Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Dantzan Ikasi 2020-2021 abian da

Dokumentuaren akzioak

Dantzan Ikasi 2020-2021 abian da

2020/10/19 12:30
Dantzan Ikasi 2020-2021 abian da

Dantzan Ikasi. Argazkia: Josu Garate - dantzan.eus CC BY-SA

Covid-19ak bultzatutako etenaren ostean, Dantzan Ikasitik eskaintza zabala bezain interesgarria osatu dugu ikasturte honetarako dantzako irakasleen formaziorako. Saio teorikoak zein praktikoak tartekatuko dira azaroan hasi eta datorren urteko maiatzera bitartean. Beasain, Eibar eta Errenteriaren artean banatuta, guztira bost formazio jarduera izango dira bederatzi saiotan zehar landuko direnak.

Edukiei dagokionez Maritzuli izango dugu berriz gure artean Lau urrats eta kitto! dantzan irakasteko baliabideen inguruko formazioa eskaintzeko. Bestalde, euskal dantzarekin zerikusi zuzena duten hiru ikerketa lanen emaitzak ekarriko ditugu haien egileen eskutik: Oier Araolaza eta Dantza eta generoa, Jon Olazkuaga eta Pamperruque, eta Maialen Araolaza eta Dantza eta osasuna zahartzaroan. Ikasturtea borobiltzeko jardunaldi berezia izango da maiatzean; Dantzaren transmisiorako lanketa eta proposamenak izenburupean bateko eta besteko adituak batuko ditu gaiaren inguruan izaten ari diren esperientziak eta ekarpenak elkarbanatzerako espazioa sortu asmoz.

Dantzan Ikasi 2020-2021:

Azaroak 12, osteguna (Portalea Kultur Etxea, Eibar)
  • Hitzaldia: Dantza eta generoa I (Oier Araolaza)
Azaroak 28, larunbata (Antzizar Kiroldegia, Beasain)
  • Ikastaroa: Lau urrats eta kitto! I (Maritzuli)
Abenduak 17, osteguna (Portalea Kultur Etxea, Eibar)
  • Hitzaldia: Dantza eta generoa II (Oier Araolaza)
Urtarrilak 9, larunbata (Antzizar Kiroldegia, Beasain)
  • Ikastaroa: Lau urrats eta kitto! II (Maritzuli)
Urtarrilak 28, osteguna (Portalea Kultur Etxea, Eibar)
  • Hitzaldia: Dantzaren onurak zahartzaroan (Maialen Araolaza)
Otsailak 27, larunbata (Antzizar Kiroldegia, Beasain)
  • Ikastaroa: Lau urrats eta kitto! III (Maritzuli)
Martxoak 13, larunbata (Antzizar Kiroldegia, Beasain)
  • Ikastaroa: Lau urrats eta kitto! IV (Maritzuli)
Apirilak 17, larunbata (Dantzagunea, Errenteria)
  • Hitzaldi dantzatua: Pamperruque (Jon Olazkuaga - Maritzuli)
Maiatzak 8, larunbata (Hezkuntza Esparrua, Eibar)
  • Jardunaldia: Dantzaren transmisiorako lanketa eta proposamenak

Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen

 

Lau urrats eta kitto!

Umeekin dantza tradizionala lantzeko eredu bat aurkeztuko dute Claude Iruretagoienak eta Jon Olazkuagak lau saio hauetan. Dantza tradizionala umeekin lantzeko proposamen eta baliabideak emango dizkigute Maritzuli konpainiako dantza-maisuek. 1996an estreinatutako Ixtorio Mixtorio ikusgarriaren prozesuan du abiapuntua Lau urrats eta kitto izeneko formazio jarduerak eta orduan garatutako ereduan sakontzen jarraitzen dute gaur egun ere.
Lau urrats eta kitto! oinarrietara jotzeko deia da. Lau urratsekin euskal tradizio koreografikoaren zati eder bat dantzatu eta gozatu dezaketela umeek erakutsiko digute. Urrats horiek ikasiz eta bakoitzarekin egin daitezkeen dantzak jorratuz umeekin egindako ibilbidea aurkeztuko da ikastaro honetan.

  • Irakasleak: Claude Iruretagoiena eta Jon Olazkuaga (Maritzuli)
  • Datak:
    • 2020ko azaroak 28, larunbata
    • 2021eko urtarrilak 9, larunbata
    • 2021eko otsailak 27, larunbata
    • 2021eko martxoak 13, larunbata

Maritzuli, Ixtorio Mixtorio. Eibar, 2012-05-05. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA
Maritzuli, Ixtorio Mixtorio. Eibar, 2012-05-05. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

Dantza eta generoa

Luzaroan itxita ezagutu dituzten ateak irekitzen joan dira emakumeak azken hamarkadetanDantzariak gizon ala emakume diren begiratu gabe, bereizketarik gabe dantzatzeko nahiak bidea egin du eta milurtekoaren hirugarren hamarkadaren atarian han hemenka errotzen hasi dira genero markarik gabeko dantzariek osatutako taldeak. Nolanahi ere zalantzaz betetako bidea izan da eta izaten ari da oraindik ere. Baina nondik datoz zalantza eta zailtasun horiek guztiak elikatzen dituzten aurreiritziak? Galdera horiei erantzuna eman nahian gure artean izango dugu Oier Araolaza dantzaria eta ikertzailea. Hain zuzen ere, emakumeak euskal dantzetan izan duen lekuaren inguruko tesian jasotako emaitzak izango ditu hizpide hitzaldia banatuko den bi saioetan.

