Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Ikastaroa: Gipuzkoako dantzaren sistema

Dokumentuaren akzioak

Ikastaroa: Gipuzkoako dantzaren sistema

2024/07/11 07:55
Ikastaroa: Gipuzkoako dantzaren sistema

Dantzan Ikasi Sarriegirekin, Antzuola, 2024-06-15. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Gipuzkoako dantza sistemaren xehetasunak azalduko ditu Mikel Sarriegik Dantzan Ikasin sei saioko ikastaroan. Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua liburuan jasotakoak erakutsiko ditu saioz saio. Irailetik otsailera, hilean behin larunbat goiz batean eskainiko den saioen bidez joango da garatzen ikastaroa; saio batzuk Beasainen izango dira eta beste  batzuk Eibarren.

  • Irailak 21: 1. Puntuak eta Aldairak; Oinpuntakoak, Sarrerak eta Itxierak
  • Urriak 19: 2. Aurrekariak, Arauak, Sentzilloak eta Paseoak
  • Azaroak 23: 3. Dantza-maisuak, Arauak, Punta-orpoak, Lauarinak eta Lasterkak
  • Abenduak 14: 4. Arau koreografikoak, Muriskak, Ostikoak, Txingoak, Oinjirak eta Pausoak
  • Urtarrilak 18: 5. Ondorio orokorrak eta lotura historikoak
  • Otsailak 15: 6. Laburpena eta Sistematizazioa

 

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

  • Gidaria: Mikel Sarriegi
  • Data: 2024ko irailaren 21etik 2025eko otsailaren 15era.
  • Ordutegia: 10:00 – 13:30
  • Prezioa: 50€
  • Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen

 

Berrehun urte pasa dira Juan Inazio Iztuetak Gipuzkoako dantzei buruzko liburua ezagutzera eman zuenetik. Azken hamarkada hauetan gure lurraldean aritu diren dantza-maisuen jakintza, praktika eta ondarea ikertu eta jaso dugu 2023an argitaratu dugun Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak liburuan. Azterketa lan horri esker eskuratu ditugun ondorioen bidez, bi mende hauetan Iztuetaren esanek eta, batez ere, dantza-sistemaren arau koreologikoek zer bilakaera izan duten landuko dugu hurrengo ikasturte honetan.
Iztuetak eman zituen azalpenak ezbaian jarri izan dira sarri askotan, baina orain arte erabili ditugun betaurrekoak ikusmira mugatukoak zirela konturatu gara. Zorionez, herriz herri eta, batez ere, ahoz aho fideltasunez gorde diren tradizioei esker, hainbat eta hainbat dantza-maisuren eskutik dantzaren bidez adierazteko modu bat osatzen duen ondare oparoa jasotzeko aukera izan dugu: dantzatzeko moduak, edukiak, lanabesak… gure dantza hizkuntza, azken batean, txirotzen aritu zaigu eta urteen eta mendeen poderioz ondutako aberastasunaren zati handi bat galtzeko zori bizian gaude mende hasiberri honetan. 
Hogeita bost urtez mamitutako ikerketaren ondoren, Iztuetaren “oinordetza ezkutua” izendatu dugun horren oinarriak eta gakoak azaleratzeko aukera sortzen zaigu orain. Egungo dantza-maisuen dantza hiztegia eta gramatika bildu eta osatu ahal izan ditugu, eta horri esker, dantza-mugimenduen sistematizazio baterako proposamen berri eta osatuago baten oinarrizko azalpenak landuko dira ikasturtean zehar. Saio bakoitzean, teoriazko oinarriak azalduko dira lehendabizi, eta modu praktikoan landuko dira ondoren dantza-maisuen dantzatzeko erregelak, arau orokorrak eta koreografikoak, eta dantza-sistema osatzen duten mugimendu-mota eta -osagai guztiak (puntuak eta aldairak) xehetasun ahalik eta handienean.

Boastitzea edo paseoa
Boastitzea edo paseoa. Argazkia: Kutxa Fototeka.

Egitaraua

I. Puntuak eta Aldairak; Oinpuntakoak, Sarrerak eta Itxierak
1. Metodoa
2. Puntuak eta aldairak: Kontzeptuak
3. Puntuak eta aldairak: Xehadurak (I)
3.1. Oinpuntakoak eta punteatzea
3.2. Sarrerak, Itxierak eta Deiak

II. Aurrekariak, Arauak, Sentzilloak eta Paseoak
1. Aurrekariak
2. Arau orokorrak: Oin posizioak
3. Puntuak eta aldairak: Xehadurak (II)
3.1. Sentzilloak
3.2. Paseoak

III. Dantza-maisuak, Arauak, Punta-orpoak, Lauarinak eta Lasterkak
1. Dantza-maisuen sarea
2. Arau orokorrak: Gorputz jarrerak
3. Puntuak eta aldairak: Xehadurak (III)
3.1. Punta-orpokoak
3.2. Lauarinak
3.3. Lasterkak

IV. Arau koreografikoak, Muriskak, Ostikoak, Txingoak, Oinjirak eta Pausoak
1. Arau koreografikoak (I)
2. Puntuak eta aldairak: Xehadurak (IV)
2.1. Saltoak, Muriskak eta Ostikoak
2.2. Txingoak eta Belauntxingoak
2.3. Oinjirak eta Gurpilak
2.4. Pausoa, Korrika eta Saltarintxoa

V. Eguna: Ondorio orokorrak eta lotura historikoak
1. Arau koreografikoak (II)
2. Ondorio orokorrak
3. Aurrekari historikoak
4. Puntuak eta aldairak: Berrikusketak

VI. Eguna: Laburpena eta Sistematizazioa
1. Laburpen orokorra
2. Sistematizazio orokorra
3. Azken hitzak

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

  • Gidaria: Mikel Sarriegi
  • Data: 2024ko irailaren 21etik 2025eko otsailaren 15era.
  • Ordutegia: 10:00 – 13:30
  • Prezioa: 50€
  • Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen

 

-----------------------------------------------------------------------------

Dantzan Ikasi (dantzanikasi.com), dantza tradizionalaren irakaskuntzan dihardutenen formaziorako Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako ekimena da. Ikastaro hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Beasaingo Udalaren laguntzarekin, Ostadar eta Aurtzaka dantza taldeekin koordinatuta, Gipuzkoako Dantzagunearen babesean, eta dantzan.com-ek kudeatuta antolatu da.

 

 

 

Beasaingo udaleko logoaGipuzkoako Foru Aldundia

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa