Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Gipuzkoako dantza-sistemara hurbilketa Elgoibarko aurreskuarekin

Dokumentuaren akzioak

Gipuzkoako dantza-sistemara hurbilketa Elgoibarko aurreskuarekin

2024/01/10 08:05
Gipuzkoako dantza-sistemara hurbilketa Elgoibarko aurreskuarekin

Mikel Sarriegi. Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan mintegia, Elgoibar, 2023-11-18. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Gipuzkoako garai bateko dantza moldera hurbiltzeko aukera izan dugu Elgoibarko aurresku zaharra adibide moduan hartuta Dantzan Ikasin Mikel Sarriegirekin eginiko saioan. Bertako dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan azaldu du Sarriegik. Argitaratu berri duen ikerketa sakona aurkeztu du, baina kasu honetan Elgoibarko aurreskua baliatu du adibide moduan. Hasteko, Gipuzkoa osoko dantza-maisuen sistema eta testuingurua azaldu ditu. Jarraian, Elgoibarko aurreskuan antzeman dituen berezitasunak eta bukatzeko, bertako dantzari helduen laguntzarekin XX. mendean dantzatzen zuten aurreskua gogoratu dugu denon artean dantzan. Elgoibarko hainbat belaunalditako dantzariak eta Euskal Herriko beste hainbat txokotatik gerturatutakoak batu gara goiz osoko mintegian.

Zer dantzatzen da Elgoibarren?
Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan mintegia, Elgoibar, 2023-11-18. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Ezkutukoa agerira ekarriz

Sarriegik dio argitaratu duen 1000 orrialdeko liburuan dantzarik ez dela ageri, baizik eta dantzatzeko modua, gramatika. Goierriko dantza-maisuei begira hasi zuen ikerketa berehala zabaldu zuen Gipuzkoa osora. Erakusten du urteetan itzalpean edo hautsez estalita egon den dantza-sistema. Ikusten du azken 20-30 urteetan zenbait dantzatzeko modu eta molde erabat desagertzeko arriskua dagoela, “Dantza maisuen transmisioari esker oinordetzan jaso dugu, baina arriskuan dago eten bat izatekoa”. Ezagutza falta baitago eta horri aurre egiten ahalegin da ikerketa, “lehen ahozko transmisioaren bidez gordetzen zen, baina une honetan dantza taldeek hartu ditugun zenbait homogenizazio bideengatik falta da ezagutza hori, eta liburuan ekarpen hori nahi dio egin”.

Ikerketa lanaren metodologia azaldu du, hau da, aurrekariak eta testuingurua, erabili dituen ahozko iturriak eta egin duen eduki koreografikoan azterketa. Bildutako informazio guztia 11 familia edo mugimendu-multzotan sailkatu eta aztertu du. Eta bukatzeko, sistema osoaren antolaketarako proposamena egiten du, bere ustetan sistema ulertzeko eta barneratzeko lagungarria. Mugimenduen arteko loturak eta koreografikoki nola funtzionatu ahal izan duten erakusten du. Proposamen irekia dela dio, jaso ez diren beste hainbat aldaerei lekua uzten diena.

Mikel Sarriegi
Mikel Sarriegi. Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan mintegia, Elgoibar, 2023-11-18. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Dantza-maisuaren definizioa eta Europako Berpizkunde garaiko dantza-maisu aitzindarien erreferentzian erakutsi ditu eta gero Euskal Herrian kokatu da. Hango eta hemengo testigantza eta datuak azalduta Elgoibarkoak ere aurkezten ditu. Lehena 1906koa eta honakoa agertzen da: “danza con invención”. Beraz, Koreografo bat bazela ulertzen da. Eta gero XX. mende hasieran aurreskuak eta dantza-maisuak bazeudela erakusten duten beste zenbait. 1607ko dokumentu batek dio Jose Lorenzo Pujana kontratatu zela dantzari txiki taldea osatzeko. Eta jarraian, Elgoibarren aritu edo eragin duten hainbat eta hainbat aipatzen ditu: Andonegi, Inazio Etxeberria Parapan, Bizente Zubiaurre, Iñaki Gorostiza, Luis Gurrutxaga, Joxe Migel Etxaniz “Mordo”, Ixidor Solupe, Manolo Santos, J. Luis Ansoa “Mausitxa”, Ion Arrieta, Sebas Larrañaga, Iñaki Gil...

Elgoibarko dantza-maisuak
Elgoibarko dantza-maisuak. Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan mintegia, Elgoibar, 2023-11-18. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Elgoibarko ezaugarri propioak

Behin gaian kokatuta eta dantza-maisuen sare zabala irudikatuta dantzatzeko arau orokorren zein puntuen eta aldairen inguruko xehetasunak azaldu ditu. Zati honetan ikusarazi nahi izan du nola zenbait lekutan sedimentatuta gelditu diren hainbat puntu eta aldaira egiteko era galdutzat eman den edo mespretxatuk izan diren. Egon delako eredu bat gailendu dena Gipuzkoako dantzak egiterakoan eta itzalpean utzi diren beste guztiak. Horrela, garai batean Elgoibarren dantzatu izan den moduaren berezitasunak erakutsi ditu, egun jada plazan egiten ez direnak.

Elgoibarko ahozko iturriak
Elgoibarko ahozko iturriak. Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan mintegia, Elgoibar, 2023-11-18. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

XX. mendeko hainbat dantzarirekin aritu da Sarriegi bere ikerketarako eta haiengandik jasotako hainbat ezaugarri elkarbanatu ditu. Batzuk aipatze aldera, pasa den mendeko lehen herenera arte besoak gerriari itsatsita dantzatzen zen, eta badira Elgoibarko argazkiak ere hori erakusten dutenak. Elgoibarren Orpoz orpoko posizioa erabili izan da Goizaldiko dantza-maisuen ikasbideak jaso zituzten arte. Xehe xehe egin du mugimendu bakoitzaren azterketa. Eta beste zenbait herritan bezala, Elgoibarren ere Iztuetaren araubideei fidelki jarraitzen dioten aldaerak aurkitu ditu. Horietako bat da, adibidez, lehen mugimendua egiterako orduan, oina saihetsera luzatzea oinpuntakoa markatu aurretik. Edo, desafioan, esaterako, oin punta aldaketan, alboranzko saltotxoa egitea.

Iztuetak bi puntuko itxiera bat deskribatzen du, buelta airean eta itxi. Hori bera Elgoibarren “Bizkaiko” abarketa deitzen ziotenean dagoela dio. Bestalde, hainbat herritan bikoteari dantzatzen zaion bitartean txapela lurrean jartzen zaio kortesiazko ekintza bezala eta Elgoibarren Altzolako aurreskuko argazkietan hala ikusten da. Elgoibarko berezitasun nabarmenenetakoa dela dio Zortzikoko sentziloak txingoka egitea, Durangaldean dantzatzen den txotxongilo dantzaren oinarrizko urratsak egiten diren gisan.

Zer dantzatzen da Elgoibarren?
Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan mintegia, Elgoibar, 2023-11-18. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Sarriegik hainbat mugimendu eta urrats azaldu eta dantzatu ditu, hango eta hemengo mugimenduak erakutsiz, bakoitzaren xehetasunak eta ezberdintasunak ikusarazita. Aurkitu dituen aldaera ezberdinak, bai Elgoibarren eta beste zenbait herritan ere. Eta konparaketak ikusi ahal izan ditugu. Hipotesiak, dantza-maisu jakinen eraginak edota mugimenduen ustezko jatorriak aurkeztu ditu eta baita mapan kokatu ere.

