Orain arteko ekarpenak
2023/01/13
Joan den urtean aurkeztu genuen Beasainen arrakasta handiz “Azken Dantza Maisua” dokumentala. Herrian bertan harrera ona izatea espero genuen gauza bat da, baina orain beste jauzi bat eman du dokumentalak eta hasi du lurraldez lurraldekako ibilbidea.
Joan den abenduak 11n Durangoko...
2022/10/13
Joan den irailak 10ean ospatu genuen 2022ko Igartzako dantzarien eguna. Bi urtez modu mugatuan egin eta gero, itzuli ahal izan gara lehengo moldera eta ajerik gabe itzuli ere. Ehundik gora dantzari eta musikari segizioan eta Igartzako inguruan, zorrotz eta alai, ohiko eginkizunak betetzen.
Aurte...
2021/09/14
Lehen aldia izan balitz bezala. Musukoek ezin izan zituzten gure emozio eta sentimenduak estali. Paxatxo laguna gogoan, egun borobila pasa genuen larunbatean, pandemia aurreko egoera eta aukerak neurri handi batean berreskuratuta. 100dik gora partaidez osatutako segizioa gauzatu ahal izan genuen, h...
2021/01/19
(Paxatxo Sarriegi Olano, 1958-2021)
Doluz eta umezurtz geratu gara beasaindar dantzariok. Bizitza osoa dantzari edota dantza-maisutzari eskaini dion Paxatxok utzi gaitu, ezustean, eta sinetsi ezinda geratu gara. Lauzpabost urterekin hasi zen dantzan plazan, aita Joxe dantza-maisuaren eskutik, ...
2020/09/18
Joan den asteburu honetan galdera bat geratu zaigu airean denoi: musuko gorriak ezpata-dantzarion janzkeran geratzeko etorri ote dira?
Era batera ala bestera izan, usadio osasuntsu baten erakustaldia egin ahal izan genuen joan den larunbatean. Dena kili-kolo dabilen garai nahasi eta xelebre haue...
2020/06/25
Uda hasierako herri-tradizioaren legeari zor, gure Sanjoan Esku-dantzaren ezaugarritako bat da aurreko urteko belar-onak eta loreak sutan erre, urte horretako berriak bildu eta dantzaren bidez bedeinkazioa ematea. Egunean bertan dantzariek bildutako Sanjoan loreekin egiten dute euren koroia, burua...
2020/05/27
Ez gara dantzatu gabe geratu. Ez da samurra izan, baina Loinatzetan ohikoak ditugun hiru dantza-sokak egin ahal izan ditugu , bakoitza bere uneari eta lekuari lotuta. Bitxia eta arraroak izan dira ekitaldiak, derrigorrez egokituak egoera berriari, baina ahal izan den neurrian tradizioak eka...
2020/04/26
Helduen soka-dantza, Beasain, 2020-05-26.