Dantzan irakasteko baliabideekin hartu-emanean Patxi Labordarekin

2022/04/06
Dantzan irakasteko baliabideekin hartu-emanean Patxi Labordarekin

Dantzan erakusteko hainbat pista, gako, gomendio eta ariketa elkarbanatu ditu Patxi Labordak Dantzan Ikasin. Dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta transmisioan hainbat hutsune eta zailtasunekin egiten dugu topo. Dantza irakasleen artean ikusi da badela irtenbideak bilatzeko beharra, gogoa eta jakin-mina; ikastaroaren arrakastari begiratu besterik ez dago. Saio bat aurreikusi genuen hasieran, baina izen-emateen eskaerari behar bezala erantzuteko beste bi antolatu behar izan ditugu: urtarrilaren 22an Eibarren, otsailaren 12an Beasainen eta martxoaren 5ean Eibarren.

Dantzan irakasteko baliabideak Patxi Labordarekin, Dantzan Ikasi, Eibar, 2022-01-22. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Dantzaren pedagogiaren urteetako eskarmentua du Labordak, eta ahalegintzen da urtero teknika berriak aplikatzen; esperientzia horren emaitza konpartitu du gurekin. Ohartarazi du, ordea, dantzak ez direla matematikak eta irakasle eta ikasleak ez direla makinak, beraz, ikastaroan jasotako gakoak talde eta testuingurura egokitzen jakin behar duela bakoitzak: “Formula magikorik ez da existitzen; formulak badaude, baina magia norberak jarri behar du”.

Dantzan irakasteko baliabideak Patxi Labordarekin, Dantzan Ikasi, Beasain, 2022-02-12. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Dantza eta musika eskutik

Labordaren ustez dantzak mugimendua eta musika lotzen ditu, orduan, irakatsi ahal izateko bi aldeak ulertu behar dira, musika zein mugimendua. Musika ulertzearekin ez du esan nahi hezkuntza musikaleko karrera izan behar duenik dantza irakasleak, “askotan intuizioz egiten ditugu eta barneratuta ditugu dantzariok musikako kontzeptuak”. Interesgarria da ikustea ze motatako konpasekin ari garen lanean, anakrusez jabetzea, egitura erritmikoa ulertzea, isiluneez ohartzea, pultsua markatzea... eta haurrekin kontzeptu horiek lantzeko hainbat ariketa proposatu dizkigu, imitazioa, errepikapena edota inprobisazioa oinarri hartuta, besteak beste.

Dantzan irakasteko baliabideak Patxi Labordarekin, Dantzan Ikasi, Beasain, 2022-02-12. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Lurretik dator mugimendua

Dantza tradizionalean lurra erabiltzen dugula ikusarazi nahi izan du Labordak, gauzak lurrean gertatzen direla , “dantzari on batek gauzak garbi egiten ditu lurrean, eta, gero, artikulazioak zabalik dituenez, lurrean gertatzen den mugimendu hori gorputzean islatzen da naturalki”. Haurrei urratsak lurrean garbi markatzearen garrantzia nabarmendu du, lurrean garbi, askotan, esajeratuta aritzea proposatzen du. Lurrean egiten duguna ahoskatzea ere gomendatzen du, Dalcroze metodoa aipatu du, soinuen eta mugimenduen koordinazioa oinarri duena, hain zuzen ere.

Dantzan irakasteko baliabideak Patxi Labordarekin, Dantzan Ikasi, Eibar, 2022-01-22. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Dantzan irakasteko baliabideak Patxi Labordarekin, Dantzan Ikasi, Eibar, 2022-01-22. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Hizkuntza batekin gabiltza lanean

Askotan errepertorio edo dantza jakin batzuk erakustera mugatu ohi gara dantza taldeetan eta eskoletan. Labordak dantzen oinarrietara jotzeko gonbidapena egiten du, sistema eta erritmoak barneratu, ulertu eta jolastu: “Umeek hasieratik uler dezatela folklorean ez daudela egitura itxiak, baizik eta hizkuntza bat dagoela. Irakasten dudanean ahalegintzen naiz askatasun edo inprobisazio puntu hori buruan izaten”. 

Dantzan irakasteko baliabideak Patxi Labordarekin, Dantzan Ikasi, Eibar, 2022-01-22. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Erritmoak eta egiturak barneratzeko ariketa erraz eta sinpleak eginarazi dizkigu eta konturatzerako soka-dantza, Lantzeko zortzikoa, ingurutxoa, mazurka, jota eta fandango zein kontra-dantzak dantzatu ditugu.

Dantzan irakasteko baliabideak Patxi Labordarekin, Dantzan Ikasi, Beasain, 2022-02-12. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Dantzan irakasteko baliabideak Patxi Labordarekin, Dantzan Ikasi, Eibar, 2022-03-05. Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA