Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Tolosan gorde diren eskola zaharreko moldeak

Dokumentuaren akzioak

Tolosan gorde diren eskola zaharreko moldeak

2024/11/19 08:40
Tolosan gorde diren eskola zaharreko moldeak

Zer-nola dantzatzen da Tolosan? Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Antzuola, 2024-10-26. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Tolosako garai bateko eta oraingo dantzariak, Udaberri dantza taldearen bueltakoak asko, elkartu dira Mikel Sarriegirekin Tolosan egin dugun Dantzan Ikasiko saioan. Gipuzkoako dantza-sistemaren inguruan egin duen lana, oraingoan Tolosan zentratuta aurkeztu du. Ikerketan jasotako datuak, testigantzak eta hainbat dantza irudi ekarri ditu, eta informazio horrez gain bertako dantzarien hitzetik eta gorputzetatik ere kontrastatu eta konparatu ahal izan ditugu zenbait kontu eta mugimendu.

Tolosa Sarriegi Mintegia
Zer-nola dantzatzen da Tolosan? Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Tolosa, 2024-10-26. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Tolosako transmisioaren sarea

Tolosako dantzaren historian esanguratsuak izan daitezken datu batzuk aurkeztu ditu lehendabizi; azpimarratu du Tolosan hainbat informazio dagoela aurrez jasota eta argitaratuta. Lan horietan bildutako zenbait datu aipagarri erakutsi ditu. XVII. mendean bada ezpata-dantzaren aipamen bat eta XVIII. mendean azaltzen dira azeri-dantza, galaien-dantza, alagai-dantza... XIX. mende hasieran, Iztuetaren garaian, Maria Amalia Saxoniako printzesari eskainitako dantzen aipamenak dokumentatuta daude, zenbat aldiz egin zitzaion harrera ezpata-dantzarekin edo bestelako dantzekin. 1840an Iztuetak bere taldearekin eskaini zuen emanaldia Tolosan; 1877an Ordiziako dantzariak izan ziren kontratatuta eta 1913an Jose Lorenzo Pujana bere dantzariekin.

Dantza aipamenen ondoren dantza-maisuen eta taldeen kronologiari begiratu dio. Harritu ninduen, niretzako bordon-dantza betiko dantza bat zen eta hala da jatorriz. Baina 1970eko hamarkadan berritu zela jakiteak alarma piztu zidan”, horrela, bordon-dantzak eduki duen ibilbidea ere azaldu du Tolosako dantza irudi zaharrekin lagunduta.

Sarriegi Tolosa

Sarriegi Tolosa

Arau orokorrak Tolosan

Aurrekariak kontatuta Tolosako sistema edo dantzakeraren ezaugarriei begira jarri da Sarriegi. Azken hilabeteetan egiten ari garen hainbat saiotan (Elgoibar, Antzuola, Donostia) ikusi dugu hasierako posizio nagusia orpoz orpokoa izan daitekeela; behin eta berriz ari da aipatzen Sarriegi 1960ko hamarkada aurreko argazkietan hala agertzen dela. Mintegira bertaratu diren tolosarrek gurutzekoarekin ikasi dutela diote, baina Tolosako argazki zaharretan dantzariak hankak orpoz orpo dituztela ageri dira.

Gurutzeko posizioaren antzera Iztuetak ez digu esaten hanka puntak zorroztu behar direnik, gehienez, lurrera begira egon behar dutela”, argazki zaharretan oso punta gutxi ikusten direla dio eta tartean Tolosako argazkia erakutsi du. Belaunekin ere berdina gertatzen dela dio, “argazki gutxi aurkituko dituzue belaunak zuzenduta, malgutasun handia ikusten da. Nire hipotesia da puntak lurrera begira jarrita belaunak okertzen direla”.

Sarriegi Tolosa

Tolosako ezaugarri propioak identifikatzen

Dantza-maisu zaharren sisteman garrantzitsua ez zen hanka asko altxatzea, garrantzitsua zen 'oin punta' [mugimendua] ondo markatzea. Zenbait kasutan erabiltzen zen apaingarri modura, azeri-dantzan, esaterako, batez ere lasterka jiratuetan eta azkenengo ostikoan” eta 1989an Tolosan sanjoanetan atera zuten soka-dantzako azeri-dantzaren partearen bideoa ipini digu.

Ikusi dugu dantzariak behetik ari direla dantzan, abiadura bizian. “Ez da hanka altxatzeko interesik ikusten eta, gainera, hor musika jota dagoen bezala hanka asko jasota ezin iritsi behar den denboran ixtera. Hanka asko jasotzeko joera nagusitu ahala musikariei mantsoago jotzeko eskatu zaie eta "musika mantsotzearekin energia asko jaitsi da. Apaingarrien erabilerak dantzaren estiloan eragin du bete-betean".

