Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Sorkuntza tradizioan

Dokumentuaren akzioak

Sorkuntza tradizioan

2022/01/24 08:15
Sorkuntza tradizioan

Dantzan Ikasi, dantza soltea, Beasain, 2021-12-10. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Dantza tradizionala ulertu eta eremu horretan lan egiteko eta sortzeko zenbait pista ematea izan da  Dantzan Ikasik antolatutako Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain ikastaroaren asmoa. Kasik bi urteko etenaren ondoren ikuskizuna Beasainen aurkeztekoa zen aitzakian, Martin Zalakainen eszenarako bidea nolakoa izan den konpartitu da Argiaren sortzeko moduak argiago ikusteko helburuarekin. Bi saio teoriko-praktikoren ondoren, Martin Zalakainen itzulerarekin borobildu da ikastaroa.

Nobelatik oholtzarako bidea

Argia dantzari taldearen lan egiteko oinarrizko modua eta gakoak azaldu dituzte Juan Antonio Urbeltz, Iñaki Arregi eta Mikel Urbeltzek; zehazki, Martin Zalakainen, taldearen azken ikuskizunaren, sorkuntza prozesua ipini dute mahai gainean. Erakutsi dute Juan Antonio Urbeltzen ideiatik hasi eta eszenaratzerainoko bidea nolakoa izan ohi den eta kasu honetan emandako urratsak zein izan diren.

Historia unibertsal bat gure dantzen bidez kontatzeko nahia izan da ikuskizunaren abiapuntua; hau da, euskal dantza tradizionalaren bidez edozein istorio konta daitekeela erakustea. Hainbat idazle eta lan aztertu ondoren Pio Barojaren Zalakain Abenturazalea hautatu zen; baina nobelatik nola iritsi oholtzara?

Juan Antonio Urbeltz
Juan Antonio Urbeltz, Dantzan Ikasi, Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain, Beasain, 2021-11-26. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Juan Antonio Urbeltzek eta Arregik sinboloei eta koreografiei erreparatu diete gehienbat, eta Mikel Urbeltz, Marian Arregi amari hartutako lekukotik, musikaren inguruko azalpenetan zentratu da. Martin Zalakain ikuskizuna osatzen duten zatiak aurkeztu dituzte eta ondoren lupa hartuta begiratu die horietako zenbaiti. Zergatik aukeratu ziren melodia jakin horiek? Nolakoa izan da abestien letren aukeraketa? Eta ze koreografia eskatzen du pasarte bakoitzak?

Iñaki Arregi
Iñaki Arregi, Dantzan Ikasi, Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain, Beasain, 2021-11-26. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Bai dantzari eta bai musikari dagokionez, hirurek azpimarratu dute esparru tradizionala berezko sistema propio eta independente gisa. Dauden modeloetatik jaso eta horiekin lan egitea da gakoa; euskal zein kanpoko tradizioetatik edanez sortu da ikuskizuna.

Mikel Urbeltz
Mikel Urbeltz, Dantzan Ikasi, Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain, Beasain, 2021-11-26. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Dantza soltea, ikasitakoa desikasten

Bigarren saioaren helburua dantza soltea eszenaratzeko beste eredu bat probatzea izan da; dantza-soltea eszenaratzeko ez-ohiko bidea jorratu nahi izan da eta proposamena hobeto ulertzeko gakoak erakutsi dira saio teoriko-praktikoan. Martin Zalakain ikuskizunean Arkale tabernan gertatzen den solte festa sortzeko erabili diren bideak erakutsi dira.

Dantzan Ikasi Arkale
Dantzan Ikasi, dantza soltea, Beasain, 2021-12-10. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Hainbat testu historikoetako aipuak ekarri ditu Oier Araolazak eta dantza soltearen testuingurura hurbildu gara. Azaldu du dantza soltearen esparru naturala plaza dela, baina dantza taldeek aspalditik izan dutela joera dantza horiek eszenaratzekoa. Dantza soltea oholtzara eramateko orduan, nagusiki bi joera errepikatu izan dira: estilizazioa eta espazioan egitura geometrikoen osatzea. Bestelako proposamena egin da oraingo honetan: zailtasunetatik ihes egin eta oinarrizko urratsetara jaistea eta espazioaren erabilera kaotikoa izan dira dantza solte ikuskizunera begira prestatzeko hautatuko bideak.

Dantzan Ikasi Arkale
Dantzan Ikasi, dantza soltea, Beasain, 2021-12-10. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Josu Garate arduratu da Urbeltzen ideia horiei gorputza ematen koreografikoki. Garatek azaldu du askotan txoriak kaiolan bezala aritzen garela dantzan, baina atea irekiz gero asmatzen al dugu zer egin? Ba, horretan ahalegindu gara: erritmoen oinarrietara joan eta dantzatzen, inprobisatzen, ongi pasatzen! Ze urrats egiten ari garen ahaztu eta norekin ari garen dantzan erreparatzen, orain arte ikasitakoa desikasten.

Dantzan Ikasi Arkale
Dantzan Ikasi, dantza soltea, Beasain, 2021-12-10. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Zalakainen itzulera oholtzara

Dantzan Ikasiko bi saioetan entzun, ikusi eta jasotako kontuak, azkenean, oholtzan gorpuztuta ikusteko aukera izan dute ikastaroan parte hartu dutenek. Emanaldi irekia izan da, eta ikastarokoez gain beste hainbat hurbildu dira Zalakainen itzulerara. 340 bat ikusle bildu dira Beasainen; indartsu eta fresko bueltatu da Martin Zalakain.

Martin Zalakain
Martin Zalakain, Beasain, 2021-12-12. Argazkia: Alex Berasategi

Gerra karlista, ezinezko maitasuna edo neguko hotzak gutxi ez eta pandemiak ere bete-betean harrapatu du Martin Zalakain abenturazalea. Argiak 2017an estreinatu zuen Martin Zalakainek pandemiaren erruz ia bi urteko etena izan du, baina azkenean itzuli da oholtzara. Abenduaren 12an eskaini da Argia dantzari taldearen eta Artedramaren Martin Zalakain ikuskizuna Beasaingo Antzizar kiroldegian.

Martin Zalakain
Martin Zalakain, Beasain, 2021-12-12. Argazkia: Alex Berasategi

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2024

Mintegia: Zer-nola dantzatzen da Tolosan

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Ikastaroa: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin? // Kronika

Topaketak 2024 // Kronika

2023

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa