atarian han-hemenka errotzen hasi dira genero markarik gabeko dantzariek osatutako taldeak. Nolanahi ere zalantzaz betetako bidea izan da eta izaten ari da oraindik ere. Baina nondik datoz zalantza eta zailtasun horiek guztiak elikatzen dituzten aurreiritziak? Galdera horiei erantzuna eman nahian gure artean izango dugu Oier Araolaza dantzaria eta ikertzailea. Hain zuzen ere, emakumeak euskal dantzetan izan duen lekuaren inguruko tesian jasotako emaitzak izango ditu hizpide hitzaldia banatuko den bi saioetan.

Oier Araolaza (Elgoibar, 1972)

Dantzaria da. Dantzan.com elkartearen sortzaileetakoa eta dantzan.eus webgunearen editorea. Kezka eta Argia dantzari taldeetan aritzen da dantzari. Gizarte Komunikazioan doktorea da (UPV/EHU, 2020), Mikel Laboa Katedraren babesean egindako generoa eta euskal dantzaren inguruko tesiarekin. Gizarte eta Kulturazko Antropologian eta Informazio Zientzietan lizentziatua, Musikologian eta Artearen Historian egin zituen doktorego ikasketak. Gipuzkoako Diputazioaren babesean Dantzan Ikasi formazio programa martxan jarri zuen, UPV/EHUn euskal dantzari buruzko ikasketetan aritu zen irakasle, eta Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatikoa eta Dantzaren Goi Mailako Eskolan ere euskal dantzaren irakasle aritu da. Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea izan da (2010-2020). Gregorio Santa Cruz dantza-maisua (Eibarko Udala, 1998) eta Euskal dantza (Etxepare, 2012) liburuak argitaratu ditu, eta Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan (UEU, 2020) argitaratu du.

Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan (I eta II)

  • Hizlaria: Oier Araolaza
  • Datak:
    • 1. saioa: 2020ko azaroak 12, osteguna
    • 2. saioa: Data berriaren zain
  • Ordutegia: 19:00 – 21.00 
  • Doan, streaming bidez