Elgoibarko soka bizirik da

Elgoibarko saioa amaitzeko, bertan garai bateko belaunaldiak dantzatzen zuen soka-dantza edo aurreskua berreraiki edo gogoratzeko saiakera egin dugu. Ikusi dugu nolakoa zen orduko dantzarien laguntzarekin eta gidaritzapean. Iñaki Gil aurresku eta Josu Mujika atzesku dela osatu dugu soka.

Elgoibarko aurreskua gogoratzen
Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan mintegia, Elgoibar, 2023-11-18. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Gil hasi da sokatik askatu eta desafioa, beraiek "sarreria" deiturikoa bakarka dantzatzen. Sokara batu eta alpargatak eskutik helduta egin ditu eta hurrengo dantzariaren trantsizio nola egiten zuten esplikatu du Mujikarekin batera. Jarraian, bigarrena eta azken bigarrena “neskaren bila” bidali dituzte. Beren garaian gizonek ateratzen baitzuten aurreskua eta gero neskak gonbidatu sokara.

Elgoibarko aurreskua gogoratzen
Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan mintegia, Elgoibar, 2023-11-18. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Agurraren musikarekin jarraitu du sokak biraka. Aurreskuak agurra dantzatu dio gonbidatuari eta bukatzean biak batera sokaren atzetik sokara sartu dira, aurreko puntara. Aurreskuak eta bere gonbidatuak besoak altxa eta zubia egin dute gainerakoak azpitik pasa eta atzeskuak hartzeko sokaren gidaritza. Ohi den legez, dantzan hastearekin batera hasi dira zalantzak: “ guk horrela egiten genuen, “baina hori aurretik zen...”, “baina gero aldatu egin genuen”... Eta gu gustura aurreko belaunaldietako dantzarien eztabaidari begira, ederra benetan dantzan horrela korapilatzea.

Elgoibarko aurreskua gogoratzen
Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan mintegia, Elgoibar, 2023-11-18. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Elgoibarko aurreskua gogoratzen
Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan mintegia, Elgoibar, 2023-11-18. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Denak zubitik pasata atzeskuak dantzatu du. Aurreskuak egin bezala gonbidatuarekin sokaren atzetik joan eta puntan sartu dira. Eta berriro zubia aurreskuak gidaritza berreskuratu dezan. Bi agurrak eta zubiak eginda gainerako gonbidatuen bila hasi dira zerbitzariak eta aurreskulariak dantzan jarraitu du atzetik doanari eskutik helduta, bitartean, neskak banan-banan sokara sartzen hasi dira. Kontatu digute zati hori batzuetan oso luzea izaten zela, bestetan di-da aurkitzen zituztela gonbidatuak. Barrez gogoratu dute egun jakin batzuetan neskak ezin bilatu eta aurreskulariak dantza eta dantza aritu behar izaten zuela.

Elgoibarko aurreskua gogoratzen
Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan mintegia, Elgoibar, 2023-11-18. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Bukatzeko desafioa dantzatu dute Gilek eta Mujikak eta jarraian soltean egiten zutela azaldu dute. Borobilean, baina mutilak alde batean eta neskak bestean, eta doinuaren lehen bueltako itzulian hasten zirela dantzan.

Elgoibarko aurreskua gogoratzen
Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan mintegia, Elgoibar, 2023-11-18. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Argi gelditu da, nahiz eta egun horrela dantzatzen ez den plazan, Elgoibarko soka bizirik dagoela oraindik. Soka hori aztertu, pentsarazi eta aurretik sokan ibili izan direnak eta eutsi dutenak lanean eta dantzan jarri dira; egungo dantzariei horren berri eman, erakutsi eta sokari jarraipena emateko gogoz. Sarriegik azpimarratu du denboran zehar asko aldatu den aurreskua dela, seguruenik nahasketa handienetakoa duena, beste lekuetan finkoagoa izan baita, baina horrek ematen du askatasuna, aberastasuna eta aniztasuna plazan erakusteko aukera.

Zer dantzatzen da Elgoibarren?
Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan mintegia, Elgoibar, 2023-11-18. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa