Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Lehen zartakoa: bi pitzadura Gipuzkoako dantzen tradizioan

Dokumentuaren akzioak

Lehen zartakoa: bi pitzadura Gipuzkoako dantzen tradizioan

2016/03/11 10:00
Lehen zartakoa: bi pitzadura Gipuzkoako dantzen tradizioan

Dantzan Ikasi, Gipuzkoako dantzak 01, Dantzagunea. Argazkia: Josu Garate - dantzan.eus CC BY-SA

Lau hilabetetan sakabanatuta, liseriketa egin ahal izateko saio batetik bestera hilabeteko tartea hartuz joan da aletzen Gipuzkoako dantzak, jatorria, estiloak eta bilakaera izeneko ikastaro edo desikastaroa Dantzan Ikasin. 2015eko azaroaren 21ean egin genuen lehen mintegia Gipuzkoako Dantzagunean: Gipuzkoako dantzak I. Sarrera historikoa eta Gipuzkoako taula gimnastiko koreografikoa izenekoa. Eta hor iritsi zen lehen zartakoa, bi pitzadura nabarmen agertu baitzitzaizkigun gure Gipuzkoako dantza maitatuen tradizioan. 

Oier Araolazak egin zuen ikastaroaren sarrera eta testuingurua aurkeztea. Dantzan Ikasi abian jarri zen lehen urtetik (2009) aurreikusita zegoen Gipuzkoako dantzen dekonstrukzio ahalegin hau, baina aitortu zuen ez zekiela gai honekin inork interesik izango ote zuen eta honenbestez ikaslerik hurbilduko ote zen. Zazpigarren urtean ostera, ikusita badela dantza irakasle multzo eder bat Dantzan Ikasiko saio gehienak jarraitzen dituena, eta han hemenka askorekin izandako elkarrizketetan gai honekiko jakinmina sumatuta erabaki da 2015-2016 ikastartean ausartzea.

Dantzan Ikasi 2015 Gipuzkoako dantzak 01 Sarrera 01
Dantzan Ikasi, Gipuzkoako dantzak 01, Dantzagunea. Argazkia: Josu Garate - dantzan.eus CC BY-SA

"Ez da ohiko ikastaroa, ez da ikastaro erosoa. Ikasi baino desikasi, eta ditugun ziurtasun apurrak kolokan jartzera dator", beraz, hori guztia kontuan hartuta, harrituta eta pozarren agertu zen Araolaza ikastaroak izandako harreraz, izen-ematean eta lehen saioan ikastaro osoan bezala Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako dantzari eta dantza-irakasle talde ederra bildu zela ikusita. 

Bi galdera eta hainbat aurrekari

Ikastaroan bi galdera nagusi planteatzen zirela aurreratu zuen Oier Araolazak, eta galdera horien inguruan arituko zirela lau saioen bidez:

  • Gipuzkoako dantzen singularitatea nola esplikatzen da? Nola ezkontzen da Gipuzkoako dantzetan antzematen den eite akademikoa herri tradizio izaerarekin? Sinesgarria al da ahaiderik gabeko dantza tradizio isolatua moduan aurkeztea? Noiz sortua da Gipuzkoako dantzen tradizioa eta nondik eratorri da?
  • Zer gertatu da Gipuzkoako dantzaerarekin azken 50 urtetan? Zeintzuk dira dantzakera horretan gertatu diren transformazioaren ezaugarriak, eta nork eta noiz eraginak izan dira?

Dantzan Ikasi 2015 Gipuzkoako dantzak 01 Sarrera 02 Oier Araolaza
Dantzan Ikasi, Gipuzkoako dantzak 01, Dantzagunea. Argazkia: Josu Garate - dantzan.eus CC BY-SA

Bi galdera hauek aspaldi jarriak zeudela mahai gainean, eta ikastaro honen aurrekarietako batzuk aipatu zituen Oier Araolazak bere sarreran:

  • 1987 Ikerfolk-ek antolatuta Errenazimenduko dantzen ikastaroa egin zen Claude eta Lou Flagel-ekin Donostia.
  • 1994 Juan Antonio Urbeltzek Gipuzkoako dantzen jatorria argitzeko orain arte egindako ahalegin sendoena argitaratu zuen Bailar el Caos liburuan. 
  • 1998 Iñaki Arregik Urbeltz, Aristizabal eta Larrearen laguntzarekin Gipuzkoako dantza-maisuen taula gimnastiko-koreografikoa argitaratu zuen 
  • 2005 Gasteizko Udal Folklore Eskolak antolatuta Berpizkundeko dantzen ikastaroa egin zen Carles Mas-ekin Gasteizen.
  • 2009 Mikel Sarriegik Gipuzkoako dantzakera zaharrera egindako lehen hurbilketaren berri eman zuen Dantzan Ikasin antolatutako Goierriko dantzen ikastaroan.
  • 2014 Jon Iruretagoienak Zuberoako dantzakeraren eraikitze eta elikatze prozesua aztertu du Nundik Nora ikuskizunaren bidez.

Berpizkundeko dantza-maisuetatik Iztuetara

Lehen pitzaduran sakontzen hasteko Berpizkundeko dantza-maisuen testuingurua, sistema koreografiko eta pedagogikoak, eta XVI. mendetik XVIII. mendera   "Danza d'escola" edo "Mestre de Dansar" izenekin ezagutzen dira katalanez XV. eta XVI. mendeetan Europak Gorteetan nagusi izan zen dantza irakaskuntza sistema eta horretan ziharduten irakasleak. Dantzaren sistematika hori apur bat ezagutu eta Gipuzkoako dantzekin izan ditzakeen loturak identifikat...izandako bilakera aurkeztu zituen Oier Araolazak. Domenico de Piacenza (1470) eta Thoinot Arbeau (1588) aitzindariekin hasi, Fabritio Caroso (1581) edo Cesare Negri (1602) moduko Italiar errenazimenduko Gorteko dantza-maisu handiekin segi, eta Espainiako XVII. mendeko Juan Esquivel y Navarro (1642) edo Juan Antonio Jaquera iritsi arte, 2-3 mendez Europa mendebalde osoan indarrean izan zen dantza-sistemak Iztuetaren figurarekin eta bere liburuan agertzen den ereduarekin dituen antzekotasunak azaleratu zituen.

