Ikastaroa: Lapurdiko inauteriak eta bere lehengusuak
Lapurdiko inauteriak eta bere lehengusuak
Thierry Truffaut
Data: 2012ko urtarrilak 14, larunbata
Ordutegia: 10:00 – 13.00
Lekua: San Telmo Museoa, Zuloaga plaza 1, 20003 Donostia.
Prezioa: 15 €
Izena emateko epea: Urtarrilak 9
Lapurdiko inauteriak eta bere lehengusuak
Inauterien inguruko saio teoriko honek bi zati izango ditu. Batetik, Lapurdiko inauteriaren berreskuratze prozesuari begiratuko dio Truffaut-k. 1960ko hamarkadan Guilcherren bilketa, 70koan Argiaren berregite lana eta ondoren Begiraleak eta EDBren bidez inauteriak herriz herri birsortzen joan ziren Lapurdin 80ko hamarkadan. Prozesu hori ikertu du Thierry Truffaut-ek eta atal bat "Joaldun et Kaskarot" liburuan ezagutzera eman badu ere, laster argitaratuko du bereiziki Lapurdiko inauteria aztergai duen liburu berri bat.
Saioaren bigarren atalean Euskal Herriko inauteriak eta bertan aurki ditzakegun pertsonaia bereziak Europako testuinguruan kokatzeko irudi bidaia egingo dugu Thierry Truffaut-ekin. Urteak daramatza Europako hainbat inauteri aztertzen, eta horietan aurkitutako hainbat antzekotasun eta irudi harrigarri erakutsiko ditu argazki bidez.
Kuestazio edo eske errondak, mozorroak, hartzak, ezkontzak, ijitoak, joaldunak eta bere senideak, heriotza eta berpiztea, perratze, orrazte eta ile-mozteak eta bestelako inauterietako hainbat osagai Europako zenbait txokotan azaleratzen direla erakutsiko du Truffaut-ek. Euskal inauteria eta bere dantzak, testuinguru zabal eta harrigarri batean kokatzeko mintegia izango da.
Thierry Truffaut (Baiona, 1957)
Thierry Truffaut-ek antropologia soziala eta
eta historikoa ikasi zituen Le Hougan, Gizarte Zientzien Goi Ikasketen Eskolan, eta Euskal Herriko, Gaskoinako eta Pirinioetako festa eta inauteriak ditu ikergai azken hogeita hamar urtetan. Euskal Dantzarien Biltzarrako presidente izan da eta Lapurdiko inauteriaren berrezartze prozesuan parte hartu zuen besteak beste Pierre Bettelu, Pierre Gil eta Claude Iruretagoienarekin, eta EDB, Begiraleak eta Lapurtarrak elkarteen babesean. Hainbat artikulu eta ikerketa lan argitaratu ditu inauterien inguruan, eta Zubieta eta Lapurdiko inauteriak sakon ikertu zituen Joaldun et Kaskarot (Elkar, 2005) liburuan.
Thierry Truffaut
Data: 2012ko urtarrilak 14, larunbata
Ordutegia: 10:00 – 13.00
Lekua: San Telmo Museoa, Zuloaga plaza 1, 20003 Donostia.
Prezioa: 15 €
Izena emateko epea: Urtarrilak 9
Lapurdiko inauteriak eta bere lehengusuak
Inauterien inguruko saio teoriko honek bi zati izango ditu. Batetik, Lapurdiko inauteriaren berreskuratze prozesuari begiratuko dio Truffaut-k. 1960ko hamarkadan Guilcherren bilketa, 70koan Argiaren berregite lana eta ondoren Begiraleak eta EDBren bidez inauteriak herriz herri birsortzen joan ziren Lapurdin 80ko hamarkadan. Prozesu hori ikertu du Thierry Truffaut-ek eta atal bat "Joaldun et Kaskarot" liburuan ezagutzera eman badu ere, laster argitaratuko du bereiziki Lapurdiko inauteria aztergai duen liburu berri bat.
Saioaren bigarren atalean Euskal Herriko inauteriak eta bertan aurki ditzakegun pertsonaia bereziak Europako testuinguruan kokatzeko irudi bidaia egingo dugu Thierry Truffaut-ekin. Urteak daramatza Europako hainbat inauteri aztertzen, eta horietan aurkitutako hainbat antzekotasun eta irudi harrigarri erakutsiko ditu argazki bidez. Kuestazio edo eske errondak, mozorroak, hartzak, ezkontzak, ijitoak, joaldunak eta bere senideak, heriotza eta berpiztea, perratze, orrazte eta ile-mozteak eta bestelako inauterietako hainbat osagai Europako zenbait txokotan azaleratzen direla erakutsiko du Truffaut-ek. Euskal inauteria eta bere dantzak, testuinguru zabal eta harrigarri batean kokatzeko mintegia izango da.