Azaroaren 22an egingo dira 2025eko Dantzan Topaketak

2025/03/25
Azaroaren 22an egingo dira 2025eko Dantzan Topaketak

2025ko Dantzan Topaketak azaroaren 22an izango dira, Eibarko UEUren egoitzan. Aurreko urteetako saioei segida emanez, aurten ere egun osoko egitaraua antolatzen ari gara; dantzari, irakasle, begirale, dantzazale, ikertzaile, aditu eta arituak batzeko asmoz. Helburua da gure jakintzak, kezkak, nahiak, proiektuak... aurkeztu eta elkarbanatzea.

Oraindik ez dugu guztiz zehaztu egitaraua; dena istean, jakinaraziko zaizue. Hala ere, aurten tarte berri bat ireki nahi dugu eta horretarako zuen proposamenak jaso nahi ditugu. Asmoa da dantzariok martxan edo buruan ditugun ekimenen berri ematea. Horretarako tribuna ireki bat planteatuko dugu: "Honetan ari naiz" edo "Hau egin dut" edo "Hau egin nahi dut (proiektua)". Bakoitzak konta dezala zertan ari den, besteontzako lagungarri izango da, seguru. Beraz, interesgarriak diren dantza ekimen/burutazioekin bazabiltzate ez egin dudarik, mikroa irekita duzue. 5-10 minutuko azalpentxoa litzateke. Proposamenak idatzi topaketak.dantzan@gmail.com helbidera.

Dantzan Topaketak 2025

Data: 2025eko azaroak 22, larunbata
Ordutegia: 9:30 – 17:30
Lekua: Markeskoa Jauregia, Eibar
Prezioa: doakoa, plaza mugatuak!
Izen-ematea: Egitaraua zehaztean irekiko dugu

 

Aurreko Dantzan Topaketak

2024

2022

2021