Berpizkundeko dantza-maisuen ondarearen aztarnak tokian-tokiko herri tradizioetan identifikatu dituztela hainbat ikertzailek, eta horien artean Ingalaterrako morris dantzak, Balkanetako eta Greziako dantzak, Italiako Tarantalla, Eskola Boleroa eta euskal dantzak aipatu ohi direla. Hain zuzen ere, azken aurreko horri, Eskola Boleroari heldu zion, gaur egungo Espainiar dantza eta flamenkoaren aurrekari izan den Eskola horretan argi ageri delako Berpizkundeko Dantza Maisuen sistemaren jarraitasuna, eta horren erakusgarri, aurretik Dantzan.eus-en argitaratu zen bideo bat ikusteko aukera izan zen: Leandro anaiak dantzan, eskola boleroaren azken dantza-maisuak.

Gipuzkoako dantzakera

Jatorriari buruzkoak alde batera utzita, azken 50 urteetan Gipuzkoako dantzakerarekin gertatu den eraldaketaren gaia jarri zuen mahai gainean Oier Araolazak ondoren. Ikastaroaren bigarren gaia Goizaldiren dantzakeran gertatutako eraldaketa, eta horren hedapena eta estilo zaharraren ia-desagertzea argitzen saiatzera zetorrela adierazi zuen. Hau azaltzeko bideo bat baliatu zuen, eta bideo hori aletuz joan zen identifikatzen eraldaketa hori agerian jartzen duten hainbat adibide. Bideoa egun batzuk lehenago Dantzan.eus-en argitaratu zen, ikastarora begira lur-eremua ongarritzen joateko asmoz. Hauxe da:

Segidan, ikastaroa osatuko zuten lau saioak aurkeztu zituen Oier Araolazak. Eten bat egin arropak aldatzeko eta Dantzaguneko dantza-gela ederrean sartu ginen denok, lehen saioaren bigarren zatiari ekiteko.

Taula gimnastiko-koreografikoa

Ondoren, Iñaki Arregik, alboetatik Jexux Larreak eta Fernando Aristizabal-ek babestuta, Argia taldeko dantza-maisuek Gipuzkoako dantzen oinarrizko egitura koreologikoaren inguruan 1998an egindako Taula-gimnastiko koreografikoaren abiapuntua, oinarriak eta azalpen praktikoa eskaini zituen.

Dantzan Ikasi 2015 Gipuzkoako dantzak 01 Iñaki Arregi, Jexux Larrea eta Fernando Aristizabal
Dantzan Ikasi, Gipuzkoako dantzak 01, Dantzagunea. Argazkia: Josu Garate - dantzan.eus CC BY-SA

Argiak 1972an Gipuzkoako dantzen inguruan egindako monografikoa, Flageldarrekin Errenazimenduko dantzen inguruan egindako ikastaroa, Urbeltzek Berpizkundeko dantza-maisuen eta Iztuetaren lanei buruz egindako berrirakurketak, Guilcher eta Guillard frantziako dantza ikertzaileen ekarpenak, Goizaldin, bereziki Iñaki Gordejuelakin jasotako formazioa, eta Iztuetatik gaurdaino, han eta hemen ezagutu dituzten dantza-maisuen legatua Frantziako akademia militarretatik eratorritako dantza-maisu eta prebosten sistema koreologiko eta pedagokoarekin uztartzeko ahaleginen ondorioa da Jira Galdua aldizkarian, Gipuzkoako dantza-maisuen taula gimnastiko-koreografikoa izenburuarekin argitaratu eta hainbat ikastaroren bidez zabaldu zen eredua.

Dantzan Ikasi 2015 Gipuzkoako dantzak 01 Iñaki Arregi
Dantzan Ikasi, Gipuzkoako dantzak 01, Dantzagunea. Argazkia: Josu Garate - dantzan.eus CC BY-SA

Urrats, aldaira eta dantza progresioaren inguruko azalpenak emanda, eta sistemaren hainbat ezaugarri tekniko azalduta, zenbait urratsen inguruan egindako gogoeta eta hautuak azaldu zituen praktikoki Iñaki Arregik. Sentzilloarekin, Iztuetak deskribatzen duen sentzilloa praktika koreografikoan ageri zenarekin lotzeko egindako ahalegina grafikoki azaldu zuen adibidez. Iztuetak aipatu arren tradizioz iritsi ez diren beste zenbait urrats, zorrotzak eta jira-galduak adibidez, noiz, nork eta nola berrasmatu zituen azaldu zuen, argi utziz interpretazio ahalegin bat direla. Bereziki JIra Galduaren kasuan, Argiak egindako proposamena baita, Iztuetaren deskribapena eta tradizio koreografiko desberdinetan dauden antzeko urratsak lotuz.

Dantzan Ikasi 2015 Gipuzkoako dantzak 01 Iñaki Arregi Jira galdua egiten 02
Dantzan Ikasi, Gipuzkoako dantzak 01, Dantzagunea. Argazkia: Josu Garate - dantzan.eus CC BY-SA

Hurrengo saioek zer eman zuten jakiteko gogoz geratu zara? Ba hurrengo kapitulua argitaratu arte itxaron beharko duzu! ;-)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa