Dokumentuaren akzioak
Ordiziako dantza-maisuen urratsei segika
Dantzan Ikasi
Ordiziako dantza-maisuek belaunaldiz belaunaldi transmititu duten ezagutza izan du ardatz Sarriegik maiatzaren 22an Ordiziako Barrenako Biltzar Aretoan eskaini duen saioan. Mikel Sarriegik gidatutako hitzaldiak eta herriko testigantza, argazki eta oroitzapenen bidez Gipuzkoako dantza-sistemaren bilakaerari buruzko hainbat gako azaldu ditu Dantzan Ikasi programa barruan antolatutako mintegian.
Sarriegik nabarmendu du Ordiziak pisu handia duela Gipuzkoako dantzaren historian. XIX. eta XX. mendeetan dantza-maisu ugari sortu eta hedatu dira bertatik, eta Jose Gregorio Armendariz, Antonio Lekuona, Frantzisko Olaran, Joxe Lorenzo Pujana, Jose Sarasola edota Faustino Etxebarrieta bezalako izenek eragin handia izan dute Gipuzkoako dantza-sistemaren transmisioan. Mikel Arrese dantza-maisu zaldibiarra saioan bertan egon zen; 97 urte ditu.
Dantza egiteko modu baten aztarnak
Hitzaldian zehar, Sarriegik azaldu du gaur egun normaltzat jotzen diren hainbat dantza-jarrera eta arau ez direla betidanik berdinak izan. Horretarako, Ordiziako dantzarien argazki zaharrak, dantza-maisuen irakaspenak eta belaunaldiz belaunaldi jasotako lekukotasunak baliatu ditu.
Adibide gisa, dantzan hasteko eta bukatzeko jarrerak aztertu ditu. Gaur egun Gipuzkoan hedatu den sistema estandarizatuaren aurrean, Ordiziako dantzari zaharren argazkiek bestelako egiteko moduak erakusten dituztela azaldu du. Jose Lorenzo Pujanak erabiltzen zituen jarrerak eta irakasteko moduak belaunaldi askoren testigantzetan ageri direla nabarmendu du, eta horri esker ulertu ahal izan dela gaur egun galdutzat jotzen ziren hainbat xehetasun. Sarriegik erakutsi duenez, gaur egun ohikoa den ezker oina aurreratuta hasteko jarrera ez da beti horrela izan. Ordiziako argazki zaharretan eta dantzari beteranoen lekukotasunetan beste hasiera-jarrera bat ageri da, hankak simetrian 90 gradu inguruan.
Besoen erabileran ere aldaketak izan direla azaldu du. Garai batean ohikoak ziren jarrerak eta keinuak desagertzen joan direla adierazi du. Horren adibide gisa, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako Ordiziako hainbat argazki erakutsi ditu; haietan dantzariak eskuak gerrian dituztela ikus daiteke. Jarrera hori, ordea, ez zen Jose Lorenzo Pujanaren gustukoa nonbait, eta haren eraginez Goierriko hainbat herritan desagertuz joan zen.
Hanken erabileran ere aldaketak antzeman ditu. Gaur egun aurresku txapelketetan eta ohikoa den hanka oso gora altxatzeko joera ez dator bat Ordiziako dantzari zaharrek gogoratzen zuten egiteko moldearekin. Faustino Etxebarrietak eta beste hainbat lekukok azaldu ziotenez, taldeko dantzan mugimendu neurtuagoak egiten ziren, eta hanken altuera ez zen gaur egun bezain nabarmena. "Gauza batzuk naturalak iruditzen zaizkigu gaur egun, baina ez dira beti horrela egin", ohartarazi du.
Ordiziako lau-arinetan ere antzeman ditu aldaketak. Lekukotasunen arabera, lehen dantza espazio txikian egiten zen, lurretik gertu eta mugimenduak lotuz; gaur egun, aldiz, mugimendu zabalagoak dira nagusi.
Pujanatarrak, Etxebarrieta eta ahozko memoria
Ikerketaren oinarrian ahozko lekukotasunek izan duten garrantzia azpimarratu du Sarriegik. Bereziki aipatu ditu Faustino Etxebarrieta, Blas Arrieta, Mikel Arrese eta Maria Jesus Pujana. Haien testigantzei esker, dantza-maisuen artean transmititutako arauak eta egiteko moduak berreskuratu ahal izan dituztela azaldu du.