Tolosa Sarriegi Mintegia
Zer-nola dantzatzen da Tolosan? Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Tolosa, 2024-10-26. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

1968ko bordon-dantzako irudiak ikusi ditugu, Jaime Albillosek grabatuak eta Sarriegik Tolosako bordon-dantzan bakarrik identifikatu duen sentzilloa ikusi dugu bertan. Galdutako hari bat ere aipatu du Sarriegik. Iñaki Arregik aipatu zion 1981. urteko Pasaiako Aurresku Txapelketan dantzari oso adineko batek lauarin zaharra izan zitekeenaren antzeko mugimendua erabili zuela. Joxemi Garikano Tolosako dantzariak baieztatu zion Pedro Aierza “Ezkerra” tolosarra izan zela dantzari hura eta laurogei urte beteak zituela; baina ez dute gogoan Pedro Aierzak lauarin hura nola egiten zuen.

Tolosako beste bereizgarri batzuk ere identifikatu ditu, adibidez, sentzilloaren eta lasterkaren aurretik bi urrats emateko ohitura, “hori beste inon ez dut ikusi. Bideo zaharrean ikusten da, beraz, ez da gerora asmatutakoa, urrutitik datorren zerbait ari zarete transmititzen”

Iztuetaren liburutik ateratakoak

Udaberrik ere egin zuen 1980ko hamarkadan Iztuetaren arauen irakurketa eta ikusi dugu irakurketa hartatik abiatuta zenbait mugimendu nola plazaratu zituzten. 1983ko irudietan ikusi ditugu, adibidez, tolosarrek eginiko lauarinen interpretazio ezberdinak.

Muriska jirakoaren kasuan, Iñaki Arregik esana zion lehen aldiz Joxemi Garikanori ikusi ziola mugimendu hori egiten. “Udaberri dantza taldeko tolosarrak hasi ziren 1980ko hamarkadaren hasieran Muriska jiratua berriz ere plazaratzen, Iztuetaren deskribapenetan oinarritutako zenbait mugimenduren berreraiketa egin zutenean”. Garikano mintegian bertan da eta denok ikusi dugu 1983ko bideoan nola egiten zuen. Kandido Pujanaren alabak Sarriegiri kontatu zion bere aitarentzat mugimendu hori inportantea eta zaila zela.

Tolosa Sarriegi Mintegia
Joxemi Garikano eskua kokotsean duela 1989an bera dantzan ageri den irudiei begira. Zer-nola dantzatzen da Tolosan? Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Tolosa, 2024-10-26. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Sarriegik ikusten du orain badagoela obsesioa mugimenduetan dena moztekoa. “Lehengoko dantzakera ez zen horrelakoa, lehen aurreko mugimenduaren bukaera hurrengoaren hasierarekin lotzen zen”. Basauriko bideoan ikusi dugu Soinu Zahar bat dantzatzen Dori Viloria. "Tolosan gorde duzue dantzatzeko modu hori. Jarioa esaten zaio, dantzaria ez da gelditzen berriz hasteko. Eta horretan laguntzen du saltoka dantzatzeak. Tradizio zaharrean ere hala ikusten da” .

Minutua batean zenbat informazio

Saio osoan zehar behin eta berriz aipatu du Sarriegik bideo zahar bat, zenbait adibide hor ikusiko genituela eta goiz osoan zain-zain egon gara. Sarriegiri duela pare bat aste bidali zizkion irudiak Xanti Nazabalek, “harrituta geratu nintzen zenbat gauza ikus daitezkeen minutu eskasean”.

Tolosa Sarriegi Mintegia
Zer-nola dantzatzen da Tolosan? Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Tolosa, 2024-10-26. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Ez dakigu noizko irudiak diren, 1989an argitaratu zen bi orduko erreportaje batean agertzen diren irudiak omen dira, baina askoz ere zaharragoak dira. Sarriegik agertzen diren mugimendu aipagarriak zerrendatu ditu: zortziko sentzilloa txingokoa, saihets txingokoa, korrika (arkua), lasterka arrastatua, oinpunta saihetsekoa (Iztueta), muriska osoa, besoak gerrian, lasterka prestaketa (urratsak), punta-orpokoa... Eta alderatu ditugu bideoan nola agertzen diren eta egun nola egiten dituzten. Horretarako Xanti Nazabali eskatu dio laguntza.

Tolosa Sarriegi Mintegia
Zer-nola dantzatzen da Tolosan? Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Tolosa, 2024-10-26. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Saioaren bukaeran ondorioztatu du Sarriegik Tolosako eskola nahasketa bat izan dela, “baina Ordizia, Legazpi eta Pujanatarren eskolatik gertuen egongo litzateke”. Gogoratu du ezaguna eta zabaldua den Donostiako sistemak ez duela kontuan hartu izan dantza-maisu guztien edukia, “Goierrikoa, Gipuzkoako besteak eta galdu diren zenbait mugimendurekin eduki dezakegu sistema osoago bat”. Eta tolosarrei erronka luzatu die, “Udaberri beti izan da aktiboa eta hemen eduki duzuen ibilbide eta tradizioarekin zer ikertua badago. Gutxienez jaso eta ez daitezela galdu”.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa