Hemen zaude: Hasiera Bideoak Raices 13 - Ordizia: Santaneroen esku-dantza

Dokumentuaren akzioak

Raices 13 - Ordizia: Santaneroen esku-dantza

2011/12/22 11:22

Raices programa hau Mikel Sarriegik eskuratu digu. Ordiziako santaneroen esku-dantza ageri da bertan. Manuel Garrido Palacios-ek bi gizon elkarrizketatzen ditu Ordizian. Mikel Sarriegik jakinarazi digunez Faustino Etxebarrieta eta Luis Aizpurua dira. 60-70eko hamarkadetan Chapel Gorri elkartea arduratu zen santaneroen esku-dantza antolatzeaz, eta Josetxo Sarasolarekin batera, Faustino Etxebarrieta eta Luis Aizpurua ziren dantza-maisuak. Elkarrizketa ondoren, Oianguko belardian ageri dira esku-dantza dantzatzen, Jose Luis Sanz aurresku eta Faustino Etxebarrieta atzesku direla. Soka-dantza aurkez-aurke, desafioa edo oilar-burruka-rekin hasten dute, ondoren, neskari agurra dantzatu, zubia egin, zortzikoa eta fandangoa dantzatzen dute. Irudi oso baliotsuak dira, Gipuzkoako dantzen urratsak behatzeko. Adibidez, lauarina eta lasterkak goitik dantzatzen dituzte, Loinazko ezpata-dantzan eutsi zaion moduan, edo sentzilloaren lehen mugimenduak ere goranzko ostikoak dira, garai batean ohikoa zen moduan. "Aurresku de los nuevos matrimonios Villafranca de Ordizia", Raices, TVE, 1970eko hamarkada.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu
Andoni Lizarralde Galdos
2012/05/28 14:25

"Aurresku de los nuevos matrimonios Villafranca de Yordizia", Raices, TVE, 1970eko hamarkada.

Textuan nere ustetan akats bat dago. Villafranca de Ordizia jarri bearko litzatekela

uste det Villafranca de Yordizia ren ordez.

user
2012/05/28 14:31

Eskerrikasko Andoni, zuzendu dugu!

 

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.