Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Sorkuntzaren soka: Juan A. Urbeltz eta Iñaki Arregi

Dokumentuaren akzioak

Sorkuntzaren soka: Juan A. Urbeltz eta Iñaki Arregi

2019/11/29 10:40
Sorkuntzaren soka: Juan A. Urbeltz eta Iñaki Arregi

Argia dantzari taldea, Kondharian, Bermeo, 2001-06-02. Argazkia: Txabi Arriaga

Nola uztartzen dira tradizioa eta sorkuntza? Tradizioak ba al du sortzeko ahalmenik? Zeintzuk dira sorkuntza prozesu horren gakoak? Galdera horien inguruko gogoeta egin nahian abenduaren 12an Argia dantzari taldeko Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregi gerturatuko dira Dantzan Biharrian egoitzan dagoen Soka erakusketara. Euskal dantza, tradizioa eta sorkuntzaren inguruko gogoeta saioa egingo dute, Sorkuntzaren Soka izena eman diogu saioari. "Tradiziotik sorkuntzara" izeneko erakusketaren ataletako bat oinarri hartuta, Argia dantzari taldearen baitan mende erdi luzez egindako ikerketa, lanketa eta sorkuntza ibilbidea azalduko dizkigute. Haiek egindako hausnarketetatik abiatuta, sorkuntza prozesuetako esperientziak eta estrategiak elkarbanatuko dituzte.

Hitzaldia: Sorkuntzaren soka: Juan A. Urbeltz eta Iñaki Arregi

  • Data: 2019ko, abenduaren 12a, osteguna
  • Ordua: 19:30
  • Lekua: Dantzan Biharrian (Ubitxa 16, Eibar)
  • Izen-ematea: Plaza mugatuak dira, izena emateko egin klik hemen.

 

Juan Antonio Urbeltz (Iruñea, 1940)

Juan Antonio UrbeltzIruñean jaio bazen ere txikitatik Donostian bizi da. Goizaldi taldean, Iñaki Gordejuela maisu zuela dantzatzen hasi, eta 1965. urtean Argia taldean euskal folklorearen inguruko lanari ekin zion. Bertan, apurka-apurka ondare aparta osatzen joango diren hamaika dantza eta melodia bildu ditu bere emazte Marian Arregirekin (1944-2018) batera. Euskal Herriko folklore-dialektoei eskainitako programa monografikoak eszenaratu ostean etorri hainbat ikuskizun sortu ditu. Euskal kultur tradizionalaren transmisiora begira jantziak, instrumentuak, forma orkestralak eta koreografiak berreskuratzen aritu da. 1978an Euskadiko Kutxak editatutako Dantzak liburuaz gain beste hainbat liburu idatzi ditu eta hamaika hitzaldi, irrati-programa, egunkarietako artikulu, disko-edizio eta abarretan ere jardun du. 

Iñaki Arregi (Andoain, 1956)

Iñaki ArregiAndoainen jaioa eta egun Donostian bizi da. Dantza munduan, lehen urratsak 1970garren urtean eman zituen, herriko dantzari taldean, handik bost urtetara Donostiako Goizaldi taldean dantzari bezala jarraitzeko. Hamaika urtez talde honen ekimenetan parte hartu zuen Iñaki Gordejuela maisu zuelarik, azken hauetako lau urtetan, bertako zuzendari artistiko izan zelarik. 1986 inguruan, Ikerfolken parte hartzen hasi zen Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, eta Argia taldea egiten ari zen dantza ikuskizun berritan parte hartu zuen. 1988tik gaurdainoko ikuskizunetan dantzari eta dantza-maisu lanak bete ditu.

 

----------------------------------------------------------------------------------

Dantzan Ikasi (dantzanikasi.com), dantza tradizionalaren irakaskuntzan dihardutenen formaziorako Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako ekimena da. Ikastaro hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Gipuzkoako Dantzagunearen babesean, eta dantzan.com-ek kudeatuta antolatu da.

 

Gipuzkoako Foru Aldundia

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

Mintegia: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Egindakoak

2024

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

2023

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa