Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Rapper dantzekin jolasean

Dokumentuaren akzioak

Rapper dantzekin jolasean

2017/11/07 10:00
Rapper dantzekin jolasean

2017-06-28 Dantzan ikasi: rapper ezpata-dantzak, Eibar. Argazkia: Josu Garate - dantzan.eus CC BY-SA

Bigarren aldiz Dantzan Ikasin, euskal errepertoriotik kanpo salto egin eta rapper ezpata-dantzetan "korapilatzeko" aukera bikaina izan genuen Tom Redman eta Laura Field-ekin. Izan ere, 2011an ere rapper-ekin aritu ginen Jeremy Carton Gordon-en eskutik Dantzan Ikasiren ikasgelan. Eibarko Portalea kultur-etxeko dantza-gelan batu ginen lagunok mundu berri bat zapaldu ahal izan genuen, urrats gutxi batzuek baino ez baziren izan ere. Ikastaroaren nondik norakoak adi-adi entzun genizkion hasieran Tom-i. Ingelesaren hesia segituan saltatu genuen dantzan hasi ginen orduko.

2017-06-28 Dantzan ikasi: rapper ezpata-dantzak 4
2017-06-28 Dantzan ikasi: rapper ezpata-dantzak, Eibar. Argazkia: Eire Vila - dantzan.eus CC BY-SA

Rapper dantzek oinarrizko bi lanketa dituzte; batean erritmoa markatuz eboluzio koreografikoen artean tartekatzen den zapateatu edo clogginga, eta bestetik ezpata flexible banaz elkarri lotuta direla dantzarien arteko eboluzio eta forma koreografikoak. Tom-ek esku-soinua atera zuen eta haren musikaren erritmora oinpunta azpiaz astintzen jarri gintuen korroan ginela. Mingain punta ezpain hegian genuela, ez da gero barneratuta dugun oin-mugimendua zapateatua! Hurrengo azalpenak oinarrizko figura koreografikoen inguruan joan ziren. Coach-and-horses, single guard, glass, hay market, fixy edo cramper moduko izenez ezagutzen ziren figurak osatu ahal izateko mugimenduak erakutsi zizkiguten, eta pixkanaka elkarren artean kateatzen joan ginen.

2017-06-28 Dantzan ikasi: rapper ezpata-dantzak 1
2017-06-28 Dantzan ikasi: rapper ezpata-dantzak, Eibar. Argazkia: Josu Garate - dantzan.eus CC BY-SA

Bi taldetan banatuak ginen ordurako: talde bat aurretik inoiz arituak zirenekin eta bestea berriz lehen aldiz ezpata-dantza bizi eta jostagarri hauengana hurbiltzen zirenekin. Tom batean eta Laura bestean gidari zirela, bostekoak osatu genituen eta lehenengoak oin-jokoa figura desberdinekin uztartzen ahalegintzen ziren bitartean, beste batzuek nahikoa lan zuten aurretiaz landutako mugimendu segida elkarren atzetik behar bezala kateatzen.

2017-06-28 Dantzan ikasi: rapper ezpata-dantzak 5
2017-06-28 Dantzan ikasi: rapper ezpata-dantzak, Eibar. Argazkia: Eire Vila - dantzan.eus CC BY-SA

Zenbait korapilatze eta askatze elkarren atzetik kateatu ostean, nut edo rose deitzen duten parrilla osatzea zen momenturik berezienetakoa: bost ezpatak elkarren artean trabaturik  izar itxuran, dantzari gidariak gero esku batez heldurik zuela altuan erakusten zuen garaipen txiki baten adierazle (handia! esango genuke ikastaroan parte hartzen genuenondako).

2017-06-28 Dantzan ikasi: rapper ezpata-dantzak 6
2017-06-28 Dantzan ikasi: rapper ezpata-dantzak, Eibar. Argazkia: Oer Araolaza - dantzan.eus CC BY-SA

Konturatu gabe ia hiru ordu joan zitzaizkigun burdin xafla haien artean korapilaturik, dantzan eta giro umoretsuan. Ez da harritzekoa dantza molde hauek Ingalaterran zein ozeanoez bestaldeetako ingeles arrastodun lurraldeetan duten arrakasta; boskotean elkartuta, dibertitzea eta dantzatzea, zein zeinen aitzakia ote den argi izan gabe, mugarik gabeko sorkuntzari bidea uzten dioten dantzak dira, haur, gazte zein helduenek ere praktikatzeko modukoak. Alegia, hirugarren txandarik ere izango dugula ongi bidean Dantzan Ikasin rapper-ekin berriz gozatzeko.

2017-06-28 Dantzan ikasi: rapper ezpata-dantzak 2
2017-06-28 Dantzan ikasi: rapper ezpata-dantzak, Eibar. Argazkia: Josu Garate - dantzan.eus CC BY-SA

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa