Dokumentuaren akzioak
Ikastaroa: Dantza lotua aberasten

Mazurka, ezkotix, bolero, habanera, polka, balts... oinarrizko erritmoak ditugu dantza lotuak tradiziozko dantzan. Gure dantza ezagun askoren oinarrian daude, maiz erabiltzen dira, askotan ohartu gabe. Horrez gain, plazetan ohikoak dira dantza lotuak, baina mugatuta, aldaketa edo berrikuntzarik gabe. Ikastaro honetan dantza lotuetan sakondu eta aberasteko aukerak jorratuko dira.
-
Lehenbizi, errepertorioa osatuta: gure musika eta dantza tradizioan bizirik ditugun dantza-lotu guztiak normaltasunez berrerabilita (pasodoblea, polka, ezkotix, boleroa, habanera, balsa, mazurka…)
-
Ondoren, gure tradizioko dantza lotuei berrikuntza ekarrita, aberasteko: adibidez, Europa mendebaldeko beste lurralde batzutan urteak daramatzate dantza lotuen mugak zabaltzen, beti tradiziozko musika eta erritmoetan. Horrek zaletasun eta publiko berriak erakarri ditu, eta dantza lotuan gozatzeko bide berriak ireki.
-
Baina ez da bakarrik kopiatzea / inportatzea. Erritmo bakoitzean sakonduta, aurki ditzakegu esploratzeko bide ugari, musikarekin jolastu eta sortzeko.
-
… eta musika doinuak. Dantza lotuetarako erabili ohi dugun musikan ere badago berrikuntzarako aukera, erakargarritasun berriak esploratzeko.
Saio bi izango dituen ikastaro honetan euskal errepertorioan aspaldi txertatutako erritmoak eta doinuak errepasatuko ditugu Patxi Monteroren eskutik.
Helburuak
Gure tradizioko dantza lotuetan erakargarritasun berriei atea zabaltzea: ohiko moldeak gaindituz, aukera berriak esploratu. Ondorioz, dantza lotuan gozatzeko aukerak aberastea, eta beharbada, zaletasun berriak erakartzea. Eta horretarako:
-
Errepertorioa aberastu: gure musika eta dantza tradizioan bizirik ditugun dantza-lotu guztiak normaltasunez berrerabil daitezen sustatzea. Batez ere, gutxiago erabili ohi direnen xarma deskubritu (habanera, mazurka…).
-
Dantzakera aberastu: erritmo bakoitzak, lotuan dantzatzeko ematen dituen baliabideetan sakontzea.
-
Adibide bezala, Europa mendebaldeko bal-folk eremuan oso indarrean dauden ‘berrikuntza’ moldeak ezagutzea (baina ez hori bakarrik).
-
Dantza loturako musika doinuetan ere berrikuntza adibideak ezagutzea.
Balsa, pasodoblea, txotisa, polka, mazurka, habanera, boleroa... Dantza bakoitzak gordetzen duen egitura erritmikotik hasi eta lotuan proposatu, berriztu, inprobisatu...gozatzeko baliabideak eskaintzea izango da ikastaro honen helburua.
Patxi Montero (Irun, 1966)
Plazako dantza tradizionalean espezializatu da Patxi Montero, bai horien irakaskuntzan eta baita plazetan dantza gidari lanetan arituz ere. Herrixa Dantzan dantzaldien sortzaile eta gidaria, eskatzen dioten beste plaza eta talde batzurekin ere aritzen da (besteak beste Txertubi taldearekin).
Ikastaro honi dagokionez, Europa mendebaldean zabalduta dagoen bal-folk mugimendua ezagutu, eta bertatik ere edan du, dantza-jaialdi eta ikastarotan. Horrek euskal dantzarako zuen ikuspegia aberastu dio.
Ikastaroa: Dantza lotua aberasten
Irakaslea: Patxi Montero
Datak: urriak 15 eta 29, larunbatak.
Ordutegia: 9:30-13:30
Lekua: Elgoibar, Inazio Bereziartua Musika Eskola (Aita Agirreren Plaza 4)
Matrikula: 25€
Izen-ematea: Ikastaroan izena emateko egin klik hemen
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Dantzan Ikasi
Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com
__ __ __
Hurrengo saioak
2019
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin Soka erakusketan
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka
Egindakoak
2019
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza, koreografia politikoa. Gipuzkoako alkatetzen protokolo koreografikoa // Kronika
Lantzeko zortzikoa aztergai Bizkai Euskal Folklor Elkartearen eskutik // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Dantza tradizionala ballet akademikoan. Euskaldunak, errusiarrak eta beste zenbait mito // Kronika
Dantza-luzeak, soka-dantzen aurrekariak Carles Mas-en eskutik // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauterien lehena eta oraina, kontserbazioa eta modernizazioa // Kronika
Mikel Alberdi: Iztuetatik Mañé y Flaquereraino, XIX. mendeko euskal aisiari begirada // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika
Makilaria // Kronika
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Jean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika
Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010
Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010
Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan.com elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.
Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com
Jasotako azken erantzunak
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- Patxi Montero on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- Aritz Ibañez Lusarreta on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
-
dantzan.com on Zuberoako maskaraden hariari tiraka
dantzan.com2014/01/03
-
Mikel Sarriegi on Zuberoako maskaraden hariari tiraka
Mikel Sarriegi2014/01/03
-
oier on Hartza, joaldunak eta kaskarotak
oier2012/01/31
-
Baztango Haizegoa on Hartza, joaldunak eta kaskarotak
Baztango Haizegoa2012/01/31
-
oier on Hartza, joaldunak eta kaskarotak
oier2012/01/31
-
pello on Hartza, joaldunak eta kaskarotak
pello2012/01/31