Faustino Etxebarrietaren ekarpena bereziki nabarmendu du: "Faustino Etxebarrieta da informazio oso zorrotza eman ziguna, buruz oso ondo zegoelako, eta, bestalde, Jose Lorentzo Pujana ezagutu zuelako". Haren bidez, eta beste hainbat lekukotasunen laguntzaz, XX. mendearen hasierako dantza egiteko moduen arrastoak jarraitu ahal izan dituzte.
Argazkiek eta filmek ere garrantzi handia izan dute ikerketan. Dantzarien jarrerak, gorputzaren kokapena edo besoen erabilera bezalako xehetasunek ahozko lekukotasunek esandakoa berresteko balio izan dutela azaldu du. Bereziki aipatu du 1972ko Santaneroen aurreskuaren grabazioa; dokumentu horri esker, Faustino Etxebarrietak egiten zituen hainbat mugimendu eta jarrera zuzenean aztertu ahal izan dituzte.
Oinordetza ezkutua
Hitzaldiaren ondorio nagusietako bat izan da dantza-sistemak ez direla beti berdinak izan. Belaunaldi bakoitzak bere moldaketak egin dituela azaldu du Sarriegik, eta horrek gaur egun ezagutzen dugun dantza egiteko moduan eragina izan duela. "Konturatu gara dantza-maisu berak ez duela beti berdin erakutsi zenbait gauza denboran". Horrek erakusten du dantza tradizioa ez dela argazki finko bat, etengabeko bilakaeran dagoen ondarea baizik.
Sarriegiren esanetan, gaur egun nagusitu den sistema homologatuaren atzean bada beste ondare bat ere, Ordiziako eta Goierriko dantza-maisuek gorde dutena. Hori dela eta, "oinordetza ezkutua" deitu dio belaunaldiz belaunaldi transmititu den ezagutza horri. Izan ere, dokumentuetan baino gehiago pertsonen gorputzetan, oroimenean eta praktikan iraun duen jakintza da.
"Dantza-maisu horiek ez ziguten koreografia batzuk bakarrik utzi; gorputza erabiltzeko modu bat, dantza ulertzeko modu bat eta begirada bat ere transmititu ziguten", azaldu du.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Dantzan Ikasi
Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com
__ __ __
Hurrengo saioak
Topaketak 2026
Egindakoak
2026
Mintegia: Gipuzkoako dantza-maisuen sistema Deban // Kronika
Mintegia: Oñatiko dantza-sistema Gipuzkoakoaren testuinguruan // Kronika
Mintegia: Ordiziako dantza-maisuen oinordetza ezkutua // Kronika
Oteiza: Apostoluak dantzan // Kronika
Hitzaldia: Ihauteri. Ilunpetik argira // Kronika
Mintegia: Gipuzkoako dantza-maisuen sistema Urola Erdian // Kronika
Mintegia: Zer dakigu Eibarko dantzaera zaharrari buruz // Kronika
Thierry Truffaut: Ihauteri.Ilunpetik argira: Putz egitea ez da jolastea // Kronika
Formakuntza: Haurren eta nerabeen babesa-genero indarkeria // Kronika
2025
Mintegia: Gipuzkoako eta Errenteriako dantza moldeak // Kronika
Ikastaroa: Bourreea 2 eta 3 denboratan Bernard Cocletekin // Kronika
2024
Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan // Kronika
Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera // Kronika
Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak // Kronika
Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika
2023
Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika
Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika
Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera
2022
Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika
Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika
Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika
Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa
2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto! // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika
Makilaria // Kronika
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Jean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika
Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010
Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010
Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.
Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Ba al datoz gazteak euskal dantzara?
- Amaia Irastorza Otamendi on Euskal dantzaren ikasketak aldarri
- Patxi Montero on Plazako dantzen errepertorioa berritzen eta aberasten
- Patxi Montero on Biribilketa: jakina da edo lantzea komeni da?
- Patxi Montero on Genero identitatea euskal dantzan I
- Oier Araolaza on Genero identitatea euskal dantzan I
- Lide Azkue on Genero identitatea euskal dantzan I
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- bea on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16
- Patxi Montero on Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza 2014/06/16