  • Hizlaria: Oier Araolaza
  • Datak:
    • 2020ko azaroak 12, osteguna
    • 2020ko abenduak 17, osteguna

 

Lesaka: San Fermin 2019 Ezpata-dantza
San Fermin eguneko dantzak, Lesaka, 2019-07-07. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Dantza eta osasuna zahartzaroan

Bizi itxaropenak gora eta gora egin ahala, zahartzaroko urte horiek guzti osasunez bizitzea gure gizartearen eta agintarien ardura nagusietakoa bihurtu da. Osasuna jarduera fisikoari loturik, kirolean jarri izan da fokua luzaz, baina hainbat aditu, gero eta ozenago, dantzaren onurak seinalatzen ari zaizkigu pertsonen osasun fisiko eta mentalean. Aditu horietakoa den Maialen Araolaza ekarriko dugu Dantzan Ikasira. Hain zuzen ere euskal dantza tradizionalaren praktikak zahartzaroan dituen onurak ikertu ditu Maialen Araolaza unibertsitate irakasleak eta ikertzaileak defendatu berri duen doktore tesian. Bilbao Musikan dantza tradizionala ikasten duten Patxi Labordaren hainbat ikasleren jarraipena egin du, dantza egiteak haien funtzioetan zer nolako ondorioak dituen neurtuz. Ikerketaren emaitzak pasa den uztailaren 17an arrakastaz defendatu duen "Dantza eta ibiltzearen arteko desberdintasun sentsoriomotore eta neuropsikologikoak adineko emakumeetan" izenburuko doktore tesian jaso ditu.

  • Hizlaria: Maialen Araolaza
  • Datak: 2021eko urtarrilak 28, osteguna

 Dantza-luzeak, soka-dantzen aurrekariak Carles Mas-en eskutik, Dantzan Ikasi, Errenteria, 2019-02-09. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Pamperruque, hitzaldi dantzatua

XVIII. eta XIX. mendeetan, Lapurdiko kostaldeko hiriguneetan, kalez kale, bertako jauntxoen eskutik karrikaz karrika egiten zen dantza ibiltaria zen pamperruque. Jon Olazkuagaren eskutik karrika-dantza honen gorabeherak ezagutzeaz gain, ikasteko eta dantzatzeko aukera ere izango dugu hitzaldi dantzatu honetan. Bi hamarkada joan dira Maritzuli taldeak karrika-dantza honen inguruko ikerketa lana hasi zutela eta 2001eko Maitaldian, berriz, kalean biziberritu zituela. Olazkuagak dantza honen inguruko dokumentazioa aztertuz jarraitu du azken urteotan, doinu, koreografia zein jantziteriaren inguruko zehaztasunak eta datu berriak gehituz Maritzuliren lanketari. 

Hitzaldi dantzatua: Pamperruque

  • Hizlaria: Jon Olazkuaga (Maritzuli)
  • Datak: 2021eko apirilak 17, larunbata
  • Ordutegia: 10:00–13.00 
  • Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
  • Prezioa: 15 €
  • Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen

 Pamperruque Maritzuli

Jardunaldia: Dantzaren transmisiorako lanketa eta proposamenak

Tradiziozko dantzek izatean daramate transmisioa, hitzek elkarri esanahia eta zentzua ematen baitiete. Gizartea aldatuz joan ahala, tradizioak testuinguru berriak bilatu behar izan ditu, dantzak bereziki: funtzio berriak, modu berriak, hartzaile berriak... Berezko transmisioaren aukera aspaldi da ia guztiz desagertu zela eta beraz euskal dantzen irakasleen ardura eta buruhauste handienetakoa izan da ―izaten jarraitzen du― transmisiorako modu eta erreminta berrien bilaketa. Bide horretan ardura horri erantzuna emateko hainbat modu, lanketa eta helduleku izan dira; bateko eta besteko ahaleginak komunean jarri nahi dira jardunaldi honen bitartez. Dantzaren transmisioan lanena diharduten zenbait aditu batuko ditugu horretarako haien esperientziak haien artean eta bidez gurekin elkarbanatu ditzaten. Azalpen teorikoarekin batera jardunarekin praktikatzeko aukera ere izango dugu.

Jardunaldia: Dantzaren transmisiorako lanketa eta proposamenak

  • Hizlariak: zehazteko
  • Datak: 2021eko maiatzak 8, larunbata
  • Ordutegia: 10:00–13.00 
  • Lekua: Eibarko Hezkuntza Esparrua (Otaola hiribidea 29)
  • Prezioa: 25 €
  • Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa