Axeri-dantza, errituala, jokoa eta dantza

2012/12/28

Andoaingo Axeri-dantzaren elkarteak goiza ongi antolatu zigun. Lehenengo hitzaldiak. Xabier Lasak axeri-dantzaren berreskuraketaren eta bilakaeran izandako zenbait kontu interesgarri aipatu zizkigun. Ondoren, Juantxo Arregik 1970eko hamarkadan axeri-dantza berreskuratzen aritutako taldeak izandako gora-beherak, zailtasunak eta lorpenak gogoratu zizkigun. 

2012-01-21_Dantzan-Ikasi-Andoain-Axeri-dantza_OA_0202 2012-01-21_Dantzan-Ikasi-Andoain-Axeri-dantza_OA_0207 2012-01-21_Dantzan-Ikasi-Andoain-Axeri-dantza_OA_0214

Axeri-dantzaren elkarteko lagunek jantziari buruzko azalpenak eskaini zizkiguten eta janztearen errituala, eta Andoaingo San Joan egunak berak berarekin dituenak xehetu zizkiguten.

2012-01-21_Dantzan-Ikasi-Andoain-Axeri-dantza_OA_0219

Eta erritual horretan, jatekoa eta edatekoa inoiz ez dela falta frogatzeko, hamaiketako ederra egitera eraman gintuzten denok. Ondoren, saio praktikoa iritsi zen. Txistulariak prest ziren, eta baita axeri-dantza elkarteko lagun talde zabal bat ere. <7p> 2012-01-21_Dantzan-Ikasi-Andoain-Axeri-dantza_EV_0056 2012-01-21_Dantzan-Ikasi-Andoain-Axeri-dantza_EV_0059

Txistularien ondoan, ikastaroa adi-adi jarraitzen Juantxo Arregi, Juan Antonio Amilibia Katto eta Iñaki Arregi. Axeri-dantzaren historian parte hartze handia izandako hiru lagun.

2012-01-21_Dantzan-Ikasi-Andoain-Axeri-dantza_EV_0051

Zatika zatika, axeri-dantzaren zati guztiak osatzen joan ginen: aitarena, orratzarena, illentiarena,... eta bukatzeko perratza eta giza-dorrea. 

2012-01-21_Dantzan-Ikasi-Andoain-Axeri-dantza_EV_0065 2012-01-21_Dantzan-Ikasi-Andoain-Axeri-dantza_EV_0085 2012-01-21_Dantzan-Ikasi-Andoain-Axeri-dantza_EV_9994

Jokoa eta erritualak bat egiten dute dantzarekin, baina dena batera hartu, barneratu eta gozatu beharra dago, bestela herren geratzen baita axeri-dantza. Eta bere osotasunean festa indartsu eta berezia da, zalantzarik gabe.

2012-01-21_Dantzan-Ikasi-Andoain-Axeri-dantza_EV_9990