Dokumentuaren akzioak
Mikel Sarriegi: "Dantzen ezagutza horri eskerrak sendotu eta jarraipena izan dute soka-dantzek"
Mikel Sarriegi. Soka-dantza politikoa hitzaldia, Beasain, 2019-10-17. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA
Alkateek dantzatzen zituzten soka-dantzak berriz plazaratu ahal izateko prozesuan, dantza protokolo horien inguruan Ikerfolkek eta Aurtzakak egindako ikerketak eta bildutako ezagutzak ezinbesteko gertatu zirela azpimarratu du Mikel Sarriegik. Hain zuzen, Goierriko esperientziaren jarraipenaren berri eman du Mikel Sarriegik "Soka-dantza, koreografia politikoa" hitzaldian Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregiren azalpenen ondotik. Argiako kideek pixkanaka erreleboa pasa eta beasaindarrek eta ordiziarrek hartu zuten Goierriko soka-dantzen gidaritza. Sarriegik aipatu du berarekin batera Ordiziako Joseba Juarez eta Jesus Mari Garate ibili zirela akuilu lanetan, besteak beste.
Soka-dantzaren eskualdea
Argiako kideek aurrekari historikoengatik jarri zuten jo puntua Goierrin, beraz, Goierriko zenbait soka-dantzen aipamenekin hasi zen Sarriegi. Iztuetaren liburutik aparte topatu duten dokumenturik zaharrena, agintarien soka-dantza izan daitekeena, seguruenik Ordiziako euskal jaietakoa da, 1904koa. Bestalde, jasota dago Ordizian hiru soka-dantza dantzatzen zirela 1950 inguruan. Orain Ordiziako soken buru alkatea ateratzen da, "nik interpretatzen dut garai bateko haren hondarra dela". Beasaingo argazki zahar eder bat ere erakutsi du, 1912koa da. Joxe Migel Iturrioz alkatea dantzariz jantzita ageri da.
Zailtasunak zailtasun
Sarriegik kontatu du Ikerfolkekoekin harremanetan jarri aurretik gaiari heltzeko gogoz zirela, bazutela beraiek ere zerbait egiten hasteko nahia, "gure interesek eta Ikerfolken nahiak bat egin zuen eta horrela hasi ginen". Hasierako bi piezak elkartzean dena bat etorri zen, baina gero herri bakoitzean soka-dantzak martxan jartzea asko kostatu zela aitortu du Sarriegik.
Araman atera zutela lehen soka dio, 1996an. Ondoren etorri ziren gainerakoak, baina herrietako errealitateak oso ezberdinak izan dira. Batzuetan primeran txertatu da eta beste askotan zailtasun handiagoak izan dira, denetan ez da lortu dantzatzea eta beste batzuetan ez dute jarraipenik izan. Hasiera haietako egoera sozio politiko gogorrak ere gauzak zaildu zituela dio Sarriegik. Ondorengo argazkian ageri den taulan berdez ageri dira 1996tik gaur arte Goierrin dantzatu diren sokak; urdinez ageri direnak herrien arteko loturak dira eta berde argiz zalantzazkoak.
Herri askotan aurretik dantzatzen ziren soka-dantzen ezagutza zuten eta kasu horietan saiatu dira datu horien arabera moldatzen. Beasainen, esaterako, oso sendo sartu zen, izan ere dantza kultura bazen herrian eta ez zen horren arrotza izan. Ordizian ere antzera izan dela ikusten du Sarriegik eta beste neurri batean bada ere, baita Lazkaon ere, "dantzen ezagutza horri eskerrak sendotu eta jarraipena izan dute soka-dantzek".
Zegaman dantzatu zuten soka-dantza baten kronikako hitzak ekarri ditu Sarriegik: "Agintariek soka-dantza eskaini zioten herritarrei", horrekin erakutsi nahi du benetan ulertu zela Zegaman sokaren sinbolismoa. Beste herri batzuetan, berriz, oso zaila izan da ulertaraztea sinboloek ze esan nahi duten. Iztuetareren herrian adibidez, Zaldibian, ez da lortu soka-dantza ateratzerik.
Argiakoen azalpenak eta sokaren teoria oso ondo ulertu zituztela dio Sarriegik, "baina gero hori gauzatzea, plazara eskutik helduta irtetea eta batez ere dantza egitea asko kostatu da". Herrien arteko sokak lotzen ere hasi ziren eta hori ere ez da erraza izan, baina egin dira lotura batzuk. Sarriegik kontatu du herrien arteko loturena ez dela airetik etorritako zerbait, "Beasaingo prozesioan parte hartu izan dute alboko herrietako alkateek. Hori nik ezagutu dut. Iztuetak dio alkateek beste herrietako alkateak bazkaltzera eramaten zituztela etxera eta bazkal ondoren sokan ateratzen zirela".
Agintarien dantzakera
Egun zabalduta dagoen dantzatzeko ereduak agintariak plazara ateratzea ozptopatzen duela ikusten du Sarriegik. Paradigma aldatu beharra daukagula dio, horretan ari direnei ez zaien egin horren gogorra plazara dantzara ateratzea; "Agintari gehienek oso ondo dantzatzen dute, baina beraien sentsazioa da ridikulua egin dutela. Guk buruan dantzatzeko eredu bat daukagu eta dantzarien eredu hori eraman nahi da plazara. Ikusiko bagenu orain ehun urte agintariek nola dantzatzen zuten eta zer kontsideratzen zen ondo dantzatzea ez da oraingoena baino hobea".
Dantza taldearen edo maisuren baten laguntza giltzarria dela iruditzen zaio Sarriegiri, "Agintariek bestela ere badituzte nahiko kontu buruan. Ez da pretenditu behar sekulako dantza saio ikusgarria egitea, sinple erakusten saiatu behar da". Datozen erronkak falta diren herrietan sokak ateratzea eta herrien arteko loturak bultzatzea izango lirateke.
"Soka-dantza, koreografia politikoa" hitzaldiaren kronika hiru ataletan argitaratu dugu.
Aurreko atalak:
- Juan Antonio Urbeltz: "Dantzak mugitzen diren sinboloak dira"
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Dantzan Ikasi
Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com
__ __ __
Hurrengo saioak
Mintegia: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak
Egindakoak
2024
Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika
Topaketak 2024 // Kronika
Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika
2023
Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika
Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera
2022
Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika
Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika
Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika
Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa
2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto! // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika
Makilaria // Kronika
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Jean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika
Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010
Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010
Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.
Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Ba al datoz gazteak euskal dantzara?
- Amaia Irastorza Otamendi on Euskal dantzaren ikasketak aldarri
- Patxi Montero on Plazako dantzen errepertorioa berritzen eta aberasten
- Patxi Montero on Biribilketa: jakina da edo lantzea komeni da?
- Patxi Montero on Genero identitatea euskal dantzan I
- Oier Araolaza on Genero identitatea euskal dantzan I
- Lide Azkue on Genero identitatea euskal dantzan I
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- Patxi Montero on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16